Patxi Uribarren

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Patxi Uribarren 2009an.

Patxi Uribarren Leturiaga (Etxaguen, Aramaio, Araba, 1942ko urriaren 31 - ) Uribarren baserrian jaiotako euskal karmeldar, idazle eta euskaltzaina da.

Karmeldarra da eta gaur egun Bilbon bizi da. Filosofia eta Letretan lizentziaduna izateaz gain, Teologian lizentziaduna da. Aramaioko toponimia izan zen bere tesiaren izenburua.

Bizkaiko Foru Aldundian itzultzaile lanak egiten aritu zen 1983 eta 2007 bitartean. 1971z gero, euskaltzain urgazle izan da, 2008ko irailaren 26an euskaltzain oso izendatu zuten arte, Henrike Knörrek utzitako tokia betetzeko.

[aldatu] Idazlanak

  • Euskarazko hiztegia (1986-1990).
  • Sinonimoen hiztegia (1988).
  • Eskola hiztegia (1991).
  • Europa hiztegia (1993).
  • 3000 hiztegia (1996).

Honetaz gainera, Karmel eta beste aldizkari batzuetan hainbat artikulu eta itzulpen argitaratu ditu.

[aldatu] Sariak

  • Bizkaiko eta Iruñako Lore Jokoak (Olerkia-1968 eta 1969)
  • Galeria del Libroko Zilarrezko Lauburua (1987)
  • Aramaioko seme kuttuna.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak