Inulina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Inulina
Identifikadoreak
CAS zenbakia 9005-80-5 YesY
PubChem 24763
ChemSpider NA YesY
UNII JOS53KRJ01 YesY
DrugBank DB00638
ChEMBL CHEMBL1201646 N
ATC kodea V04CH01
Propietateak
Formula molekularra C6nH10n+2O5n+1
Masa molarra Polimero; n-ren arabera
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
1
1
0
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

Inulina fruktosaz osatutako polisakaridoa da, beraz fruktosano bat da. 10-250 fruktosa unitate izan ohi ditu β (2-1) loturarekin elkartuta daudenak eta katearen azken unitatea glukosa molekula bat da. Sakarosaren homologoa dela esan daiteke.

Almidoia bezala energia biltegia da, baina bakuoloetan bakarrik aurkitzen da. Hala ere, oso landare gutxitan aurki daiteke, gehienbat dikotiledoneoen lurpeko organoetan (sustrai, tuberkulu eta errizometan).

Polisakarido hau uretan disolbagarria da eta zuntz elikagarriaren parte da. Aitzitik, inulina kantitate handiak dituzten elikagaiak janez gero, flatulentziak ager daitezke.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giltzurrun funtzioaren azterketan erabiltzen da %10-eko ur disoluzioan. Zainbidetik sartzen da eta ez du odol proteinekin elkarrekintzik izaten. Hodixka mailan ez du ez iraizketa ez xurgapen prozesurik jasaten. Glomeruluan iragazi eta giltzurrun bidetik metabolizatua izan gabe kanporatzen da.

Bere kontzentrazioa gernuan neurtuz, inulinaren iraizketa abiadura ezagutzen da eta giltzurrunaren funtzionamendua egokia den jakiteko balio du.