Ulysses Simpson Grant

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ulysses S. Grant
Ulysses Simpson Grant

Ulysses Grant 1870-1880 bitartean.


1869ko martxoaren 4a – 1877ko martxoaren 4a
Presidenteordea   Schuyler Colfax (1869-1873)
Aurrekoa Andrew Johnson
Ondorengoa Rutherford Birchard Hayes

Jaiotza 1822ko apirilaren 27a
Point Pleasant, Ohio, AEB
Heriotza 1885eko uztailaren 23a
Mount McGregor, New York, AEB
Alderdi Politikoa Alderdi Errepublikarra
Ezkontidea Julia Dent Grant
Lanbidea Militarra
Erlijioa Metodista
Sinadura Ulysses Simpson Grant-ren sinadura


Hiram Ulysses Grant, ezagunagoa da Ulysses Simpson Grant izenaz (Point Pleasant, Ohio, AEB, 1822ko apirilaren 27an jaioa – † Mount McGregor, New York, AEB, 1885ko uztailaren 23a), Ameriketako Estatu Batuetako 18. presidentea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako jenerala eta politikaria izan zen. Mexikoko gerran (1845-1848) parte hartu zuen, eta gero Banakuntzarako Gerran batasunaren aldekoekin gudukatu zuen. Belmont-eko garaipena eta Donelson eta Henry gotorlekuak (1862) eskuratu zituen. Vicksburgen eta Mississippin garaile (1863) izan zen; Iparraldekoen buruzagitza hartu zuen; Richmond (1865) hartu eta Lee jeneralaren errendizioa Appamattoxen onartu zuen.

Alderdi errepublikarraren izenean lehendakari hautatu zuten (1868, 1872), baina ez zen politikari ona izan, eta Hegoaldearen kontrako zapalkuntza (carpetbaggers) ez zuen gaitzetsi. Bere politikak alderdi barruan ere oposizioa sortu zuen, eta ez zen berriro hautatua izan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ulysses Simpson Grant Aldatu lotura Wikidatan



Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]