Medikuntza paliatiboa
Medikuntza paliatiboa, zainketa paliatiboak, aringarriak edo leungarriak gaixotasunak sendatzen baino sintomak murrizten ahalegintzen duen zainketaren edozein bidea da. Helbidea sufrimendua prebenitzea eta gutxitzea da, baita gaixo kroniko, larri edo sendaezinen bizi kalitatea hobetzea ere. OMEren definizioak hauxe jasotzen zuen 2006an, eta zehazki aipatzen zituen minaren tratamendua eta beste arazo fisiko, psikosozial eta espiritualak ere bai. Zainketa hauek beti ere eriaren etxean bertan edo ospitale edo zentro espezializatu batean eman daitezke.
Orokorrean, tratatzen dituen gaixoak sailkatu ditzakegu onkologiakoak eta ez direnen artean, eta kasu bietan gaixo terminaltzat hartzen dira, sendabiderik ez daukatenez.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Arlo anitzekoa [aldatu]
Ondo formatutako mediku eta erizainak funtsezko profesionalak diren arren, bestelako osasungileek ere kolaboratu dezakete zeregin hauetan, diziplina anitzeko taldeak osatuz. Beste profesional hauen artean psikologoak, erizain laguntzaileak, gizarte langileak eta botikariak ditugu. Arlo espiritualaz arduratzen dira bestela modu espezifikoagoan erlijio jendea, baina baita erlijiosoa ez dena ere.
Tratamenduak [aldatu]
Zainketa aringarrien esparruan okerra da "ezin ezer egitearen" ustea, hau da, sendaezina dena trataezintzat hartzea. Gaixotasuna bera sendatuko ez dugula jakin arren, tratamendu sintomatikoa ematea da helburu orokorra, mina, arnasestua, aztoramena eta abar, sendagarriak diren bestelako konplikazioak albo batean baloratuz (infekzioak, tronbosiak, ...). Horietaz gain, sostengu psikologikoa eta emozionala beharrezkoa da modu batean edo bestean prozesu guztian zehar.
Bestela, ankerkeria terapeutikoa beharrezkoak ez diren tratamenduak ematea izango zen, eta distanasia ("heriotza txarra") sufrimenduekin hiltzea eta alferrikako neurri medikoak hartzea. Horiexek saihestea da xede nagusia beti ere, bai eta heriotzaren atarian gaixoek modu duinean amaitzea ere. Horretarako, sedazio paliatiboa erabiltzea biderik egokiena da gehienezko tratamendu sintomatikoa eduki arren sintoma biziak pairatzen dituzten pertsonentzat.
Euskal Herrian [aldatu]
Hego Euskal Herrian, lurraldeka hauxek dira gaur egun dauden unitate edo zerbitzu espezializatuak, familiako medikuntza eta etxeko ospitalizazioaz gain:
- Araban: Alava klinika pribatua alde batetik eta Txagorritxu Ospitalean dagoen taldea bestetik dira zerbitzu nagusiak, Gasteizen daudenak biak ala biak.
- Bizkaian: Santa Marinako Ospitalea (Bilbo), Gorlizko Ospitalea eta Santurtziko San Juan de Dios Ospitale kontzertatua ditugu erreferentzia nagusiak.
- Gipuzkoan: Donostia Ospitalean dagoen taldea arlo publikoan eta Matia Fundazioa zentro pribatua (Donostia) dira dauden baliabideak.
- Nafarroan: Nafarroako Ospitalea (publikoa), Nafarroako Unibertsitatea Klinika (pribatua) eta San Juan de Dios Ospitalea (kontzertatua) hiru baliabide nagusiak dira, guztiak Iruñean kokatuak.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez)(Gaztelaniaz)(Frantsesez)Osasun Munduko Erakundearen webgunean
- (Ingelesez)"European Association for Palliative Care"
- (Ingelesez)"Palliative Drugs"
- (Gaztelaniaz)"Sociedad Española de Cuidados Paliativos (SECPAL)"