Musulmanen okupazioa Euskal Herrian

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskal Herriko historia
Lauburu harria.jpg
Historiaurrea eta Antzinaroa
Erdi Aroa
Aro Modernoa
Aro Garaikidea
Kronologiak


Musulmanek VIII. mendearen hasieran okupatu zuten Euskal Herria[1] . Hala ere, Euskal Herriko lurralde menditsuetan haien agintea Iberiar penintsulako gainerako lurraldeetakoa baino askoz ere ahulagoa izan zen[2]. Gainera, musulmanen eta garaiko euskaldunen arteko harremanak onak izan ziren[3].

[aldatu] Islamaren hedapena

Mahoma hil eta urte gutxitan, Islamak ikaragarrizko hedapena izan zuen. VIII. menderako, armada musulmanek Afrikako iparraldeko eta Asiako hego-mendebaldeko hainbat lurralde konkistatu zituzten.

Garai hartan, Iberiar penintsula ia osoa bisigodoen menpe zegoen, eta euskal lurraldeetan baskoiak bizi ziren. 711. urtean, musulmanek Gibraltarko itsasartea zeharkatu zuten, eta Guadaleteko guduan Rodrigo errege bisigodoa garaitu ondoren, Iberiar penintsula osoan hedatzeari ekin zioten.

715. urtean, musulmanek euskal lurraldeak okupatu zituzten, mendialdeko lurraldeak izan ezik. Izan ere, lurralde haietako klima haientzat desegokia zen (hezeegia), eta ez zuten interes handirik izan. Hala ere, musulmanek Euskal Herriko hegoaldea konkistatu zuten, haientzat lurralde mota egokia baitzen. Horrela, Ebro ibaiaren inguruan muga bat ezarri zuten haien lurraldeak bereizteko. Musulman hauek Iruñeara eta Arabara hainbat espedizio egin zituzten, eta 718. urtean Iruñea konkistatu zuten. Konkista horren berri eman zuten historialari arabiarren arabera, garai hartako euskaldunak biluzik ibiltzen diren piztiak bezala bizi omen ziren[4].

Banu Qasi leinu boteretsua izan zen mendetan Euskal Herriko hegoaldeko lurren jabe Nafarroa eta Aragoiko Alfontso I.ak 1115. urtean Tutera konkistatu zuen arte.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak