Alemaniako Errepublika Demokratikoa

Wikipedia(e)tik
Ekialdeko Alemania» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alemaniako Errepublika Demokratikoa
Deutsche Demokratische Republik

1949 – 1990
Errepublika sozialista
Flag of East Germany.svg Coat of arms of East Germany.svg
Goiburua
Proletarier aller Länder, vereinigt Euch!
Ereserkia
Fitxategi:Auferstanden aus Ruinen
LocationEastGermany.png
Alemaniako Errepublika Demokratikoaren kokapena
Sorrera 1949
Desagerpena 1990
Hiriburua Berlin
Eremua 108,333
Dirua AEDko markoa
Aurrekoa
Flag of Germany (1946-1949).svg Alemania Okupatua
Ondorengoa
Alemania Flag of Germany.svg


Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED) (Deutsche Demokratische Republik edo DDR) Ekialdeko Alemania moduan ere ezaguna izan zena Bigarren Mundu Gerraren ostean Sobietar Batasunak okupatutako Alemaniako eremua izan zen. Denbora guzti horretan estatu komunista izan zen. AED 1949ko Urriaren 7an aldarrikatu zen Ekialdeko Berlinen. 1954an estatu subirau izendatu zen baina Potsdameko Konferentzian adostu zen moduan sobietar tropak bertan geratu ziren. Alemaniako Errepublika Federalean Estatu Batuetako tropak ere geratu zirenez Gerra Hotzaren eskenatoki garrantzitsua izan zen. AED Varsoviako Itunaren parte izan zen. 1990an Alemaniarekin batu zen autodeterminazio eskubidea erabilita.

Agintariak [aldatu]

1976tik 1989 arte Erich Honecker izan zen presidentea, agintaldi luzeena eduki izan zuena. Hamahiru urtez Walter Ulbricht ere egon zen boterean (1960–1973) eta hamaika urtez Wilhelm Pieck (1949–1960). Presidenteen zerrenda osatzeko, azkenik, honako hauek ditugu: - 1973–1976 Willi Stoph - 1989 Egon Krenz - 1989–1990 Manfred Gerlach.