James Knox Polk
James Knox Polk Ameriketako Estatu Batuetako XI. presidentea izan zen (Ipar Carolina, 1795 - Nashville, 1849).
Abokatua zen, eta Tennesseko estatuko diputatu hautatu zuten Alderdi Demokrataren eskutik (1825-1839), estatu bereko ganberako lehendakari (1835-1839), Tennesseeko gobernadore (1839-1844) eta, 1825. urteaz geroztik, hegoaldeko estatuetako demokraten buruzagi. Estatu Batuetako lehendakari hautatu zuten (1845-1849), eta mendebaldeko lurraldeen jabe egitera bideratu zituen bere ahaleginak. Texasko lurraldeaz jabetu zen 1845ean, eta Mexikoren aurkako gerra gidatu zuen 1846-1848 urteetan. Guadalupe-Hidalgo hitzarmenaren ondorioz, Rio Grande ibaia Estatu Batuak eta Mexiko estatuen arteko mugatzat onartu behar izan zuen Mexikok. Polk lehendakariak Kuba erosi nahi izan zion Espainiari 1848. urtean; asmo hori, ordea, ezin izan zuen bete.
| Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
| Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak | ||
|---|---|---|
|
Washington • J Adams • Jefferson • Madison • Monroe • JQ Adams • Jackson • Van Buren • W Harrison • Tyler • Polk • Taylor • Fillmore • Pierce • Buchanan • Lincoln • A Johnson • Grant • Hayes • Garfield • Arthur • Cleveland • B Harrison • Cleveland • McKinley • T Roosevelt • Taft • Wilson • Harding • Coolidge • Hoover • F Roosevelt • Truman • Eisenhower • Kennedy • L Johnson • Nixon • Ford • Carter • Reagan • GHW Bush • Clinton • GW Bush
Egungoa: Barack Obama |
||
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.