Espainiako futbol liga txapelketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Espainiako Futbol Liga Txapelketa (La Liga) Espainiako futboleko txapelketa garrantzitsuena da. 5 mailaz osaturik dago. Mailarik garrantzitsuena, Lehen Maila da. Azken hau, 20 futbol talde profesionalez osaturik dago eta 1929. urteaz geroztik, urtero jokatzen da iraila eta ekainaren artean. Futbol Profesionaleko Ligak (LFP) antolatzen du. Espainiako Ligaren Lehen Mailan, France Football kirol aldizkari frantsesak ematen duen Urrezko Baloia saridun ugari jokatu dute, besteak beste: Alfredo Di Stefano, Raymond Kopa, Luis Suarez, Johan Cruyff, Hristo Stoitchkov, Ronaldo, Zinedine Zidane, Rivaldo, Luis Figo, Michael Owen, Ronaldinho edo Fabio Cannavaro.

Ligako sailkapen nagusiko lehenengo lau taldeek, Europako Txapeldunen Ligarako sailkatzen dira eta bostgarren eta seigarren sailkatuek berriz, UEFAko Koparako sailkapena lortzen dute. Sailkapeneko azken hirurak, Espainiako Futbol Bigarren Mailara jaisten dira. Izarren Liga ez da Espainian jokatzen den Txapelketa bakarra, izan ere, urtero Espainiako Errege Kopa jokatzen da. Bi txapelketa hauen irabazleen artean, abuztuan, Espainiako Superkopa jokatzen da.

[aldatu] Historia

1929tik, 59 futbol talde ezberdinek parte hartu dute ligan, horietatik 9 taldeek soilik izan dute liga irabazteko aukera:

[aldatu] 2009/2010 denboraldiko Lehen Mailako futbol taldeak

Espainiako Futbol Ligako Lehen Maila Flag of Spain.svg
Almería | Athletic Kluba | Atlético Madril | Bartzelona | Deportivo Coruña | Espanyol | Getafe | Málaga | Mallorca | Osasuna | Racing Santander | Real Madril | Sporting Xixón | Tenerife | Sevilla | Valentzia | Valladolid | Vila-real | Xerez | Zaragoza

[aldatu] Espainiako futbol mailak

Espainiar futboleko txapelketa hurrengo mailatan banatzen da:

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak