Herbert Clark Hoover

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Herbert Clark Hoover
Herbert Clark Hoover

1929 – 1933
Presidenteordea   Charles Curtis
Aurrekoa Calvin Coolidge
Ondorengoa Franklin Delano Roosevelt

Jaiotza 1874ko abuztuaren 10a
West Branch, Iowa (AEB)
Heriotza 1964ko urriaren 20a
New York (AEB)
Alderdi Politikoa Alderdi Errepublikanoa
Ezkontidea Lou Henry Hoover
Lanbidea meatzeetako ingeniaria
ingeniari zibila
enpresaburua
Sinadura Herbert Clark Hoover-ren sinadura

Herbert Clark Hoover (West Branch, Iowa, Ameriketako Estatu Batuak, 1874ko abuztuaren 10a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1964ko urriaren 20a) politikaria izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako presidente izan zen 1929ko martxoaren 4tik 1933ko martxoaren 4ra.

Meatzeetako ingeniaria zen, eta lanbideak herrialde asko ezagutzeko aukera izan zuen: Errusia, Txina, India, Australia. Lehen Mundu Gerran, Europarako elikadura-laguntzaren banaketaren ardura hartu zuen. 1921etik 1924ra Merkataritzako estatu-idazkaria izan ondoren, Alderdi Errepublikanoko presidentegaia izan zen 1928ko hauteskundeetan, bai eta irabazi ere.

Ekonomia- eta gizarte-garapenerako plan zabal bati ekin arren, Depresio Handiak deuseztatu zituen Hooverrek harturiko neurri guztiak. Japoniarrak Mantxurian sartzea galarazteko egin zituen ahalegin guztiak alferrik izan ziren (1931). Krisiak Europa jo zuenean, Lausanako itunean erabaki zelarik europarren gerra-zorrak ezabatzea, nazioarteko tentsioa areagotu egin zen, eta Hoover gero eta Europako herrietatik urruntzearen aldekoago agertu zen. Ondoko hauteskundeetan, Alderdi Demokrata nagusitu zen, eta Franklin Delano Rooseveltek beretu zuen lehendakaritza.


Biografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herbert Clark Hoover Aldatu lotura Wikidatan