Espainiako futbol ligako hirugarren maila

Wikipedia, Entziklopedia askea

Espainiako futbol ligako hirugarren maila txapelketa ez profesionala da, 1929an abiatutakoa.

Kategoriari dagokionez, Bigarren B Maila eta Erregional Preferentea artean dago kokaturik.

Historia

1929an sortu zen. Hasiera hartan 33 taldek jokatu zuten 8 taldetan banaturik eta txapeldunak Club Gijón, Barakaldo CF, Atlético Aurora Pamplona, Patria Zaragoza, Club Deportivo Castellón, Sporting Sagunto, Fútbol Club Cartagena eta Recreativo de Huelva izan ziren. Hurrengo urteetan aldaketa handiak izan zituen, batzutan egon ere ez zen egin, baina 1943tik aurrera Espainiako hirugarren kategoria bihurtu zen arte. 1977-78 denboraldian ordea Bigarren B maila eratu zen eta hirugarren mailak kategoria bat galdu zuen, laugarrena bihurtuz. Eskualdeen arabera zatitu zen eta multzo gehiagotan banatu zen.

1986an izan zen azken berrantolaketa eta 16 talde eratu ziren, guztira 364 futbol talde bertan banatu zirelarik. Laugarren multzoan Euskal Autonomia Erkidegoaren taldeek jokatzen dute. Nafarroako Foru Erkidegoko taldeek berriz hamabosgarrenean. 2004-05 denboraldirarte Errioxako taldeek nafarrekin batera jokatzen zuten baina ordutik bi taldetan banatuta aritu dira. Aipatzekoa da SD Oyonesa (Araba) eta CD Vianés (Nafarroa) taldeek errioxarrekin batera jokatzen dutela hamaseigarren multzoan gertutasun geografikoagatik.

Palmaresa (1929-1986)

Hirugarren mailak hainbat antolaketa desberdin izan zituen urte guzti hauetan eta sarritan euskal taldeak multzo desberdinetan kokatuak izan ziren. Hauek dira euskal taldeek 1929-30 eta 1985-86 denboraldien artean izandako garaipenak:

Taldea Garaipenak Urteak
Barakaldo CF 7 1930, 1931, 1958, 1963, 1964, 1972, 1977
Eibar KE 7 1951, 1953, 1962, 1963, 1967, 1982, 1986
CA Osasuna 7 1932, 1948, 1949, 1969, 1975, 1977, 1986(B)
Deportivo Alavés 4 1941, 1961, 1965, 1968
Arenas Getxo 3 1946, 1947, 1960
Elgoibar KE 2 1956, 1957
Real Unión 2 1958, 1964
Bilbao Athletic 2 1967, 1969
Sanse (Real B) 2 1960, 1980
CD Tudelano 2 1955, 1984
Baskonia KE 2 1957, 1985
Erandio KE 1 1945
Sestao Sport 1 1954
Getxo KE 1 1959
Indautxu KE 1 1968
Cultural Durango 1 1983
Santurtzi KE 1 1984

Euskal taldeak 1987tik aurrera

Hona hemen 1986-87 denboralditik euskal taldeak aritu diren multzoetako irabazleak:

Palmaresa

Urtea IV Multzoa XV Multzoa XVI Multzoa
1986-87 Cultural Durango Osasuna B -
1987-88 Barakaldo Calahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa) -
1988-89 Santurtzi Mirandés (Gaztela eta Leon) -
1989-90 Alavés Izarra -
1990-91 Hernani Tudelano -
1991-92 Real Unión Calahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa) -
1992-93 Real Unión Peña Sport -
1993-94 Amurrio Peña Sport -
1994-95 Gasteizko Aurrera Calahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa) -
1995-96 Zalla Calahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa) -
1996-97 Touring Peña Sport -
1997-98 Baskonia Calahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa) -
1998-99 Real Sociedad B Peña Sport -
1999-2000 Real Sociedad B Peña Sport -
2000-01 Lemoa Logroñés (Errioxako Autonomia Erkidegoa) -
2001-02 Lemoa Azkoien -
2002-03 Baskonia Mirandés (Gaztela eta Leon) -
2003-04 Sestao River Peralta (Azkoien) -
2004-05 Portugalete Valle de Egüés Calahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2005-06 Sestao River Peña Sport Fundación Logroñés (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2006-07 Zalla Valle de Egüés Haro Deportivo (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2007-08 Portugalete Izarra Alfaro (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2008-09 Lagun Onak Izarra Varea (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2009-10 Real Sociedad B Tudelano Oyonesa
2010-11 Amorebieta Tudelano Náxara (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2011-12 Laudio Peña Sport SD Logroñesa (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2012-13 Laudio Donibane Haro Deportivo (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2013-14 Leioa Izarra Varea (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2014-15 Portugalete Peña Sport Varea (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2015-16 Zamudio Osasuna B Calahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa)

Garaipenak (1986-87tik aurrera)

IV multzoa

  • Taldeka:
Garaipenak Taldeak
3 garaipen Real Sociedad B, Portugalete
2 garaipen Real Unión, Lemoa, Baskonia, Sestao River, Zalla eta Laudio
garaipen 1 Durango, Barakaldo, Santurtzi, Alavés, Hernani, Amurrio, Gasteizko Aurrera, Touring, Lagun Onak, Amorebieta, Leioa, Zamudio
  • Probintziaka:
Probintzia Garaipenak Taldeak
 Bizkaia 17 Portugalete, Lemoa, Baskonia, Sestao River, Zalla, Durango, Barakaldo, Santurtzi, Amorebieta, Leioa eta Zamudio
 Gipuzkoa 8 Real Sociedad B, Real Unión, Hernani, Touring eta Lagun Onak
 Araba 5 Laudio, Alavés, Amurrio eta Gasteizko Aurrera

XV eta XVI multzoak

  • Taldeka:
Garaipenak Taldeak
8 garaipen Peña Sport
7 garaipen Calahorra
4 garaipen Izarra
3 garaipen Tudelano eta Varea
2 garaipen Mirandés, Azkoien, Valle de Egüés, Logroñés, Haro Deportivo eta Osasuna B
garaipen 1 Fundación Logroñés, Alfaro, Oyonesa, Náxara eta Donibane
  • Probintziaka:
Probintzia Garaipenak Taldeak
 Nafarroa 22 Peña Sport, Izarra, Tudelano, Azkoien, Valle de Egüés, Osasuna B eta Donibane
 Errioxa 17 Calahorra, Logroñés, Haro Deportivo, Fundación Logroñés, Alfaro, Varea eta Náxara
 Gaztela eta Leon 2 Mirandés
 Araba 1 Oyonesa

Estatistikak (1929-30etik aurrera)

Denboraldiak

2014-15 denboraldiaren amaierako datuak.

Pos. Taldea Denboraldiak
1 Murtziako Eskualdea Murcia Imperial (Murcia B) 62
2 Euskal Herria Getxoko Arenas 61
3 Euskal Herria CD Tudelano 55
Valentziako Erkidegoa CD Eldense 55
5 Balearrak CD Atlético Baleares 53
Balearrak CE Constància 53
7 Balearrak CE Manacor 52
8 Extremadura CP Cacereño 51
Galizia Club Lemos 51
Kantabria Racing de Santander B 51
Katalunia CE Europa 51
12 Errioxako Autonomia Erkidegoa CD Mirandés 50
Gaztela eta Leon Gimnástica Segoviana CF 49
14 Euskal Herria Baskonia 49
Asturiasko Printzerria Caudal Deportivo 49
Extremadura CD Don Benito 49
17 Andaluzia Balompédica Linense 48
Katalunia CF Reus Deportiu 48
Balearrak UD Poblense 48
Galizia Arosa SC 48

Garaipenak

2014-15 denboraldiaren amaierako datuak.

Pos. Taldea Garaipenak
1 Asturiasko Printzerria Caudal Deportivo 14
2 Valentziako Erkidegoa CD Eldense 12
3 Balearrak CD Atlético Baleares 11
4 Extremadura CP Cacereño 10
Kantabria Gimnástica de Torrelavega 10
6 Andaluzia Sevilla Atlético 9
Gaztela-Mantxa CD Puertollano 9
8 Euskal Herria Barakaldo CF 8
Gaztela eta Leon UD Salamanca 8
Gaztela-Mantxa Albacete Balompié 8
Balearrak CE Constància 8
Kanariak UD Las Palmas B 8
Euskal Herria Peña Sport 8
Galizia Pontevedra CF 8
15 Euskal Herria Eibar KE 7
Valentziako Erkidegoa Levante UD 7
Extremadura CD Badajoz 7
Extremadura CD Don Benito 7
Valentziako Erkidegoa Valencia B 7
Gaztela-Mantxa CD Toledo 7

Ikus, gainera