Sai zuri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Sai zuria
Status iucn3.1 EN eu.svg

Iraute egoera: Arriskuan
Neophron percnopterus
Neophron percnopterus


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Falconiformes
Familia: Accipitridae
Azpifamilia: Aegypiinae
Generoa: Neophron
Savigny, 1809
Espeziea: N. percnopterus
Izen binomiala
'Neophron percnopterus'
(Linnaeus, 1758)
NeophronMap.svg

Sai zuria (Neophron percnopterus) aegypiinae azpifamiliako hegazti harraparia da, iparraldeko Afrikan, hego-mendebaldeko Europan eta hegoaldeko Asian, tartean Indian, bizi dena.

Sai paleartikoen artean txikiena da sai zuria. Negua Afrika tropikalean igarotzen dute eta martxoaren hasiera aldera iristen dira Euskal Herrira. Sarraskijalea den arren beste saiak baino askoz oportunistagoa da elikadurari dagokionez; ehiztari, arrantzale, arrautza lapur edo koprofago ere izan daiteke. Animalia honen berezitasunik nabarmenena arrautzak apurtzeko duen metodoa da, Afrikan ikusi denez arrautzak lapurtzean harrien kontra jaurti eta apurtzen dituzte gero jan ahal izateko, eta ostruken arrautzak bezalako arrautza handien kasuan berriz harriak botatzen dizkie behin eta berriz oskola apurtu arte. Jokabide honen ondorioz "sai jakintsua" izengoitia irabazi dute, eta tresnak erabiltzen dituzten hegazti apurren taldean sartu dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sai zuriaren burua eta atzealdea zuriak dira, eta hegaldirako lumak aldiz ilunagoak, ia beltzak. Luma zorrotzak dituzte lepoaren bueltan eta aurpegi hori-laranja biluzia dute. Aurpegi biluzia termoerregulaziorako eta animalien zirrikitu estuetatik burua sartu eta haragia atera ahal izateko dutela uste da; zirrikituetan burua sartu ahal izatea garrantzitsua da hauentzat, sai arreen atzetik aprobetxatzen baitituzte sarraskiak eta haiek iritsi ezin izan diren zatiak jan beharko baitituzte. Ez dute dimorfismo sexual handirik, baina batez bestean, emeek pisu handiagoa izan ohi dute. Banako gazteak uniformeki marroiak izaten dira.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru azpiespezie ezagutzen dira:

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa eta Asia hegoaldean, eta Afrika iparraldean bizi dira. Gainera populazio isolatu batzuk Kanariar uharteetan eta Cabo Verden ere bizi dira. Sai zuriak benetako migratzaileak ez diren arren, beste saiekin alderatuz bidaia luzeak egiten dituzte bizileku eta ugaltzeko lekuaren artean. Bikote ugaltzaileak kumatze leku berera itzul daitezke hainbat urtetan zehar.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sai zuriek harkaitz labarretan egin ohi dituzte habiak. Beste saiek bezala zailtasunak dituzte hegoei eragite hutsaz hegan egiteko eta ondorioz oso garrantzitsuak dira korronte termikoak beraientzat. Zuhaitz eta eraikin zaharretan ere egin ditzakete habiak baldintzak egokiak ez direnean. Batzuetan giza populazioak dauden gunetan agertzen dira gizakiak sortutako janari hondakinak jateko.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haragijaleak dira, gehienbat sarraskijaleak, baina jakina da intsektuak, narrasti eta ugaztun txikiak, krustazeoak eta abar jaten dituztela. Beste hegaztien arrautzak hautsi eta jateko harriak erabiltzeagatik ere ezagunak dira. Jaioberriei animalia txikiak ematen dizkiete elikatzeko.

Bizimodua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarte antolakuntza desberdinak aurkeztu ditzakete eskuragarri dauden errekurtsoen arabera. Banako ugari aurki daitezke batera, heldugabeekin eta beste haragijaleekin, errekurtsoak soberan diren jantokietan. Bestalde, migrazioak bakarrik edo bikotearekin egiten dituzte.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sai zuriak monogamoak dira. Urtean behin ugaltzen dira. Martxoa eta maiatza artean jartzen dituzte arrautzak. Kumaldi bakoitzean batetik hirura arrautza jartzen dituzte eta 39-45 egunez zaintzen dituzte arrautzak kumeak jaio aurretik; zainketa honetaz ar eta emeak arduratzen dira.

Ontogenia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

71-85 egunetan kumeek habia uzten dute, 4 hilabetera independizatzen dira gurasongandik eta 6 urterekin sexualki helduak izaten dira. Gatibutzan 37 urteko bizitza izatera hel daitezke, bizitza basatian ordea zaila da hau determinatzea ez baitira migraziotatik leku berera itzultzen beti.

Espezieen arteko elkarrekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sai zuriek ez dute harrapari naturalik helduak direnean, gizakiaren eragina da mehatxu nagusia espezie honentzat. Gizakiak zuzenki eragiten dio bere habitatak suntsitzen dituenean, eta bigarren mailan berriz berunarekin kutsatutako animalien sarraskiekin pozoitzen direnean. Dieta artifizialak izan dituzten azienden sarraskiek ere kalte egiten diete, batez ere antiinflamatorioak eman izan dizkietenek.

Kontserbazio egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu mailan 10.000-100.000 arteko populazioa dagoela estimatzen da, eta beheraka doa. IUCN arduratzen da sai zuriaren kontserbazioaz eta Mehatxatutako Espezieen NKNEren Zerrenda Gorrian "arriskupean" kategoriaz agertzen da. EAEn "kaltebera" kategorian dago eta Nafarroan ere espezie mehatxatuen zerrendan aurkitzen da, garrantzitsuen artean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Sai zuri
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Neophron percnopterus