Lankide:Paulaa.cuevas/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Medikuntzaren logoa

Medikuntza gaixotasunak ezagutu, hauen prebentzioa egin eta sendatzea helburu duen jarduera tekniko eta zientifikoen zientziari deritzo. Horretarako, giza gorputzaren funtzionamenduaren ezaguera zabaletik aurrera pertsonen osasuna hobetzeko profesional arduradunak prestatzen dira. Prestigio sozial handiaz gozatzen du eta osasun-langile[1] mota asko arte hau ikaste dute: erizainak, medikuak, zirujauak, erizaintzako laguntzaileak, etab.

Medikua izateko eta ikasketak modu egokian jarraitzeko ezaugarri asko kontuan izan behar dira:

  • Pertsonen osasunari buruzko interesa.
  • Giza gorputzari gaixotasun-baldintza desberdinetan aurka egiteko antolamendua edo trauma.
  • Talde-lanerako antolamendua.
  • Erantzukizun-zentzua.
  • Interpretazioaren, analisiaren eta sintesiaren ahalmena.
  • Gaitasun psikomotorrak, bereziki ikusmenan.
  • Etika eta balioak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Medikuntzaren historiaren kronologia» (Zati hau beste egile batena da)

Medikuntzaren jatorria ia gizakiaren berezko agerpeneko da, jada neolitikoan antzeman dira artritisa edo acondroplasia bezala patologia desberdinak.

  • Mesopotamian jakituria farmakologiko zabala eta Egipton momifikatzeko teknika aurreratuak ezagutzen zituzten eta Tell-Amarnan aurkituriko papiroetan ikus daitekeen bezala Antzinako Egipto anatomia eta gaixotasunen prebentziori buruzko ezagupen zabalak zituzten. Egipton sortu ziren lehen mediku eskolak eta bertan hasi zen medikuntza sinisketerietatik aldentzen. Greziar eta Erromatar medikuak Egiptiarren medikuntzan oinarritu ziren beren idatziak egiteko.
  • Txinako medikuntza ying eta yang printzipioetan oinarritzen zen; akupuntura, fitoterapia, etab.en bidezko medikuntza naturala eta prebentzioa sustatu zituen.
  • Grezian Hipokrates nabarmendu zen; bere metodoak erromatarren garaia arte iraun zuen, eta Galenok jarraibidea eman zion arrazonamendu klinikoa eta diagnosiaren metodikotasuna bultzatuz.
  • Erdi Aroan Greziako doktrinak berreskuratu ziren medikuntza arabiarraren bitartez; eduki zientifikoari zegokionez, Elizak bere kontrolpean hartu zuen.

Eskulapioren haga[2][3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskulapioren haga (erromatarrentzat) edo Asklepioren haga (greziarrentzat) medikuntzaren bidez gaixoak sendatzearekin lotutako antzinako ikur bat da. Sugea bilduta duen makila bat da, gaixotasun guztiak sendatzeko ahalmena duena.

Haga lanbide medikoaren sinboloa da, eta sugea, aldian-aldian larruazalez mudatzen duenez, gaztetzea sinbolizatzen du.

Medikuntza alternatiboa[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntza-praktika teorietan, sinesteetan eta kultura desberdinen berezko esperientzietan oinarritutako zientzia, osasun fisiko eta psikologikoa mantentzeko erabiltzen direnak.

Medikuntza tradizionala, belar batzuk erabilita

Mota hauek daude:

Medikuntza alternatiboa Euskadin[5][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskadin behinal gaixotasunak sendatzeko eta minak kentzeko erremediorik onenak  basoetan zeuden landareetako mota desberdinak ziren: belarriko minerako orburu zuku tantatxoak, hortzetarako sabuka-lore infusio bat, bertigoetarako anis infusio bat, etab.

Mediku aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Historiako medikuen zerrenda»

Klasikoen artean Galeno eta Hipokrates ezinbestekoak ditugu, antzinako garaietatik medikuntza landu zutenak eta gaur egun ere erreferentziazkoak direnak oinarrizko kontzeptu batzuetan.

  • Hipokrates[6]: Antzinako Greziako mediku bat izan zen. "Medikuntzaren aita" izenez ezagutzen da. Bera eta bere jarraitzaileak izan ziren gaixotasun eta nahasmendu mediko asko deskribatzen lehenak, adibidez biriketako minbizia eta kardiopatia zianotikoa. Gaixotasunak akutua, kronikoak, endemikoak eta epidemikoak bezala sailkatzen hasi zen. Bere irakaspenak oraindik garrantzitsuak dira gaur egungo pneumologia eta kirurgia ikasleentzako
  • Galeno[7]: Mediku, zirujau eta filosofo greziar bat izan zen Erromatar Inperioan. Arterietan odola dabilela frogatu zuen, eta ez airea. Zainen eta arterien desberdintasuna, giltzurrunaren eta maskuriaren funtzioak eta garuna ahotsa kontrolatzeaz arduratzen den organoa dela aurkitu zituen. Bihotzeko balbulak eta gaixotasun infekziosoak deskribatu zituen, adibidez izurria.

Aro modernoan, aldiz, aipagarriak dira Alexander Fleming, Sigmund Freud, Robert Koch, Severo Ochoa, Louis Pasteur eta Ramón y Cajal.

  • Louis Pasteur (1822-1895): Frogatu zuen mikroorganismoek hartzidura laktiko eta alkoholikoan daukaten funtzioa. Hortik, pasteurizazio eta esterilizazio teknikak garatu zituen.
  • Robert Koch (1843-1910): mediku alemaniarra izan zen. Tuberkulosiaren jatorria topatu zuen.
  • Ramón y Cajal (1852-1934): Mediku eta zientzialari espainiarra izan zen, histologian eta anatomia patologikoan espezializatua. Berari esker, nerbioaren sistemari buruzko teoria berri bat deskribatu eta formulatu zuen, burmuina eta neuronak sakonduz.
  • Sigmund Freud (1856-1939): austriar mediku neurologoa, psikoanalisiaren sortzailea izan zen.
  • Alexander Fleming (1881-1955): britainiar zientzalaria izan zen] Penizilinaren eta Lizosimaren aurkitzailea izateagatik egin zen oso ezaguna.
  • Severo Ochoa de Albornoz (1905-1993): zientzialari espainiarra izan zen. ARN azido nukleikoaren eta genetikaren inguruko ikerketak eta erantzunak aurkitu zituen.

Medikuntzaren helburuak[8][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaixotasunen eta lesioen prebentzioa eta osasunaren sustapena eta kontserbazioa.
  • Lanbide medikoaren funtsezko elementuak ezagutzea, printzipio etikoak, legezko erantzukizunak eta pazientea ardatz duen jarduera profesionala barne.
  • Gaitzek eragindako mina eta sufrimendua arintzea
  • Praktika profesionala garatzea pazientearen autonomia, sinesmenak eta kultura errespetatuz.
  • Gaixoak artatzea eta sendatzea, eta sendaezinak zaintzea.
  • Heriotza goiztiarra saihestea eta heriotza lasaia bilatzea

Etika medikoa[9][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etika medikoa profesional medikoaren jokabidea ekintza mediko egokira bideratzen du, eta gaixoekin ezarri behar dituen harremanen estandar ideal eta bikaintasuna lortzea bultzatzen du

Etika hau hain da balioetsia medikuntzan, mediku guztiek zin hipokratikoari atxikitzeko konpromisoa hartzen baitute. Zin hori Hipokrates mediku greziarrak egin zuen duela 2.500 urte inguru, eta etika medikoaren printzipioak deskribatzen ditu; horietako asko gaur egun ere indarrean daude.

Zin hipokratiko[10][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zin hipokratikoa medikuek tradizionalki egindako zina da, medikuntza ikasleek egin behar dutena titulua jasotzeko.

Horrelaxe dio, euskaraturik:[11]

« "Zin egiten dut Aesculapius, Hygeia eta Panacearen aurrean, eta jainko eta jainkosa guztiak lekuko dauzkat, hurrengo juramentua gordeko dudala nire trebetasun eta zuhurtziaren arabera:

Gurasotzat hartuko dut arte hau irakatsiko didana. Harekin biziko naiz eta, beharrezkoa bada, berarekin nire ondasunak elkarbanatuko ditut. Bere semeak neure anaitzat hartuko ditut, eta eurei irakatsiko diet arte hau eurek nahi badute, saririk eta idatzizko promesarik gabe. Irakatsiko diet semeei eta nire maisuaren semeei bai eta ogibide honen arauak onartu dituztenei eta ikasle sartu direnei ere, baina azken hauei soilik oinarriak eta aginduak.

Aginduko ditut dietak nire pazienteen onerako, nire abilezia eta adimenaren arabera, eta sekula ez inori kaltetzeko.

Inori eder egiteko ez dut sendagai hilgarririk aginduko, ezta heriotza eragin dezakeen aholkurik emango ere.

Ezta abortua eragin dezakeen biderik emakume bati emango ere.

Nire bizitza eta arteak garbi gordeko ditut.

Harriak ez dizkiot inori kenduko, nahiz eta pazienteak gaixotasuna agerian eduki. Ebakuntza mota hau utziko diet praktikanteei, arte honen espezialistei.

Etxe batean sartzen banaiz gaixoen onerako bakarrik izango da, nahita egindako edozein kaltetik eta lohikeriatik nire burua aldenduz, eta bereziki emakume edo gizonekiko maitasunaren plazerretatik, hala pertsona askeak nola esklaboak diren.

Lanbidearen praktikan eta jendearekin eguneroko harremanetan hartutako nire ezagutzak, atzerrira zabaldu behar ez direnak, sekretuan mantenduko ditut eta ez ditut inoiz azalduko.

Zina zehatz-mehatz gordetzen badut, bizitza disfrutatu eta nire artea praktika dezadala, garai guztietako gizon guztiek errespetaturik. Baina alboratzen edo hausten badut, kontrakoa gerta dakidala."

»

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zehazki, Espainian 6 urte inguru irauten dute medikuntza-programek, eta 2 urteko ikuspegi preklinikoa dute. Horrekin jarraituz, karreran oinarrizko zientzia medikoak ikasten dira biologian, fisikan eta anatomian.

6 urte horiek bi taldetan banatzen dira:

  1. Lehen hiru urteak: oinarrizko biologia, anatomia, medikuntzaren historia eta abar ikasten dira.
  2. Azken hiru urteak: praktika gehiago: espezialitateen aurkezpena: kardiologia, zirujia, etab.

Hasierako entrenamendua amaitutakoan, ospitaleetako entrenamendu-ikasketa klinikoak hasiko dira, baimendutako doktoreek gainbegiratuta.

Azkenik, 6 urteko programa osatzean, "Zin hipokratiko" egin behar da medikuek bere titulua jasotzeko. Gainera, medikuntza ikasten jarraitzeko MIR izeneko azterketa egin behar da. Hori egin eta gero, espezializazioren bat ikas dezakezu, eta entrenamendu gehigarri bat jasoko duzu. 4 eta 6 urte bitartean irauten du, hau da, 10-12 urte irauten duen karrera da.

Medikuntzak espezialitate ugari ditu: kirol-medikuntza, laneko medikuntza, infektologia, kardiologia, etab. Guztira 50 daude.

Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Medikuntza ikasketak egiteko aukera dago Leioa, Gasteiz eta Donostiako kanpusetan, bai eta Nafarroako Unibertsitatean (pribatua) ere.

XVI. mendetik 1901. urtean itxi zuten arte, Oñatiko Unibertsitatean eskaintza hauxe egon zen.

MIR azterketa[12][aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Albi) Un examen à la faculté de Médecine de Paris - Toulouse-Lautrec 1901 MTL.216

MIR (Médico Interno Residente) azterketa mediku espainiarrei edo atzerritarrei eskatzen zaien proba da, Espainiako Osasun Sistema Nazionalean mediku espezialista izateko.

Prestakuntza-prozesuak lau eta bost urte arteko iraupena du. Indarrean dagoen legeak ezinbestekoa egiten du Mediku Espezialista titulua lortzeko eta Osasun Sistema Nazionaleko edozein erakundetan Medikuntza egiteko.

Mir azterketarako deialdia urtero egiten da, urtarrila eta otsaila bitartean, normalean urtarrileko azken astean eta otsaileko lehen astean. Titulazio hori eskuratzeko 2 eta 5 urte bitarteko epea igaro behar da Barneko Mediku egoiliar gisa, ospitale batean edo osasun-zentro akreditatu batean.

175-185 galdera ditu, eta medikuntzarekin zerikusia duen edozein gairi buruz galde dezakete.

Espezialitate medikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezialitate medikoak medikuntzan egiten diren ikasketak dira, medikuari medikuntzaren adar batean espezializatzeko eta horretan lan egiteko aukera ematen diotenak.

Hainbat talde daude faktore askoren arabera:

- Lekuak: ospitaleak, anbulatorioak eta espezialisten zentroak edo kontsultategiak.

- Talde medikoak: klinikoak, kirurgiak, laborategia, biologia, etab.

- Orientazioa: pazienteen adina, gaixotasunak, organoak, jarduerak, gizakiak, etab.

Hiru taldeetan sailkatzen dira: diagnostikoak, Kirurgikoak, mediko-kirurgikoak eta klinikoak.

  • Lehenengoak, diagnostikoaren bidean laguntzen dutenak daude, Anatomia patologikoa, Erradiologia eta Mikrobiologia. Halaber, beste motatakoak ere daude: Medikuntzaren Historia, Medikuntza Legala eta Medikuntza Prebentiboa, etab.
  • Kirurgikoen artean, Kirurgia orokorra, Obstetrizia, Oftalmologia, ORL eta Traumatologia ditugu, beste batzuen artean.
  • Mediko-kirurgikoan lan egiten dutenak medikuntzan ezagutza handiena duten medikuak dira. Kirurgian aplikatzen dituzte ezagutza asko. Hauek dira batzuk:kirurgia kardiobaskular, kirurgia pedriatikoa eta urologia.
  • Klinikoak, medikuntza barne hartzen zituen hasiera batean, baina denborarekin banantzen joan dira, besteak beste Endokrinologia, Hematologia, Kardiologia, Nefrologia, Neumologia eta Neurologia.

Laborategiko espezialitateak edo diagnostikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Analisi klinikoak: Gaixotasunen diagnostikoan formulatutako hipotesiak baieztatzeaz edo baztertzeaz arduratzen da, pazientearen fluidoen eta ehunen analisiaren bidez.
  • Anatomia patologikoa: Mikroorganismoak eta parasitoak aztertzeaz eta aztertzeaz arduratzen da, organismoan baldintza medikoren bat dakartenak, adibidez infekzio mota batzuk.
  • Farmakologia klinikoa: Farmakoen propietateak, ekintza-mekanismoa, ekintza terapeutikoa, albo-ondorioak, indikazioak eta kontraindikazioak aztertzen ditu.
  • Biokimika klinikoa: Substantzien propietate biokimikoak aztertzen ditu, eta desordena medikoen prebentziorako, diagnostikorako, pronostikorako eta tratamendurako informazioa eskaini ahal izatea du helburu.
  • Neurofisiologia klinikoa: Nerbio-sistemaren azterketan zentratzen den fisiologiaren adarra, entzefaloak, bizkarrezur-muinak, nerbio periferikoek, zentzumenen organoek eta nerbio-bulkadak hartzen dituen muskuluek osatua.
  • Medikuntza nuklear: Teknika erradiologikoak erabiltzen ditu, hala nola erradiofarmakoak eta erradiotrazatzaileak, gaixotasunak diagnostikatzeko eta tratatzeko.
  • Genetika medikoa: Medikuntzan genetikari buruz ditugun ezagutzen aplikazioa da, jatorri hereditarioa duten nahasmenduak azaltzeko eta pazientearen genotipoaren arabera farmakologian nola esku hartu jakiteko.
  • Inmunologia: Biomedia-zientzien adar bat da, immunologia-sistemaren azterketaz arduratzen dena, eta organismoaren osasunari kalte egin diezaioketen kanpoko elementuak hautemateaz arduratzen da.
  • Erradiodiagnosia: Gaixotasunen diagnostikoa eta tratamendua egitea du helburu. Horretarako, erradiazio ionizatzaileen edo ez-ionizatzaileen bidez eta beste energia-iturri batzuen bidez lortutako irudiak eta datu funtzionalak erabiltzen ditu.

Espezialitate mediko-kirurgikoak [13][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kirurgia kardiobaskular: Zirkulazio-sistemaz arduratzen da, batez ere bihotzaz eta odol-hodiez.
  • Kirurgia ortopedikoa eta traumatologia: Lokomozio-aparatuko gaixotasunekin eta nahasmenduekin lotutako arazoez arduratzen da, dela hezurretan, muskuluetan edo artikulazioetan. Gainera, lokomozio-aparatuaren lesioei heltzen die, istripu batek edo sortzetiko gaitz batek eragindakoak izan.
  • Dermatologia: Larruazaleko eta egitura tegumentarioetako arazoak aztertzeaz eta tratatzeaz arduratzen da, hau da, azazkalak eta ilea.
  • Obstetrika eta ginekologia: Emakumeen ugalketa-sistemaz arduratzen den adar medikoa da, haurdunaldian, erditzean eta erditze ostean esku hartzen duena.
  • Oftalmologia: Oftalmologiak begi-globoan sor daitezkeen desordenak eta gaixotasunak, muskulatura, betazalak eta malko-sistema aztertzen ditu.
  • Otorrinolaringologia: Entzumena eta arnasbideak aztertzeaz arduratzen den espezialitate medikoa da.
  • Urologia eta andrologia: Gernu-sistemari eragiten dioten patologiak, giltzurrunaz gaindiko guruinak eta erretroperitoneoa tratatzen ditu, baita ugaltze-aparatu maskulinoa ere.

Espezializate kirurgikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kirurgia orokorra eta disgestio aparatukoa: Digestio-aparatuan esku hartzeaz arduratzen da.
  • Kirurgia pediatriko: Fetuak, haurrak, nerabeak eta gazte helduak izan ditzaketen gaixotasun eta arazo medikoetan espezializatuta dago.
  • Kirurgia plastiko, estetiko eta konpontzaile: Konpon behar diren edo gorputzaren forma eta funtzioari eragiten dioten gaixotasunak (tumoreak, konkorrak, etab.) zuzentzeaz arduratzen da. Kirurgia estetikoa, berriz, Paziente osasuntsuak tratatzen ditu oro har, eta arau estetikoaren asaldurak zuzentzea du helburu, aurpegiaren eta gorputzaren edo zahartzeak eragindako ondorioen harmonia handiagoa lortzeko.
  • Kirurgia toraziko: Toraxeko arazoen azterketa eta ebakuntza kirurgikoaz arduratzen da.
  • Neurokirurgia: Nerbio-sistema zentralari, periferikoari eta autonomoari edo begetatiboari eragiten dieten gaixotasun jakin batzuen maneiu kirurgikoa egiten du.

Espezialitate klinikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Anestesiologia: Ebakuntza kirurgikoa egingo zaien pazienteei edo mina edo eragozpenak sor ditzaketen beste prozesu mediko batzuetan dauden pazienteei arreta eta zainketa bereziak emateaz arduratzen da.
  • Gastroenterologia: Digestio-sistema aztertzen du: hestegorria, urdaila, gibela, behazun-bideak, pankreak, hesteak, kolona eta ondestea.
  • Geriatria: Zahartzaroari lotutako gaixotasunak dituzten adin aurreratuko pertsonen prebentzioaz, diagnostikoaz, tratamenduaz eta errehabilitazioaz arduratzen da.
  • Endokrinologia: Sistema endokrinoa eta bere gaixotasunak aztertzeaz arduratzen da.
  • Toxikologia: Agente kimikoek, fisikoek edo biologikoek organismo bizidunengan osasunean eragiten dituzten ondorio kaltegarriez arduratzen den zientzia.
  • Kardiologia: Bihotzeko eta zirkulazio-aparatuko gaixotasunak aztertzeaz, diagnostikatzeaz eta tratatzeaz arduratzen da.
  • Histopatologia: Ehunen azterketa mikroskopikoa gaixotasunaren agerpenak aztertzeko eta heriotza saiheteko.
  • Hematologia: Odolarekin lotutako gaixotasunak dituzten pertsonak tratatzeaz arduratzen da.
  • Infektologia: Agente patogenoren batek eragindako gaixotasunetan jartzen du arreta, hala nola onddoetan, bakterioetan, birusetan eta parasitoetan.
  • Nefrologia: Gernu-aparatuaren egitura eta funtzioa aztertzea.
  • Lan medikuntza: Lanpostuetan gertatzen diren gaixotasunak aztertzeaz eta tratatzeaz arduratzen da, eta lesio mota horiek prebenitzeko protokoloetan eragiten du.
  • Medikuntza aeroespaziala: Giza gorputza egokitu gabeko inguruneetan (itsas sakoneran, oxigeno gutxiko altitudeetan edo kanpoko espazioan) esposiziopean egoteagatik sortutako baldintza patologikoen azterketaz arduratzen da.
  • Kirol medikuntza: Kirolak giza gorputzean dituen ondorioak ikusteaz arduratzen da, eta, horretarako, ariketari lotutako lesioak eta gaixotasunak saihesten ditu, behar bezalako zaintzarik hartu gabe.
  • Familia medikuntza: Osasuna alderdi guztietan mantentzeaz arduratzen da, giza gorputzaren azterketa eta tratamendua modu holistikoan landuz. Osasun-arloko lehen mailako arreta da haren jarduera-eremua.
  • Larrialdietako medikuntza: Larrialdia dakarten gaixotasunetan jarduteaz arduratzen da, hau da, pazientearen bizitza epe laburrean arriskuan jar dezaketen eta berehala esku hartu behar den gaixotasunetan.
  • Medikuntza fisikoa edo fisiatria: Gaixotasun motor desgaitzaileren bat duten pertsonen osasuna sustatzeaz arduratzen da, hainbat helbururekin: gizarteratzea, trebetasun berriak, etab.
  • Medikuntza intentsiboa: Gaixo kritikoei bizi-euskarria emateaz arduratzen da, eta etengabe gainbegiratu eta monitorizatu behar dira.
  • Barne medikuntza: Hainbat patologiak jotako gaixoak artatzeaz arduratzen da, eta patologia horiek tratamendu konplexua dakarte, hainbat sistema organikori eragiten baitie.

Osasun Erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian[14][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduan[15][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Profesional sanitario. Definición y tipos de profesiones sanitarias» Consumoteca 2019-08-10 (Noiz kontsultatua: 2021-08-26).
  2. (Gaztelaniaz) Vte, Jose. El báculo de Asclepio o Esculapio: el verdadero símbolo de la medicina. (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
  3. (Gaztelaniaz) «Clínicas ADI ~ BÁCULO DE ASCLEPIO» Clínicas ADI (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
  4. (Gaztelaniaz) «https://www.cancer.gov/espanol/publicaciones/diccionarios/diccionario-cancer/def/medicina-alternativa» www.cancer.gov 2011-02-02 (Noiz kontsultatua: 2021-08-26).
  5. (Gaztelaniaz) «Conoce la medicina tradiciona vasca» basquemountains (Noiz kontsultatua: 2021-08-26).
  6. www.facmed.unam.mx (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
  7. (Gaztelaniaz) «Galeno, el médico que fue todos los médicos» SAC | Sociedad Argentina de Cardiología 2016-07-04 (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
  8. «Grado en Medicina > Objetivos y Competencias | Universidad de Granada» grados.ugr.es (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
  9. (Gaztelaniaz) «¿Qué es la ética médica y cómo ha evolucionado?» Clinic Cloud 2017-11-23 (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
  10. (Gaztelaniaz) «¿Qué es el juramento hipocrático?» La Vanguardia 2020-04-14 (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
  11. Zin hipokratiko. 2021-06-24 (Noiz kontsultatua: 2021-08-27).
  12. (Gaztelaniaz) «El MIR, todo sobre el examen para Médico Interno Residente» AMIR (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
  13. (Gaztelaniaz) ¿Qué especialidades médico-quirúrgicas son las más demandadas?. 2020-11-14 (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  14. (Gaztelaniaz) r01e00000ff26d465eba470b8768b3b21eb0fa254, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2016-03-16). «Instituciones» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  15. «Organismos / Instituciones» www.fesemi.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).