Thomas Jefferson

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:30, 16 apirila 2015

Txantiloi:Agintari infotaula Thomas Jefferson (1743 - 1826), Estatu Batuetako hirugarren presidentea izan zen, 1801 eta 1809 urteen bitartean. Alderdi Errepublikarrekoa izan zen (gero, Alderdi Errepublikar Demokrata ere deitu izan dena), kongresuko arduradun kontinental, gobernatzaile, estatuko idazkari eta lehendakari ordea ere izan zen. Independentziaren aldeko aldarrikapenaren (Independentzia Adierazpenaren) egile nagusia izan zen.

Bizitza

Virginiako gobernari aukeratu zuten 1776an eta kargu horretan egon zen 1781 arte. Ondoren, Estatu Batuen ordezkari nagusia izan zen Parisen eta estatuko lehen idazkari nagusi izendatu zuten 1789an. 1794an George Washingtonengandik urrundu zen, Frantziako Iraultzaren alde agertu zelako; gainera, Estatu Batuetako Lehenengo Bankuaren kontrako jarrera hartu zuen, Washingtonek ez bezala. Jeffersonek lehenengo Alderdi Errepublikanoa bultzatu zuen aurrerantzean, Alderdi Federalistaren aurrez aurre.

Estatu Batuetako lehendakari izan zen 1801-1809 bitartean eta Washingtonen kokatu zuen hiriburua, Estatu Batuen gobernu egoitza izateko propio sortutako hiria. Louisianako estatua eta lurraldea (Missouri deitzekoa) erosi zizkion Napoleoni 1803an, eta Europako gerra girotik kanpo eduki zuen bere herria ondoko urteetan. Lehendakaritza utzi eta Virginiako hezkuntzaz eta unibertsitateaz arduratu zen. Eraikuntzan ere aritu zen eta estilo berri bat hedatu zuen, errepublika gaztea izenekoa. Aski ezagunak zituen zientziaren metodoak; pisuei eta neurriei buruz saioak egin zituen.

Jeffersonen demokrazia eredua

Sakontzeko, irakurri: «Jeffersondar demokrazia»

Thomas Jefferson zen Estatu Batuak izan behar zenari buruzko ideologia bietako baten sortzailea. Bestea, berriz, Alexander Hamiltonek eta, neurri handi batean, George Washingtonek adierazi zuten hasiera batean. Orduko Alderdi Errepublikanoan hezurmamitu ziren bere ikuspegiak (geroago Alderdi Demokrata bihurtua), Alderdi Federalistari kontrajarria.

Ikus, gainera


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Jefferson Aldatu lotura Wikidatan