Henri Giraud

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Henri Giraud Casablancan, 1943an

Henri Giraud (Paris, Frantzia, 1879 - Dijon, Frantzia, 1949) Frantziako Armadako jenerala izan zen. Bigarren Mundu Gerran VII. armadako eta ondoren IX. armadako buru izan zen. 1940an, alemaniarrek preso hartu zuten, baina 1942an ihes egin zuen Königsteindik. Ipar Afrikako frantses tropen buru izan zen 1942ko azaroan, eta Darlan hil zutenean (1942ko abendua), Aljeriako agintaritza hartu zuen. De Gaulle jeneralarekin zituen tirabirak gorabehera, Aljerian sortu zen Frahtziako Askatasun Nazionaleko Batzordeko lehendakari izan zen harekin batera (1943ko ekaina). Baina De Gaullek gaina hartu zion, eta lehendakaritza utzi behar izan zuen (1943ko azaroa), eta armadako komandante kargua ere bai (1944ko apirila). Hala ere, Ipar Afrikan armada bat eratu zuen, Juin jeneralarekin batera, eta, Estatu Batuen laguntzaz, Tunisiako garaipena, Korsikaren liberazioa eta Italian lehorreratu zen frantses armadaren antolamendua berak egin zituen neurri handi batean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Giraud Aldatu lotura Wikidatan