Ivan Aivazovski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ivan Aivazovski

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakՀովհաննես Այվազյան
JaiotzaFeodosia1817ko uztailaren 17a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
BizilekuaFeodosia
Talde etnikoaArmeniarra
Armenians of Russia (en) Itzuli
HeriotzaFeodosia1900eko apirilaren 19a (juliotar egutegia) (82 urte)
Hobiratze lekuaSt. Sarkis Church (Feodosia) (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSimferopol gymnasium №1 (en) Itzuli
(1830 - 1833)
Arteen Akademia Inperiala
(1833 - 1837)
Hizkuntzakerrusiera
armeniera
Irakaslea(k)Maxim Vorobiev (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, artista bisuala eta arte bildumagilea
Lantokia(k)Viena
Egiptoko Kedivatoa
Paris
Berlin
Greziako Erresuma
Amsterdam
Portugalgo Erresuma
Feodosia
San Petersburgo
Sebastopol
Espainia
Otomandar Inperioa
Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
Enplegatzailea(k)Errusiar Itsas Armada Inperial
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakJoseph Mallord William Turner eta Theodore Gericault
KidetzaArteen Akademia Inperiala
Academy of Fine Arts of Rome (en) Itzuli
Academy of Fine Arts, Florence (en) Itzuli
State Academy of Fine Arts Stuttgart (en) Itzuli
Royal Academy of Art (en) Itzuli
Russian Geographical Society (en) Itzuli
Accademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
Mugimenduaerromantizismoa
Genero artistikoaItsas ikuspegia
paisaia margolaritza
military art (en) Itzuli
figure (en) Itzuli
genero-margolana
margolaritza historikoa
erretratua
margolaritza erlijiosoa
margolaritza mitologikoa
erromantizismoa

Ivan Konstantinovitx Aivazovski (armenieraz: Հովհաննես Այվազովսկի, errusieraz: Иван Константинович Айвазовский; Feodosia, 1817ko uztailaren 29agreg./uztailaren 17ajul. - 1900eko maiatzaren 2greg./apirilaren 19ajul.) pintore errusiarra, jatorri armeniarra, famatua bere itsas pinturengatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1833an San Petersburgoko Arteen Akademian sartu zen, eta bi urte geroago zilarrezko dominarekin graduatu zen.

1841ean bost urteko bidaia hasi zuen, Italia, Portugal, Espainia, Frantzia, Erresuma Batua eta Herbehereak ezagutu zituen, beste batzuen arte.

1842an Turner paisaia-pintorea ezagutu zuen. Errusiara itzuli zenean, 1844an, San Petersburgoko Arteen Akademiako kide izendatu zuten, eta bi urte geroago, bertako irakaslea izan zen.

1845ean, Aivazovskik Istanbulera joan zen Abdulmezid I.ak gonbidatuta, eta 1845–1890 urteen bitartean errepikatu zuen bidaia. Bidaia horietakoak dira hainbat sultanek eskatutako margolanak.

1848an egin zuen bere lehenengo erakusketa Moskun. 1853an Feodosiako arkeologia-indusketetan parte hartu zuen, eta handik ateratako artelan ugari Hermitage museoko bilduman daude gaur egun.

1857an, Parisen egin zuen erakusketa bikain baten ondoren, Aivazovskiri Ohorezko Legioa intsignia eman zioten. 1869an Egipto bisitatu zuen.

Aivazovskyrengan eragin handia izan zuen Asia Txikiko armeniar sarraskiak (1895), hori dela eta, hainbat koadro margotu zituen gai horren inguruan, Mercury bi itsasontzi turkiarrek erasotua esate baterako.

Bere azken egunak Feodosian igaro zituen, non arte-eskola bat eta historia museo bat ireki zituen. Feodosian hil zen 1900. urtean.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivan Aivazovski