Maiztasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
erloju baten segundoen orratza 1 Hz-ko maiztasunaz egiten du tik minutuen orratzak berriz 1/60=0,0166

Maiztasuna edo frekuentzia denbora jakin batean gertakari bat errepikatzen den aldien berri ematen digun magnitudea da. Oro har f letra xehez adierazten dira maiztasunak. Periodoaren aurkako magnitudea dugu:

Nazioarteko Unitate Sisteman (S.I.) maiztasunaren unitatea hertz da, eta Hz ikurraz adierazten da. Hertzak denbora unitatetan ere adieraz litezke, hots segundotan:

Definizioak dioenez frekuentziak errepikapenekin zerikusi handia du fenomeno oszilatzaileak eta uhinak aztertzeko ezinbestekoa da maiztasun kontzeptua ulertzea.

Uhinen maiztasuna

Giza bihotzak hertz bat eta bi hertzen arteko maiztasunaz bultzatzen du odola gure zainetan zehar burutzen ari garen ekintzaren arabera bere maiztasuna moldatuz.

Esan bezala maiztasuna uhinak aztertzeko garaian magnitude garrantzitsua dugu. Frekuentzia uhinen propietate bat da anplitude eta uhin luzera bezala. Ondoren frekuentziaren eta uhinen beste zenbait propietateren arteko erlazioak:

non maiztasuna, uhinaren hedapen-abiadura eta uhin-luzera diren.

non maiztasuna, eta abiadura angeluarra diren.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maiztasun Aldatu lotura Wikidatan
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: maiztasun  edo maiztasun.