Euskararen Aholku Batzordea

Wikipedia(e)tik
(Euskararen Aholku Batzordetik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskararen Aholku Batzordea.ogv
Euskararen Aholku Batzordearen bilera iragartzeko Eusko Jaurlaritzak eginiko bideoa.

Euskararen Aholku Batzordea Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 11ko 5/1982 Dekretuan sortutako erakundea da.

Eusko Jaurlaritzak sortu zuen batzorde aholku-emaile gisa, euskararen arazoetan Jaurlaritzari erabakiak hartzen laguntzeko. Bi xede nagusi zituen sorreran: Eusko Jaurlaritzaren hizkuntz politikaz aholku ematea eta Eusko Jaurlaritzaren sail guztiak koordinatzea euskarari zegokionean.

Hasierako batzordekideak hainbat erakunderen ordezkari gisa aukeratu ziren: Luis Aranberri (Kultura Saila), Mikel Zalbide (Hezkuntza Saila), Jose Antonio Obieta (Lehendakaritzaren Idazkaritza), Jean Haritxelhar (Euskaltzaindia), Koldo Mitxelena (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Patxi Altuna (Deustuko Unibertsitatea).

Carlos Garaikoetxea lehendakariak dekretuz beste kide sorta bat aukeratu zuen, euskalgintzan zuten ospeagatik: Josu Oregi, Jose Maria Satrustegi, Jesus Altuna, Juan San Martin, Pako Garmendia, Joseba Arregi, Lino Akesolo, Ibon Sarasola, Ander Manterola, Jesus Eguzkitza eta Jose Mari Aranalde.

Hiru mailatan antolatu zuten Batzordearen funtzionamendua: Batzar nagusia, batzorde iraunkorra eta batzorde bereziak. Batzar nagusia batzordekide guztiek osatzen zuten Carlos Garaikoetxea buru zutela. Batzorde iraunkorra, aldiz, Luis Aranberri, Mikel Zalbide, Joseba Arregi eta beste bi kidek osatzen zuten. Batzorde bereziak, azkenik, arloz arloko berezilariek osatzen zituzten.

HABE aldizkariaren 4. zenbakian (1982ko martxoa) argitaratutakoaren arabera: "Lanak, plangintzak eta bestelako eginbeharrak Batzorde Iraunkorrak eragin beharko ditu. Aranberrik eta Zalbidek jaso beharko dute erbia. Batzorde Iraunkorraren eta Batzarre Nagusiaren arteko giltza eta lokarri, berriz, Joseba Arregi izango da."

Geroztik erakundearen egitekoak eraldatu egin dira eta batzordekideen kopurua hazi egin da, Eusko Jaurlaritzaren, besteak beste, 370/1987, 156/1996, 132/2000 eta 176/2007 dekretuetan jasota gelditu den bezala

2003ko otsailaren 27an Aholku Batzordeak bilera berezia egin zuen Euskaldunon Egunkariaren itxieraz jarduteko. Eztabaida luzearen ondoren adierazpen ofiziala onartu zuen.

[aldatu] Erreferentziak

  • ALTZIBAR, Joan ­(1982): "Euskararen Aholku-Batzordea dela eta". Jakin, 22, 131-134. [1]
  • EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEAren web gunea Eusko Jaurlaritzaren atarian [2]
  • IZENGABE (1982): "17 lagun euskararen alde". HABE, 4 (1982ko martxoa), 9. [3]
  • LOPEZ DE ABERASTURI, Aitor ­(2003-02-28): "Euskararen aholku batzordearen adierazpena". [4]
  • SUSTATU ­(2003-02-27): "Euskararen Aholku Batzordearen bilera berezia gaur". [5]
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak