Lankide:Jnazam/Austria-Hungariako konpromisoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Austria-Hungariako bandera

Austria-Hungariako konpromisoa (Alemanez: ausgleich, Hungarieraz: kiegyezés) 1967an sinatutako akordio bat da. Horren bidez, Austria eta Hungariaren arteko estatu federal duala sortu zen, non biek garrantzi bera izango zuten eta bakoitzak bere lurraldea kontrolatuko zuen.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Austriaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Austriako Dukerria Germaniako Erromatar Inperio Santuko estatu autonomo bat zen 962an sortu zena. Dukerriak gero eta indar gehiago lortu zuen inperioan Habsburgotarrek tronua lortu zuten arte. Ia 500 urtez izan zuten agintea beraien esku. Horrek tentsioa sortu zuen estatu germanikoen artean eta Habsburgotarrekiko aurkakotasuna sortzea eragin zuen. Germaniako Erromatar Inperio Santua Napoleonek garaitu zuen eta inperioa desegin zuen. Rhingo konfederazioan sartu zituen estatu germaniko guztiak 1806an, Austria izan ezik. Napoleon 1815ean garaitua izan zenean Frantzisko II.ak, Austriar Inperioko enperadoreak, lortu zuen boterea eta Rhingo konfederazioa Germaniar Konfederazioa bihurtu zen.

Hungariaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hungariar erresuma 1000 urtean sortu zuen Esteban I.ak. Estatua katoliko bihurtu zuen eta bertako jendeak nomada izatea utzi zuen. Erdi aroan Erromatar Inperio Santuarekiko independentea izan zen hainbat inbasiori aurre eginaz, hala nola, bizantziarrenei eta turkiarrenei. Hirugarren eta bosgarren gurutzadetan parte hartu zuen. Goi erdi aroan eta aro modernoaren hasieran europa erdialdeko potentzietako izan zen Bohemia eta Poloniarekin batera. Otomandarren eraso ugari jasan zituen Hungariak eta 1526an Mohácseko guduan Luis II.a hil zen ondorengorik gabe. Horrek tronua lortzeko lehia eragin zuen.

Germaniar Erromatar Inperio Santua eta Hungaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1527ko azaroaren 3an Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak Hungariako tronua beretzat erreklamatu zuen, ondorioz Joan Zápolyarekin batera antierregea izan zen 1940an Joan hil zen arte. Beraz, tronua Habsburgotarren esku geratu zen. Hungaria hiru zatitan banatuta geratu zen 1541ean Otomandar inperioak Hungariaren erdialdeko eskualdea inbaditu zuelako. Mendebaldea germaniarren kontrolpean, erdialdea Otomandarrenean eta ekialdea, berriz, estatu independente bihurtu zen Transilvaniako Printzerria izenarekin.[1] István Bocskai, Gabriel Bethlen eta Imre Thököly, Transilvaniako printzeak, erresuma elkartzen saiatu ziren, baina ez zuten arrakastarik  izan. Germaniarrek, Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren esanetan, 1686an otomandarrak  kanporatu zituzten hungariar lurretatik eta estatua elkartu zuten. Napoleonek Germaniako Erromatar Inperio Santua desegin zuenean 1806an Hungaria Frantzisko II.aren menpe geratu zen. Habsburgotarren aurkako mugimendurik ez zen egon 1848ko Hungariako Iraultza gertatu zen arte. Iraultza horretan, Germaniar Konfederazioko herritarrak Habsburgotarren botere absolutuaren aurka altxatu ziren. Iraultzak, ordea, porrot egin zuen.

Bien arteko akordioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzisko Jose I.a

Austria eta Hungariaren arteko akordioa Austriak hainbat gerra galdu ondoren gertatu zen: Sardiniaren aurka 1859an eta Italia eta Prusiaren aurka 1866an. Egoera horretan Hungariarren estatuan parte hartzeko eskakizunei erantzun behar izan zieten inperioa indartzeko. Frantzisko Jose I.a hungariar nobleekin bildu zen eta estatu federal bat sortzea adostu zuten. 1867ko ekainaren 8an Jose I.a Hungariako errege izendatua izan zen Ofenen (Buda).

Akordioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Austriako Konpromisoa (Ausgleich) 1867an sinatu zen akordio bat izan zen, Austria eta Hungariaren artean monarkia dual bat ezartzen zuena.  Frantzisko Jose I.aren eta Austriako enperadorearen eta Hungariako nobleziako errepresentantearen artean sinatu zen.  Akordio honekin bi herrialdeak finantza, kanpo erlazio, ejerzito eta errege komun batez funtzionatuko zutela ezarri zuen. [2] Hala ere, konstituzionalismotik abiatutako akordio honek kritika asko jasan zituen enperadorearen eta elite hungariarraren artean sinatu zelako. Austriar inperioko errepresentante desberdin guztiak eta bestelako talde etniko-nazionalak albo batera utzi ziren. Konpromiso honekin Frantzisko Josek prestigio dinastikoa lortu nahi izan, Prusiarengan mendekua hartzeko. Baino inperio Alemaniarraren sorrerarekin hau guztiz deuseztatu zen. [3]

Alderdi gehienetan bi estatu subirano bezala bereizten ziren, baina ez guztietan; izan ere, estatu bakoitzak batak bestearekiko menpekotasun osoa zuen. Horregatik ezin zaio inperio berri honi konfederazio estatusa eman. Hungariarrak Hungariako eremua kontrolatzen zuten eta Austriarrak gainontzekoa. Austriarrak kontrolatzen zuten eremu zabal multinazionala Reichstat-Cisletania deitu zitzaion. Horrela Austria “entitate” bezala ia desagertu zen, informalki zati guzti horri Austria deitzen bazitzaion ere. Lehen esan dugun bezala, erakunde komun batzuk sortu ziren: Kanpo kontuetarako mistro bat, ekonomiako ministro bat eta defentsarako ministro bat. Gainera, erakunde hauek bakoitzaren parlamentuetako idazkariekin biltzen ziren. Horrez gain, koroaren kontseilua sortu zen eta armadan hizkuntza ofizialtzat alemana ezarri zen. Hungariarrak erabaki honen kontra jarri ziren. [1]

Hortaz aparte akordio ekonomiko bat sinatu zen, finantztako ministroaren konpetentziak erabakitzeko, 10 urtean behin berrituko zena. Horrela erreinu konstituzional bat sortu zen, bi gobernu konstituzionalekin, lehen esan bezela, elkarren arteko menpekotasuna zutena. Hau hungariarren autonomia eta eskubideak bermatzeko egin zen, austriarren nahi absolutistak geldiarazteko. Horrela Hungariarrak botere asko lortu zuten. Baina beto eskubidea lortu zuten arren, haien independentzia politikoa ez zen oso handia.

Honen ondoren, antzeko akordio motak sinatu ziren, kroaziarrekin, austriarrekin eta Galitiziako poloniarrekin. Hau nazio bakoitzaren autonomia erabakitzeko egin zen.

Konstituzioari dagokionez, bi kasuak banatuta aztertu behar ditugu.

Austriako konstituzioak nazionalitate desberdinen artean berdintasuna bermatu zuen, 19. artikuluan agertzen den bezala. Hezkuntzaren aldetik, eskola bakoitzak umeei haien hizkuntzan irakatsi behar zieten. . Hungariak estatu nazio bat finkatzen saiatu ziren inguruko herriak “magiarizatzen”. [4] Hala ere, bere “Nazionalitateen legea”-rekin 1868an, pertsona bakoitzari administrazioan eta hezkuntza sisteman bere hizkuntza jasotzeko eskubidea onartu zuen.

Bestetik, askatasun eta eskubide politiko ugari jaso ziren bi konstituzioetan, zibilen parte hartzea areagotu zuena. Marko konstituzional horretan, absolutismora bueltatzearen aukera guztiz baztertua geratzen zen.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honek ondorio nabarmenak izan zituen Austria-Hungaria inperio berrian zehar ondorengo hamarkadetan. Lehenik eta behin, Cisleitanian (Hungaria ez zen beste eremu osoari deitzen zitzaion bezala administratiboki) estatu liberal alemaniar bat eraiki zen. Alabaina, Frantzisko Josek monarka konstituzional batek baino botere gehiago zuen. Hori alde batera uzten badugu, orokorrean estatu liberal bat eraiki zen. Adibidez,  Legearekiko berdintasuna ezarri zen erlijioa kontuan izan gabe eta Rechstaat-a eraiki zen, hau da, botere judizial independientea Reichsgericht deitu zena hasieran, eta gero Verwaltungsgrichtshof. Bestetik elizari boterea gutxitu zitzaion eta 8 urteko hezkuntza derrigorrezkoa ezarri zen. Gainera lehen esan dugun bezala, estatu liberal bat egituratu zen. Honek ekonomia ere liberalizatzea eta juduak botere ekonomiko asko lortzea ekarri zuen. Hala ere, egoera honen aurrean, Txekiarrak kexatu egin ziren haien eskubide nazionalak eta autonomia eskasarengatik. [5]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • [3] Beller, Steven (2009), Historia de Austria, Akai
  • [4] Deak, Jhon (2015), Forging a Multinational State: State Making in Imperial Austria from the Englightenment to the First World War, Stanford University Press
  • [2] Gerrits, Andre; Wolffram, Dirk J. (2005). Democracia política y diversidad étnica en la historia europea moderna,  Standford University press
  • [5] Kann, Robert A. (1980). Una historia del Imperio de los Habsburgo, University of California Press.
  • [1] Moreno, Carmen (2015), Breve historia del Imperio Austrohúngaro, Nowtilus saber.
  • [6] Seton-Watson, R. W. (1925), "Transylvania since 1867", The Slavonic Review, Modern Humanities Research Association, vol. 4, no. 10, pp. 101–23
  1. a b c Moreno, Carmen. (2015). Breve historia del Imperio Austrohúngaro. Nowtilus saber.
  2. a b Gerrits, Andre. (2005). Democracia política y diversidad étnica en la historia europea moderna. Standford University press.
  3. a b Beller, Steaven. (2009). Historia de Austria. Akai.
  4. a b Deak, John. (2015). Forging a Multinational State: State Making in Imperial Austria from the Englightenment to the First World War. Stanford University Press.
  5. a b Kann, Robert A.. (1980). Una historia del Imperio de los Habsburgo. University of California Press.
  6. Seton-Watson, R.W.. (1925). "Transylvania since 1867", The Slavonic Review, Modern Humanities Research Association, vol. 4. , 101–23 or..