Ammonoidea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ammonoidea
Fosilaren garaia: Siluriar-Kretazeoa

Discoscaphites iris
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Mollusca
Klasea: Cephalopoda
Azpiklasea: Ammonoidea
Zittel, 1884
Ordenak eta azpiordenak

Ammonoidea edo zentzu zabalean Ammoniteak Cephalopoda klaseko molusku desagertuen talde zabal bat da. Fosil gidari ezin-hobeak dira eta askotan arroka baten adina bertan aurkitutako amoniteen generoarekin lotzea guztiz posible izaten da.

Ammoniteen ahaiderik gertukoena ez da Nautilusa, nahiz eta antza eduki, baizik eta Coleoidea azpiklasea (txibiak eta olagarroak).

Euren oskol fosilek itxura planispirala dute, nahiz eta batzuetan helikoidalki espiralak edo ez espiralak diren formak ere agertzen diren (heteromorfoak). Euren izena Plinio Zaharrak eman zien 79. urtean, ammonis cornua latinezko izenak Ammonen adarrak esan nahi baitu[1]. Genero gehienen izenak -ceras atzizkiarekin bukatzen dira, grezieratik, (κέρας), adarra.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nuvola apps kappfinder.png Zerrenda: Ammonoidearen generoen zerrenda

Bactritida nautiloideetatik sortu ziren ammoniteak. Lehenengo agerpena Siluriar Berantiarretik Devoniar Goiztiarrera doan epean izan zen, orain dela 400 milioi urte. Kretazeorarte iraun zuten eta K-T mugan desagertu ziren, orain dela 65 Ma. Ammonoidearen sailkapena batez ere kanpo ornamentazioa eta septoen egituraren arabera egiten da. Ammonoidea, beraz, hiru ordenatan eta zortzi azpiordenatan sailkatu ahal ditugu. Ia nautiloide guztiek joskura kurboak badituzte ammonoideoen joskura lerroak (septoen eta kanpo oskolaren arteko intersekzioa) tolestua da, gailurrak eta bailarak sortuz.

Joskurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joskuren arabera hiru ordenatan anatzen dira ammoniteak:

  • Goniatitikoa: gailur eta bailara ez zatitu asko. Normalki 8 gailur oskolaren inguruan. Paleozoikoko ammonoideoen artean ohikoa da.
  • Ceriatitikoa: gailurrek puntatxo zatituak dituzte eta horregatik zerra itxura hartzen dute. Bailarak, ordea, borobilduak dira. Triasikoan ohikoa da eta berriro agertu ziren Kretazeoko pseudoceratitesetan.
  • Ammonitikoa: bai gailurrak bai bailarak banaturik agertzen dira. Banaketa horiek borobilduak izan ohi dira, zerra itxurarekin baino. Ammonoide hauek duten garrantzi bioestratigrafikoa oso handia da. Jurasiko eta Kretazeoan ohikoena da, nahiz eta Permiarrean jada existitzen zen.

Ordenak eta azpiordenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ammonoidea Aldatu lotura Wikidatan