Lankide:EnekoErikIker/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bigarren Industria Iraultza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrerapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Industria Iraultzak aldaketa tekniko bat eman zuen berrikuntza teknologikoak modernitatera eramanez. Sortutako makinak kalitate eta konplexutasun handiagoa zuten. Halaber, sektore gehiago teknologia berri hauek barneratzen hasi ziren domino efektu bat lortuz. Modu honetan, asmakizun berriak barneratzen zuten herrialdeetan sistema teknologiko bat osatzen hasi zen. Sistema horrek berrikuntza teknologiko lagungarriak bultzatzen zituen eta lan espezializatuago bat ere bai. Efizientziaren handikutzarekin, etekinak handituz, soldatak ere handitu ziren. Gainera, sistema teknologikoa hazkuntza-motore izan zen iraultza honen bitartean.

Teknikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrerapen eta berrikuntzak material berriak ekarri zituen, industria iraultzarako oso garrantzitsuak izan zirenak.

  • Altzairua: aurretik erabilia izana zen baina modu ez oso eraginkorren eta arazo asko ematen zituen haren ekoizpenak. Labe berrien sorrerarekin eraginkortasuna handitu zen eta askoz merkeago bihurtu zen ekoizpena.
  • Zink: Burdinaren nahasketak egiterakoan oxidazioa murriztu zen.
  • Aluminioa: Garrantzi handia lortu zuen elektrizitatearen garapenarekin, oso arina eta gogorra zelako.
  • Nikela: Altzairuarekin nahastea zuen eginkizun nagusia altzairu herdoilgaitza lortuz.
  • Kuprea: Ekoizpenaren eraginkortasun altua lortzean industria elektrikoaren lagungarria izan zen osagai eta motore elektrikoak egiteko.

Materialekin batera produktu kimikoak etorri ziren, aurretik ikusi ez ziren ekoizpen arlo guztietan aurrerakuntza historiko bat lortuz. Gainera, metodo berriak ahalbidetu zituen teknologia eta jakintasun berriak.

  • Soda: Ekoizpen fasean aldakuntzak egin ziren produktu berriak sartuz eta produkzioa igoz.
  • Koloratzaile: Koloratzaile naturalak industriaren bidez lorten ziren artifizialengatik ordezkatu ziren. Ehun industriaren pisua garai horretan eragin zuen 20 urteetan kolore guztiak artifizialki lortzeko aukera.
  • Lehergaiak: Aurretikan soilik bolbora erabiltzen zen, suarekin lehertzen zena. Berrikuntzak lehergai kimikoak sortu zituen nitroglizerina adibidez. Asmakizun hauek meatzaritzan eta arlo militarrean erabili ziren nagusi.
  • Ongarriak: Berriz ere naturalak artifizialengatik ordezkatuak izan ziren, efizienteagoak eta ekoizteko errazagoak zirelako. Kasu honetan, superfosfatoa eta sodio nitratoa pisua hartzen joan ziren.
  • Zementua: Eraikuntzarako asmakizun erabilgarriena izan zen, urbanizazioa erraztuz.
  • Pila elektronikoa: Arlo elektrikoan ere aldaketak gertatu ziren. Hiriguneetan erabiltzen zen argindarrak gasez funtzionatzen zuen baina farola elektrikoaz ordezkatu ziren. Pixkanaka elektrizitatez funtzionatzen zuten asmakizunak nabaritu ziren, energia nagusi bihurtuz.

Burdina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Industria Iraultzan burdinak osagai nagusia izaten jarraitu zuen berrikuntza batzuk jasoz. 1878an, fosforosun burdina prozesatzeko sistema asmatu zen, lehenago erabil ezin ziren burdin mea aprobetxatzen hasi ziren. Aldakuntza honen onuradun bat Bilboko zonaldea izan zen, burdin horretako kalitate handiagoko mea handiak zituelako.


Lehen Industria Iraultzan burdinaren erabilgarritasun gehien bat burdinbideak egitea izan zen. Bigarrennean, ordea, beste funtzio batzuk lortu ziren, eraikuntza eta armagintzan. Horretaz gain, burdinezko zubiak ere sortu ziren eta pisu handiago bat jasan zezaketen. Gainera, monumentuak eraikitzeko erabili ziren, Eiffel Torrea 1889an. Altzairua soilik gai zehatzetan erabiltzen zen. Prezio merketu zen baina oraindik ezin zen modu sistematiko batean erabili. Ondorioz, berrikuntza hauekin, errazago lortzeko aukera lortu zen, baita itsasontziak egiteko ere.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industrializazio honekin garraio kostuak asko murriztu ziren, merkatu ezberdinak hurbilduz eta azkenik batuz. Garai horretan, merkatu bakoitza oso banatuta zegoen eta haien arteko komunikazioa itsasontziz egiten zen. Ez ziren desberdintasunak herrialde barnean bakarrik, herrialde artean ezberdintasun handia da. Adibidez, 1860an Liverpool eta Chicago artean artoaren prezioa bikoizten zen, baina 1915an ia parekatu ziren. Merkataritza kostuak murriztu ziren eta ekoizpen eta eskaintza zonaldeak batu ziren. Gainera, populazioaren emigrazioak bultzatu ziren.

Trenbideak azkar zabaldu ziren haien praktikotasunarengatik eta komunikatzeko erraztazunagatik. 1840an burdinbideak gutxi ziren Europan zehar, soilik 4 herrialdeetan zegoen (Britainia Handia, Alemania, Frantzia eta Belgika). Urte batzuk geroago, 1870an, herrialde guztiak burdinbideak eraiki zituzten. Altzairua merkeago ekoizteko aukerak prozesua zabaldu eta azkartu zuen.

Espainian burdinbideen erabilgarritasuna azkar ulertu zen eta 1837an Kuban lehengo sarea eraiki zen produkzioa errazago mugitzeko. Penintsulan 1848an eraikitzen hasi zen finantzazio arazo askokin, baita ezegonkortasun politikoarekin ere eta horrek burdinbideen sustapena moteldu zuen. Gainera, Europako konexioa ez zen guztiz lortu, burdinbideen zabalera gaizki kalkulatu zen eta Frantziaren inbasio baten beldurra zegoen.

Azkenik, itsas garraioak ere aldaketak jaso zituen. Material berriek itsasontzien berrikuntza ekarri zuten, motorrak eta osaera moldatuz. Lurrun galdarak barneratzen hasi ziren, oihalak alde batera utziz. Lurrun galdarak 4 aldiz eraginkorragoak ziren, oso primitiboak izanda ere. Bestalde, ontziaren kaskoa lehen burdinez eta, ondoren, altzairuz egina zegoen. Mantzentze kostuak murriztuz eta tamainak handituz joan ziren. Horrela, itsasontzietan sartzen ziren merkantzien kopurua handitu zen, garraio kostuak murriztuz. Gainera, motor berriekin langile gutxiago behar zirenez, beste aldagai bat izan zen kostuak murrizteko.

Banka Sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banka sistemak historikoki diru eskaini du behar duenei, baina Industria Iraultzaren ostean haren garrantzia askoz handiago izango zen. Hasieran, merkatariei eta jauntxoei diru eskaintzea zuten helburua. Amerikaren aurkikuntzarekin eta beste merkatuen hurruntasunagatik bankuak merkataritza espedizioak finantzatzen eta aseguratzen zituen. Baina, aldakuntza nagusiena garai honetan gertatu zen. Berrikuntza berriek finantzazio handia behar zuten eta lehia handia zegoenez, ezinezkoa zen kapital eskaria betetzea. Ondorioz, bankuek industriaren finantzazioa hartu zuten helburu nagusitzat. Bankaren finantzazioa sektore guztiak hartzen zituen.

Gizartean aldakuntzak eta migrazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendean zehar, populazioaren hazkuntzaren abiadura modu nabari batean aldatu zen. Hainbat faktore eman ziren, nagusiki, nekazaritzan eta osasunean. Lehenik,  nekazaritzan teknologiak barneratzen hasi ziren, errendimendua handituz. Gainera, osasunean eman ziren aurrerapenak hilkortasun tasa jaitsi zuen. Ondorioz, XVIII eta XIX. mendean artean Europan populazioa bikoiztu zen.

Europar kontinentean emandako populazio hazkuntzagatik, pertsonek aukera berrien bila emigratu zuten. Emigrante asko Amerika kontinentera joan ziren eta, gehien bat, Estatu Batuak aukeratu zuten Mexikori kendutako lurrak jendeztatzeko. Halaber, Argentinara, Venezuela, Brazil eta Kanadara ere emigratu zuten.

Kapitalismo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknologia berriak pentsamendu ekonomiko berriekin bat egin zuen, aurrerapenak ematen zuten aukera berriak aprobetxatzeko. Ekoizpenaren igoera handia gertatu zen eraginkortasun handiagoko makinak eta asmakizunak zirelako. Espantsio politikak martxan jarri ziren, kapitala toki zehatz batzuetan pilatuz eta bankuek ekonomian garrantzia handiago bat lortu zuten aurrerapenak finantzatzeko. Horrela, monopolio politikak areagotu ziren, produktuen salmenten baldintzak ezarriz. Monopolioak merkatuei egonkortasun eskainita ere, berrikuntza prozesua oso indartsua izan zenez, lehiak ez zen eten.

Kapitalismoa zabaltzeko lagungarria izan zen Europar herrialdeen artean zabaldutako politika: Inperialismoa. Kanpo politika honekin, metropolietan falta ziren lehengaiak eskuragarri zeuzkaten modu egonkor eta seguru batean. Gainera, merkatu berriak irekitzeko eta monopolizatzeko aukera ematen zuen, eta metropolietatik kolonietara esportatzen zuten. Britainia Handia mundu osoan zehar zabalduta zegoen eta Frantzia modu txikiago batean ere bai. Garai horretako potentzia berriek haiekin lehiatzea nahi zuten lurralde berriak eskuratzeko. Gatazkak murrizteko, Berlingo konferentzia egin zen Europako herrialde boteretsuenak diplomaziaren bidez Afrika kontinente osoa banatzeko. Herrialde nagusienak, Alemania, Frantzia, Portugal eta Britainia Handia izan ziren. Azkeneko akordio bat lortzeko eta egoera lasaitzeko Belgikari Kongo zonaldea eman zitzaion.

Potentzia berrien sorrerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria Iraultzak munduan kontrolatzen zuten herrialdeak aldatu zituen. Aurrapenak barneratu zituztenak goraipatuz eta alde batera utziz atzeratuak. Bigarren industria Iraultzak eragin bera izan zuen. Kasu honetan, lehengai eta teknologia berri batzuk behar zirenez, herrialde boteretsuen zerrenda berriz aldatu zen. Alemania, Estatu Batuak eta Japonia.  Hiru herrialdeek aldaketa politikoak jasan zituzten aurrerapen teknologikoak barneratzeko erraztasunak sortuz.

Alemanian industrializazioa 1840an hasi zen beste herrialde bat zenean, hain zuzen, Prusia. Arazo asko izan ziren zonalde guztian herrialde txiki asko zeudenez, komertzioak aduanekin oztopo asko zituen, baina hainbat herrialdeek merkatu batasun bat osatuta zuten. Ondoren, Alemaniar herrialde batzuk batu ziren Iparraldeko Alemaniar Konfederazioa osatuz 1867an. Azkenik, Frantzia-Prusiar gerra ostean herrialde alemaniarrak Alemania Inperioa osatu zuten, Austria alde batera utziz. Garai honetan, Bigarren Industria Iraultza gertatu zen eta merkatu handia zuen eskuetara lehengai asko edukiz.

Estatu Batuetan, Europatik zetozen ideia berritzaileak barneratzen ari ziren, baina oraindik ezin zuten Europar herrialdeekin lehiatu, herrialdea oso banatuta zegoelako eta hegoaldeko estatuak ez zuten ideia hiru barneratzen. Ondorioz, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila gertatu zen, atzerapen industriala areagotuz. Gerra horrek, azkenean, herrialdean industrializazio zabaltzeko lagungarria izan zen.

Japonia Erdi Aroan oraindik zegoen, herrialde feudala izanez. XIX. mendearen erdialdean modernizazio prozesu bat hasi zen eta Meiji errestaurazioak isolamenduarekin amaitu zuen. Modu horretan, industrializazioa barneratzen hasi zen hazkuntza ekonomikoari oztopoak jarri zezakeen arazoekin bukatuz.


Hirugarren Industria Iraultza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren Industria Iraultza, Rifkin-ek jendarteratua, beste industria eta ekonomia iraultza bat da, ekoizpenaren jarduera klasikoen sektoreetatik bereiziko zena eta XX. mendearen amaieran informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien garapenarekin abiatuko zena. Zenbaiten ustez, Caron industria-iraultzen historialariak bezala, martxan dagoen gertakari historiko baten berri ematen du. Beste batzuen ustez, Rifkinen prospektibak bezala, ikuspen eta proiektu bat da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere azterketa prospektiboan, Rifkinek beharrezkotzat eta premiazkotzat jotzen du, batez ere, petrolioaren produkzioaren gutxitzeari erantzuteko eta "ekonomia deskarbonatua" behar duen garapen jasangarriagorako (berotegi efektuko gas gutxiago sortuz). Izan ere, iraultza hau ez da zentralizatua, baizik eta banatua, energia sare "adimentsu" batean zirkulatzen ari delarik, informazioa Interneten dabilen bezala.

2006tik aurrera, Rifkinek enpresa, estatu eta Europar Batasunari ikuspegi estrategiko gisa proposatzen dio iraultza hori. Beroketa globalaren aurkako borrokan konpromiso globalak betetzea eta gero gainditzea ahalbidetuko luke (Kiotoko Protokoloa, etab.). Baliabideen kudeaketa iraunkorragoa eta ekonomiaren bizirautea ere ahalbidetuko lituzke, trantsizio-fase baten ondoren. Epe laburrean petrolioaren krisiak luzatzea eta 2008ko krisia larriagotzea edo itzultzea saihestuko luke. Epe ertain eta luzera, birrorientazio hori azken irtenbidea izango litzateke Rifkinentzat, eta irtenbide bakarra ekonomiaren gainbehera global eta iraunkorra saihesteko, baina baita kolapso global bat ere, non kolpaso ekologiko bat barne hartzen den; eta hori "industria-aroaren faktura entropikoa" deritzonaren erantzuna da.

Jokoan ekosistemen biziraupena ere badago, eta, beraz, gizateria horren mende dago, eta Rifkinek ez du "B planik" ikusten. Duela gutxi, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien (NTIC) aurrerapenak posible egin du, baina oraindik martxan dago. 2007an, Europako Parlamentuak ofizialki onartu zuen ikuskera hori.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria-eredu global gisa, ikuspegi edo konponbide hori 2000ko hamarkadako lehen hamarkadan sortu zen. Hala ere, sustrai zaharragoak ditu, 1970eko hamarkadan eta hurrengoetan prestatu ziren berrikuntzei esker, informazio eta komunikazio berriak agertzen diren heinean. Teknologia horiek berehala irabazi zuten ekonomiaren, ikerketaren eta, gero, aisialdiaren zati handi bat (konputagailu pertsonalak, esaterako). Hirugarren Iraultza hori ezingo litzateke existitu ordenagailuak iristeko bidea erraztu zuten mikroprozesadorerik gabe, ezta Internet, domotika edo, oraintsuago, hari gabeko teknologiek elkarri konektatutako ehunka milioi objektu nomaden hedapenik gabe ere.

Petrolio-krisien edo istripu nuklear larrien oroitzapenek (adibidez: Three Mile Island, Chernobyl, Fukushima) eta petrolioaren “zenit”aren ikuspegiak ere gidatu dituzte energia-independentzia eta baliabide "banatuen" printzipioak, zentralizatuen ordez.

Trantsizioan dagoen Hiria sarea ikuspegi horren zati bat edo guztia aplikatzen azkarrena da, eta Europak lehentasunetako bat bihurtu du.

Testuinguru sozioekonomikoa eta kulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informatika teknologia fordisten ekoizpen eredua agortu zenean sortu zen, eta 1968ko maiatza ondoren, Frantzian bereziki, gizarte oso hierarkiko baten arbuioa markatu zuen.

Funtsezko aldaketak eragiten ditu ekoizpen- eta gizarte-paradigmetan: produkzio-katea bertikalki hondatzen da (deslokalizazioak, azpikontratazioa, etab.), globalizazioak, Txinaren, Indiaren, SESB ohiaren eta Latinoamerikaren itzulerarekin munduko merkataritzan, bere aldaketak bizkortzen ditu. Iraultza tekniko hori jarduera jakin batzuen deslokalizazioarekin batera ere gerta liteke (energia, bereziki), eta finantza-iraultza ahalbidetu, akziodunen boterea berresleituz.

Hirugarren iraultzaren bost zutabeak.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Négawatteko agertokiak tarteko energia-biltegiratzea erabiltzen du, lurpeko andeletan eta sarean injektatutako metanoaren bidez. Hidrogeno puru pixka batekin ere aberastu daiteke gasa.

Rifkinen ustez, zutabe horiek osagarriak eta guztiak beharrezkoak dira. Oro har, osotasun zatiezina osatzen dute, aldi berean "plataforma teknologiko zatiezina eta sortzen ari den sistema bat, zeinen propietateak eta funtzioak kualitatiboki desberdinak baitira zatien baturatik", baita "mundua eraldatzeko gai den paradigma ekonomiko berri bat" ere. Rifkinek bost zutabeen arteko sinergiak aginduzkoak direla azpimarratzen du, eta abiadura eta eskala berean garatu behar direla, horietako bat atzeratzeak beste lauren garapena eragotziko lukeelako.

Hauek dira bost pilare horiek:

  1. Karbonoan oinarritutako energia-erregimen batetik edo fisio nuklearra erabiltzen duen erregimen batetik energia berriztagarrietarako trantsizioa. Energia horiek oraindik mix energetikoaren zati txiki bat baino ez dira, baina azkar garatzen ari dira, kostuak murrizten ari dira eta lehiakorragoak dira, batez ere, ingurumen- eta segurtasun-kostuak ohiko iturrietan barneratzen baditugu (petrolioa, gasa, etab.). Hala ere, ez du etorkizuneko fusio nuklearraren (ITER) zeregina aipatzen.
  2. Azpiegiturak eta eraikinak (180 milioi eraikin soilik Europan) energia berriztagarriak in situ biltzen dituzten minizentraletan berkonfiguratzea, energia deszentralizatuaren ekoizpenaren mesedetan, behar den lekutik gertu. Aurrerapen teknologikoei esker, energia positiboko eraikinen kopurua handitu egin da. Merkataritza- eta ekonomia-inplikazio izugarriak ondasun sustraien, eraikuntzaren eta obra publikoen sektoreekin eta beste industria batzuekin lotzen dira. 2010etik 2035era, milioika eraikinek, etxek, bulegok, eraikin publikok, jarduera-eremuk, pertsonak eta jarduerak hartu ahal izango dituzte, eta eguzkiaren, haizearen, uraren (olatuen eta mareen energia, hidroelektrizitatea), hondakin organikoen edo Lurraren beroaren (energia geotermikoa) energia sortu ahal izango dute, soberakina partekatuz.
  3. Eraikin bakoitzean eta enpresaren edozein azpiegituratan hidrogeno-teknologiak eta aldizkako energia berriztagarriak kontserbatzeko beste biltegiratze-baliabide batzuk instalatzea, jatorri fotovoltaikokoak bereziki, eta eskariaren gogobetetzea bermatzea elektrizitate berdearen hornidura fidagarri eta jarraituaren bidez. “Energia berriztagarriak maximizatzeko eta kostuak minimizatzeko, biltegiratze-metodoak garatu behar ditugu, aldizkako energia-iturriak konbertitzea erraztuko dutenak, ekipo fidagarriak eta partekatuak erabiliz; horrela, ibilgailuen bateriak elektrizitatearen erreserba mugikor gisa erabil daitezke, ponpaketa bidezko biltegiratze-uraren ponpaketa gisa, biltegiratzeko edo garraiatzeko etorkizuneko irtenbide bat dela dirudien hidrogenoaren biltegiratzea bezala, etab.” Horiek dira Rifkinek 2002tik, gutxienez, eramandako ideiak. Zehazki, “V2H” izeneko ikuspegiak ibilgailu elektriko pertsonalak energia-iturri osagarri bihurtzen ditu etxeetan hornidura elektriko egonkor bat mantentzeko, ibilgailu horiek batez beste 24 ordutan denboraren % 4 baino erabiltzen ez direla behatzean oinarrituta. Aparkatutako ibilgailu baten bateriak biltegiratze-unitate geldikor gisa erabil daitezke (gero, erabiltzen direnean, mugikor gisa), eta etxeko, bulegoko, sare lokaleko eta abarren beharren arabera funtziona dezakete. Hala ere, energia-sistema – eraikina, ibilgailu elektrikoa – zaila da, eta sistema horren fidagarritasuna eta errendimendu ekonomikoa osatzen duten baliabideen kudeaketa zuzen eta adimentsuak baldintzatzen ditu. Hori ez zaio aplikatzen gaitasun osoz erabiltzen den administrazio- edo enpresa-ibilgailu bati (lan-estazioa, adibidez), baina bateria mota berriekin eman daiteke.
  4. Smart griden garapena, Interneten inspiratutako teknologia bati esker. Teknologia horrek bi noranzko bihurtu diren energia- eta elektrizitate-sareak konektatzen ditu, sare bakar eta adimentsu baten esparruan. Sare elektrikoa bere informazio-sarea izango da. Horrek esan nahi du minizentral guztiek elkarreragingarritasuna bermatzeko modulu elektroniko bat dutela.
  5. Garraio-flotak ibilgailu hibridoetara edo erregai-pilara igarotzea, ibilgailu motordun guztientzat. Horrela, ibilgailu bakoitzak elektrizitatea erosi eta saldu dezake Smart grid sarera konektatuta. Sare hau kontinentala da, itsasokoa (itsasoko turbina eolikoek eta itsas energiak sortutako hidrogenoa edo elektrizitatea), irekia eta interaktiboa. Ibilgailu edo itsasontzi baten hidrogeno-bateria edo -tanke bakoitzak sareko tanke "indargetzaile" gisa eta energia-eramaile gisa ere jokatzen du. Konekta daitekeen edozein ibilgailuk, unearen arabera, energia atera dezake saretik, edo erabili gabeko erreserbetatik edo demodulu fotovoltaikoetatik eman.

Négawatt agertokiak ere proposatzen du lurpeko gasaren tarteko biltegiratze bat erabiltzea, jakinda Frantzian gasaren % 30, GNL edo gasbide ontzien bidez erosi eta inportatu ondoren, presioan biltegiratzen dela agortutako gas-eremuetan, eta gero lurpeko urtegi gisa erabiltzen dela, 168 TWh-ren (Storengy + TIGF)baliokide den 24rekin.

Metanizazioak CO2 eta hidrogenoa konbinatuz metanoa ekoizteko aukera ematen du, katalizatzaile baten aurrean aldizkako iturriak, iturri eolikoak edo eguzki-iturriak barne. Sarea eta lurpeko biltegiak sortutako gasa aldi baterako biltegiratzeko lekuak dira. Sareak integrazio deszentralizatua eta banatua ahalbidetzen du ekoizpen-unitate txiki askotatik. Beste irtenbide bat, Alemanian frogatu dena, hiria hidrogenoz aberastea da.

Erronkak, arriskuak eta aukerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldaketa sozioekonomiko oro bezala, badira alderdi mesedegarriak, kaltegarriak edo erronka bat direnak garaiko gizartearentzat. Aurreko industria-iraultzek errealitate soziala eta ekonomikoa aldatzen zuten, baina baita alderdi politikoak, kulturalak eta instituzionalak ere. Arrisku nagusietako bat, beraz, desberdintasuna eragitea da, teknologia berriak eskuratzeko desoreken ondorioz.

Desoreka horiek gizarteen barruan gerta daitezke, baina baita gizarteen artean ere. Horrela, errealitate berria behar bezala kudeatu gabe, gizarte jakin bateko kideen arteko desberdintasun sozialak areagotu daitezke, baina baita nazioen arteko botere-desberdintasunak ere.

Arrisku horiek gorabehera, kudeatzeko modu ezin hobeak krisi-egoerak arintzeko eta ongizate orokorra hobetzeko balio dezake. Adibidez, teknologia berri horien garapenarekin medikuntzaren arloan berrikuntzak lortu dira. Komunikazio-modu eraginkorrak garatu dira, inoiz ez bezala. Gutxiago kutsatzen duten eta iraunkorrak diren tresna energetikoak konfiguratzean ere aurrerakuntzako egon dira. Ekonomia dinamizatu daiteke edo lanpostu berriak lortu eta langabezia murriztu. Eta, are gehiago, aurrera egin daiteke baliabide mugatuen kudeaketa optimoa lortzeko bidean, hurrengo belaunaldien etorkizuna arriskuan jarri gabe edo, behintzat, minimizatuz. Gainera, I+G+Bko politika adimendunak garatzearen garrantzia nabarmendu du.

Azken batean, badirudi beharrezkoa dela jakitea aurrerapen teknologikoak berez ez direla onak edo txarrak, baizik eta horrekin lor daitekeenaren arabera, horiek kudeatzeko moduaren arabera eta lortutako hobekuntzek norengan edo norengan eragiten duten kontuan hartuta.


Laugarren Industria Iraultza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laugarren Industria Iraultza garapen teknologiko eta industrialeko prozesu bat da non ekoizpen-prozesuen eta antolaketa metodoen aurrerapenei buruz arduratzen den.

Aurrerapen horiei guztiengatik, Laugarren Industria Iraultza gisa hitz egiten hasi zen lehen aldia 2011n izan zen. Laugarren Industria Iraultzaren funtsezko elementua lantegi adimenduak dira, eta horien ezaugarri nagusia produkzioaren beharretara hobeto egokitzea eta baliabideen eraginkortasuna hobetzea da.

Laugarren etapa hau XXI. mendeko hirugarren hamarkadan garatu zen. Adimen artifiziala da eraldaketa horren elementu nagusia, eta estuki lotuta dago datu-kantitate handien metaketa gero eta handiagoarekin, algoritmoak prozesatzeko erabiltzearekin eta sistema eta gailu digitalen interkonexio masiboarekin.

Laugarren Industria Iraultzaren teknologiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknologia industria bateko tresna eta prozeduren multzoa da. Hemen teknologia desberdinak laburki azaltzen dira:

Mundu fisikoa aldatzen duten teknologiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

i) Bioteknologia: Nekazaritzan edo industria kimikoan izaki bizidunen propietate biokimikoez baliatzen diren tekniken multzoa.

ii) Robotika: Robot industrialen diseinu, fabrikazio eta aplikazioan erabilitako teknika-multzoa.

iii) 3D inprimaketa: Teknologia ezberdinak biltzen dituen material-adizio bidezko fabrikazio-prozesua da.

iv) Gauzen Internet (IoT): Egunero erabiltzen diren tresnak interkonexio digitalaren bidez Internetekin konektatzen dituen kontzeptua.

v) Energia transmititzea, biltegiratzea eta atzitzea

Mundu digitala aldatzen duten teknologiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

i) Adimen Artifiziala (IA): Makina batek egindako giza adimenaren simulazioa; sistema informatikoetan ezagutzaren adierazpidea, ikasketa, autozuzenketa eta erabakiak hartzeko ahalmena garatzeko zientzia

ii) Blockchain: Datu-base digital bat da non zerbait zehatzaren gainean egindako transakzio guztiak partekatzen diren. Informazioa blokeak izeneko  informazio-taldeetan biltzen da, datu-base honetan sartzen den informazio berria ezin da ezabatu, faltsutzea eragotziz.

iii) Teknologia konputazional berriak: Programazioa eta algoritmoak, datu-baseak, softwarearen garapena, konektibitatea, sistema eragileak, aplikazio konputazionaleko plataformak (mugikorrak, webgunea, teknologia emergenteak)

iv) Errealitate birtuala eta areagotua: Eszenen eta itxura errealeko objektuen ingurune bat da — teknologia informatikoaren bidez sortua —, erabiltzailearengan horretan murgilduta egotearen sentsazioa sortzen duena.

Laugarren Industria Iraultza eta hazkundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laugarren Industria Iraultzak hazkunde ekonomikoan izango duen eragina ekonomialariak banatzen dituen gaia da. Alde batetik, teknopesimistek argudiatzen dute iraultza digitalaren ekarpen kritikoak egin direla eta hazkunde ekonomikoan eta produktibitatean izan duen eragina ia amaitu dela. Kontrako eremuan, teknooptimistek baieztatzen dute teknologia eta berrikuntza inflexio-puntu batean daudela, eta laster produktibitatea handitzea eta hazkunde ekonomiko handiagoa eragingo dutela.

Garrantzitsua da Laugarren Industria Iraultzak hazkundearen gainean izan ditzakeen inpaktuak testuinguruan kokatzea, azken aldiko joera ekonomikoei eta

2008an hasi zen krisi ekonomiko eta finantzarioaren aurreko urteetan, munduko ekonomia urtean ehuneko 5 inguruko erritmoan hazten ari baitzen. Tasa horrek jarraitu izan balu, munduko BPG hamalau edo hamabost urtean behin bikoiztea ahalbidetuko zukeen, milaka milioi pertsona pobreziatik ateraz.

Atzeraldi Handiaren ondoren, munduko ekonomia lehengo hazkundera itzuliko zen itxaropena orokorra zegoen. Baina hori ez da gertatu. Badirudi munduko ekonomia gerraosteko batez bestekoaren (urtean ehuneko 3 edo 3,5) azpiko hazkunde-tasari lotuta dagoela.

«Ehun urteko depresioaren» aukera planteatzen da, eta «geldialdi sekularra» aipatzen da ere , Hansenek Depresio Handian sortutako terminoa, Summers eta  Krugman ekonomialariek berriki modan jarritakoa.

«Geldialdi sekularrak» eskariaren beherakada iraunkorreko egoera bat deskribatzen du, gainditu ezin dena, zerotik hurbil dauden interes-tasekin ere. Ideia hori akademikoen arteko eztabaiden xede den arren, inplikazio garrantzitsuak ditu. Teoria hori egia izanez gero, BPG globalaren hazkundea are gehiago murriztu daitekeela iradokitzen du. Muturreko agertoki bat imagina daiteke, non BPG globalaren urteko hazkundea ehuneko 2ra jaisten den; horrek esan nahi du hogeita hamasei urte beharko liratekeela munduko BPG bikoizteko.

Gaur egun, azalpen asko daude hazkunde global motelago baterako, kapitalaren esleipen batetik hasi eta gainzorpetzean bukatu edota aldaketa demografikoak eta horrela hurrenez hurren.

Laugarren Industria Iraultza eta produktibitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XXI. mendeko hamar eta hogeiarren hamarkadetan,  produktibitatea, mundu osoko produktibitatea, lan-produktibitate gisa edo faktoreen guztizko produktibitate gisa neurtutakoa (TFP), baxu mantendu da, aurrerapen teknologikoaren eta berrikuntzako inbertsioen hazkunde esponentzialak gorabehera. Hori da produktibitatearen paradoxaren oraingo gorpuztea — produktibitate maila altuagorik sortzen ez duen berrikuntza teknologikoaren itxurazko porrota — eta gaur egungo igakizun ekonomiko handienetako bat, Atzeraldi Handia hasi aurretik ere, eta azalpen egokirik ez duena.

Produktibitatea da epe luzeko hazkundearen eta bizi-mailaren igoeraren faktorerik garrantzitsuena; beraz, Laugarren Industria Iraultzan zehar ez egoteak esan nahi du onura horiek baino gutxiago izango direla. Beheranzko produktibitatea adierazten duten datuak nola bateratu daitezkeenak  eta produktibitate handiagoa izateko itxaropenak, teknologiaren eta berrikuntzaren aurrerapen esponentzialarekin lotuta daudenak aztertuko da.

Hasierako argudioa input eta outputak kuantifikatzea eta, beraz, produktibitatea baloratzea zein zaila den da. Laugarren Industria Iraultzan sortutako produktu eta zerbitzu berritzaileek funtzionaltasun eta kalitate handiagoa dute, baina neurtzen ohituta dauden merkatuak funtsean ezberdinak diren merkatuetan entregatzen dira.

Ondasun eta zerbitzu berri askok ez dute aurkaririk, zero kostu marjinal dituzte edota nahiko lehiakorrak diren merkatuetan nabarmentzen dira plataforma digitalen bidez, eta horrek guztiak prezio merkeagoak eragiten ditu. Horiek horrela, estatistika tradizionalak ez dira gai izango balioaren benetako gehikuntzak antzemateko, kontsumitzailearen soberakina oraindik ez baita islatzen salmenta osoetan edo irabazi handiagoen bidez.

Varian Googleko ekonomialari buruak hainbat adibide aipatu ditu (2016), hala nola aplikazio mugikor baten bidez taxi-zerbitzu bat eskatzean eraginkortasuna handitzea edo eskariaren araberako ekonomiaren boterearen bidez ibilgailu bat alokatzea. Antzeko beste zerbitzu asko daude, eta horien erabilerak eraginkortasuna eta, ondorioz, produktibitatea handitzeko joera du. Baina doakoak direnez, etxerako eta lanerako kontabilizatu gabeko balioa ematen dute. Horrek desadostasuna sortzen du zerbitzu jakin baten bidez emandako balioaren eta estatistika nazionalen arabera neurtutako hazkundearen artean. Halaber, termino errealetan, adierazle ekonomikoek iradokitzen dutena baino modu eraginkorragoan ekoizten eta kontsumitzen ari garela iradokitzen du.

Beste argudio bat da, ezen, Hirugarren Industria Iraultzaren produktibitate-igoerak amaitzen ari daitezkeen bitartean, munduak oraindik ere jasan behar duela laugarren iraultza industrialaren bihotzean sortutako teknologia berrien uholdeak eragindako produktibitate-eztanda.

Laugarren Industria Iraultza eta enplegua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laugarren industria-iraultzak enpleguan izan duen eragina ulertzeko, bi ondorio aztertuko dira.

Lehenik eta behin, suntsipen-efektu bat dago teknologiak sortutako desegiteak eta automatizazioak kapitala lanarekin ordezkatzen duten heinean, langileak langabezian geratzera edo beste leku batzuetan beren gaitasunak erabiltzera behartuz.

Bigarrenik, suntsipen-efektu horrekin batera, kapitalizazio-efektu bat dago, eta efektu horretan, ondasun eta zerbitzuak gehitu egiten dira eta okupazio berriak, enpresak eta are gehiago, sortzera garamatza.

Beti gertatu izan da berrikuntza teknologikoak lanpostu batzuk suntsitzen dituela, eta horrek, aldi berean, jarduera mota desberdineko beste lan batzuk ordezkatzen dituela, eta, beharbada, beste leku batean. Nekazaritza aurkeztuko da adibide gisa. Estatu Batuetan, landa-eremuan lan egiten zuten pertsonak lan-indarraren % 90 ziren XIX. mendearen hasieran, baina gaur egun % 2 baino gutxiago dira. Murrizketa handi hori nahiko leun gertatu zen, eta gizarte-haustura edo langabezia endemiko minimoa izan zen.

App-en ekonomiak lanerako ekosistema berri baten adibide bat ematen du. 2008an hasi zen, Steve Jobs Appleren sortzaileak kanpoko garatzaileei iPhonerako aplikazioak sortzeko aukera eman zienean. 2015. urtearen erdialdean, aplikazioen ekonomia globalak 100.000 milioi dolar baino gehiago sortzea espero zuen, mende bat baino gehiagoz existitu den zinemaren industria gaindituz. Teknoopitimisten ikuspuntutik, iraganetik estrapolatzen duguna oraingoan aplikatu daiteke. Teknologia disruptiboa izan daitekeela onartzen dute, baina beti produktibitatea hobetuz eta aberastasuna handituz amaitzen dela diote, eta, aldi berean, ondasunen eta zerbitzuen eskaera handiagoa eta eskaera horri erantzuteko enplegu mota berriak sortuz. Argumentuaren muina honako hau da: giza nahiak eta beharrak infinituak dira, eta, beraz, horiek asetzeko prozesuak ere amaigabea izan beharko luke. Atzeraldi normalak eta noizbehinkako depresioak izan ezik, beti egongo litzateke denontzako lana.

Laugarren Industria Iraultzaren erronkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Identifikatutako erronkek barne hartzen dituzte:

  • TI segurtasunari buruzko gaiak, lehendik itxita zeuden ekoizpen-tailerrak berriro irekitzeko beharraren ondorioz larriagotu zirenak.
  • Makinaz makina (M2M) modu kritikoan komunikatzeko behar den fidagarritasuna eta egonkortasuna, jarduerarik gabeko aldi oso labur eta egonkorrak barne.
  • Produkzio-prozesuetan osotasunari eusteko beharra.
  • TIren edozein eragozpen saihestu behar da, hala nola ekoizpenean etenaldi garestiak eragin ditzaketenak.
  • Ezagutza industriala babesteko beharra, mekanismoen automatizazioaren kontrolari buruzko fitxategiak ere biltzen dituena.
  • Laugarren industria-iraultzaranzko martxa bizkortzeko trebetasun-multzo egokirik eza.
  • Langabezia-mehatxua ITko sail korporatiboari.
  • Akziodunek aldaketa errefusatzea eta ukatzea.
  • Politika publikoak sortzea, hezkuntza etorkizuneko trebetasunetara eta gaitasunetara bideratuta egon dadin, teknologiak modu kritikoan erabiliz.

Erreferentzia bibliografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bilbao, Luis M.; Lanza, Ramón. Universidad Autónoma de Madrid, ed. Historia económica (LOS INICIOS DE LA SEGUNDA REVOLUCIÓN INDUSTRIAL, 1870-1914).
  • «Segundo grupo de países que se industrializan». Tematiqos.com. 2020.
  • Comín Comín, Alberto (2011). «6». Historia económica mundial. De los orígenes a la actualidad. Alianza Editorial. ISBN 978-84-206-5476-8.
  • Landes, David. Progreso tecnológico y revolución industrial, Madrid, Tecnos, 1979.
  • Comín, Francisco. «La segunda industrialización en el marco de la primera globalización (1870-1913)». Historia económica mundial siglox X-XX. Crítica. ISBN 84-8432-648-9.
  • Rodríguez Osuna, Jacinto (2015eko Azaroaren 21a). «Migraciones exteriores, transición demográfica y proceso de desarrollo». Revista Española de Investigaciones Sociológicas.
  • Carreras, A. eta Tafunell, X. (2004), Historia Económica de la España Contemporánea, Bartzelona,
  • Carreras, A. eta Tafunell, X.(2005), Estadísticas históricas de España siglos XIX-XX
  • «Jeremy Rifkin (sociólogo, economista y activista estadounidense): The Third Industrial Revolution - A Radical New Sharing Economy (hablado en inglés con subtítulos en español)».
  • «Jeremy Rifkin: The Third Industrial Revolution: A Radical New Sharing Economy (video de YouTube hablado en inglés con transcripción en inglés)».
  • «Jeremy Rifkin (American sociologist, economist and activist): The Third Industrial Revolution - A Radical New Sharing Economy (hablada en inglés con transcripción en inglés)».
  • «Australia Renewable Energy Agency (ARENA)».
  • «ENEA Consulting / Biogas opportunities for Australia».
  • «Australia Renewable Energy Agency (ARENA): Renewable energy / Electric vehicles». https://fr.wikipedia.org/wiki/Troisi%C3%A8me_r%C3%A9volution_industrielle
  • Selva Belén, Vicent (2016) “Cuarta Revolución Industrial. Economipedia.com” https://economipedia.com/definiciones/cuarta-revolucion-industrial.html
  • Schwab, Klaus (2016) “La Cuarta Revolución Industrial” http://40.70.207.114/documentosV2/La%20cuarta%20revolucion%20industrial-Klaus%20Schwab%20(1).pdf
  • Perasso, Valeria (2016ko urriaren 12a) “Que es la Cuarta Revolución Industrial (y por qué debería preocuparnos)” https://www.bbc.com/mundo/noticias-37631834
  • Wikipedia (2021) wikipedia.org. Kontsulta [2021-11-23] https://es.wikipedia.org/wiki/Cuarta_Revoluci%C3%B3n_Industrial