Edukira joan

1997ko Espainiako Itzulia

Wikipedia, Entziklopedia askea
1997ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa52. Espainiako Vuelta
TxapelketaEspainiako Vuelta
Datakirailak 6 – 1997.eko irailak 27
Luzera3.759 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaLisboa
Helduera-lekuaMadril
Taldeak22
Parte-hartzaileak198
Amaitu dutenak125
Bataz besteko abiadura41,187 km/o
Emaitzak
TxapeldunaSUI Alex Zülle (ONCE)
TxapeldunordeaESP Fernando Escartín (Kelme-Costa Blanca-Eurosport)
HirugarrenaSUI Laurent Dufaux (Festina-Lotus)
Puntukako sailkapenaFRA Laurent Jalabert (ONCE)
Eskalatzailerik onenaESP José María Jiménez (Banesto)
Etapa hegalariakITA Mauro Radaelli (Aki-Safi)
Talderik onenaESP Kelme-Costa Blanca-Eurosport
◀19961998▶
Dokumentazioa

1997ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 52. edizioa izan zen. 1997ko irailak 6 eta 28 bitartean ospatu zen, 22 etapatan banatutako 3773 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Alex Züllek, batez beste, 41,344 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Lisboan hasi eta Madrilen amaitu zen.

Edizio honetan luxu handiko txirrindulariek parte hartu zuten. Claudio Chiappucci, Pavel Tonkov, Tony Rominger, Gianni Bugno edo Abraham Olano bezalako txirrindulariek hasi zuten Itzulia Lisboan. Alabaina, horietako gehienak, batzuk euren kirol karreraren amaieran zeudenak, ez ziren sailkapen nagusiagatik lehiatzera joan. Alex Zülle, aurreko urteko irabazlea, zen faborito nagusia. Bere taldekide Laurent Jalabert edo aurreko edizioan bigarren izan zen Laurent Dufaux ziren bere arerio nagusietako batzuk.

Hain zuzen ere hiru txirrindulari hauek izan ziren, Fernando Escartínekin batera, seigarren etapan ihes egin eta pelotoiari helmugan bi minutu ateraz iritsi zirenak. Jalabert bihurtu zen lider, hurrengo etapan, Sierra Nevadan amaitu zenean galduz, zortzi minutu galdu ondoren. Ondorioz, Dufaux, Escartín eta Zülle geratzen ziren itzulia irabazteko faborito bezala. Horien artean, kaltetuena Escartín izan zen bederatzigarren etapan, 35 kilometroko erlojupeko bat izan zena, bi minutu baino gehiago galdu ondoren. Zülle eta Dufaux ziren elkarrengandik denbora tarte txikira zeuden bakarrak.

Züllek, jad liderra zena, ez zuen erritmoa jeitsiko itzulia amaitzeko geratzen ziren egunetan. Dufaux, aldiz, denbora galtzen hasi zen 14. etapan, Alto del Naranco mendatean amaitu zena, hurrengo etapan, Covadongako aintziretan amaitu zenean are denbora gehiago galduz.

Azken etapa garrantzitsua, Züllek jada sailkapen nagusian nahiko abantaila handia zuen arren, azkenaurrekoa izan zen, Alcobendasen amaitu zen erlojupeko bat. Züllek berak irabazi zuen etapa, bere atzetik zetozenekiko abantaila handituz.

Alex Züllek, hala, bere bigarren Espainiako Itzulia irabazi zuen jarraian. Oraingoan, Fernando Escartín izan zen bigarren, Laurent Dufaux hirugarren geratu zen bitartean.

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a irailak 6 Portugal Lisboa - Portugal Estoril 155 Danimarka Lars Michaelsen Danimarka Lars Michaelsen
2.a irailak 7 Portugal Évora - Portugal Vilamoura 225 Alemania Marcel Wüst Danimarka Lars Michaelsen
3.a irailak 8 Portugal Loulé - Huelva 173 Alemania Marcel Wüst Danimarka Lars Michaelsen
4.a irailak 9 Huelva - Jerez de la Frontera 192 Espainia Eleuterio Anguita Italia Fabrizio Guidi
5.a irailak 10 Jerez de la Frontera - Málaga 230 Alemania Marcel Wüst Danimarka Lars Michaelsen
6.a irailak 11 Málaga - Granada Mendiko etapa 147 Frantzia Laurent Jalabert Frantzia Laurent Jalabert
7.a irailak 12 Guadix - Sierra Nevada Mendiko etapa 219 Frantzia Yvon Ledanois Suitza Laurent Dufaux
8.a irailak 13 Granada - Kordoba 176 Herbehereak Bart Voskamp Suitza Laurent Dufaux
9.a irailak 14 Kordoba 35 (banakako erlojupekoa) Espainia Melchor Mauri Suitza Alex Zülle
10.a irailak 15 Kordoba - Almendralejo 224 Italia Mariano Piccoli Suitza Alex Zülle
11.a irailak 16 Almendralejo - Plasencia 194 Txekia Ján Svorada Suitza Alex Zülle
12.a irailak 17 León - El Morredero gaina Mendiko etapa 147 Espainia Roberto Heras Suitza Alex Zülle
13.a irailak 18 Ponferrada - Valgrande-Pajares Estazioa Mendiko etapa 196 Errusia Pavel Tonkov Suitza Alex Zülle
14.a irailak 19 Oviedo - Naranco gaina Mendiko etapa 169 Nafarroako Foru Erkidegoa Chente García Acosta Suitza Alex Zülle
15.a irailak 20 Oviedo - Covadongako aintzirak Mendiko etapa 160 Errusia Pavel Tonkov Suitza Alex Zülle
16.a irailak 21 Cangues d'Onís - Santander 170 Txekia Ján Svorada Suitza Alex Zülle
17.a irailak 22 Santander - Burgos 183 Txekia Ján Svorada Suitza Alex Zülle
18.a irailak 23 Burgos - Valladolid 184 Herbehereak Léon van Bon Suitza Alex Zülle
19.a irailak 24 Valladolid - Los Ángeles de San Rafael Mendiko etapa 193 Espainia José María Jiménez Suitza Alex Zülle
20.a irailak 25 Los Ángeles de San Rafael - Ávila Mendiko etapa 199 Frantzia Laurent Jalabert Suitza Alex Zülle
21.a irailak 26 Alcobendas 43 (banakako erlojupekoa) Suitza Alex Zülle Suitza Alex Zülle
22.a irailak 27 Madril 154 Herbehereak Max Van Heeswijk Suitza Alex Zülle

Sailkapen orokorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Alex Zülle elastiko horia, sailkapen orokorreanSUI SuitzaONCE91 o 15 min 55 s
2. Fernando Escartín ESP EspainiaKelme-Costa Blanca-Eurosport+ 5 min 07 s
3. Laurent Dufaux SUI SuitzaFestina-Lotus+ 6 min 11 s
4. Enrico Zaina ITA ItaliaAsics-CGA+ 7 min 24 s
5. Roberto Heras ESP EspainiaKelme-Costa Blanca-Eurosport+ 8 min 04 s
6. Daniel Clavero ESP EspainiaEstepona - Cafés Toscaf+ 10 min 02 s
7. Laurent Jalabert maillot grenatFRA FrantziaONCE+ 10 min 03 s
8. Marcos Serrano ESP EspainiaKelme-Costa Blanca-Eurosport+ 10 min 40 s
9. Gianni Faresin ITA ItaliaMapei-GB+ 13 min 53 s
10. Yvon Ledanois FRA FrantziaGan+ 15 min 40 s
11. Claudio Chiappucci ITA ItaliaAsics-CGA+ 16 min 22 s
12. Philippe Bordenave FRA FrantziaCasino, c'est votre équipe+ 18 min 21 s
13. Félix García Casas ESP EspainiaFestina-Lotus+ 18 min 47 s
14. José Manuel Uría González ESP EspainiaEstepona - Cafés Toscaf+ 19 min 42 s
15. Carlos Alberto Contreras COL KolonbiaTelecom-Flavia+ 20 min 46 s
16. Marco Serpellini ITA ItaliaBrescialat-Oyster+ 22 min 11 s
17. Paolo Lanfranchi ITA ItaliaMapei-GB+ 30 min 35 s
18. Juan Carlos Domínguez ESP EspainiaKelme-Costa Blanca-Eurosport+ 31 min 23 s
19. Laurent Brochard FRA FrantziaFestina-Lotus+ 31 min 51 s
20. Rodolfo Massi ITA ItaliaCasino, c'est votre équipe+ 31 min 59 s
21. José María Jiménez ESP EspainiaBanesto+ 34 min 08 s
22. Melcior Mauri ESP EspainiaONCE+ 35 min 42 s
23. Francisque Teyssier FRA FrantziaGan+ 36 min 06 s
24. Sergei Ivanov RUS ErrusiaTVM-Farm Frites+ 37 min 59 s
25. Fabian Jeker SUI SuitzaFestina-Lotus+ 38 min 03 s


Puntukako sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Laurent Jalabert garnet jersey, mountains classificationFRA FrantziaONCE206 pt.ak
2. Ján Svorada CZE Txekiar ErrepublikaMapei-GB161 pt.ak
3. Marcel Wüst GER AlemaniaFestina-Lotus139 pt.ak
4. Alex Zülle elastiko horia, sailkapen orokorreanSUI SuitzaONCE131 pt.ak
5. Fabrizio Guidi ITA ItaliaScrigno-Gaerne125 pt.ak
6. José María Jiménez white jersey, mountains classificationESP EspainiaBanesto107 pt.ak
7. Laurent Dufaux SUI SuitzaFestina-Lotus98 pt.ak
8. Mariano Piccoli ITA ItaliaBrescialat-Oyster97 pt.ak
9. Fernando Escartín ESP EspainiaKelme-Costa Blanca-Eurosport89 pt.ak
10. Lars Michaelsen DEN DanimarkaTVM-Farm Frites88 pt.ak


Mendiko sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. José María Jiménez white jersey, mountains classificationESP EspainiaBanesto153 pt.ak
2. Alex Zülle elastiko horia, sailkapen orokorreanSUI SuitzaONCE94 pt.ak
3. Laurent Jalabert maillot grenatFRA FrantziaONCE89 pt.ak
4. Francisco Cerezo ESP EspainiaEstepona - Cafés Toscaf74 pt.ak
5. Laurent Dufaux SUI SuitzaFestina-Lotus72 pt.ak
6. Fernando Escartín ESP EspainiaKelme-Costa Blanca-Eurosport61 pt.ak
7. Yvon Ledanois FRA FrantziaGan55 pt.ak
8. Txente García Acosta EU Euskal HerriaBanesto46 pt.ak
9. Pascal Richard SUI SuitzaCasino, c'est votre équipe46 pt.ak
10. Roberto Heras ESP EspainiaKelme-Costa Blanca-Eurosport45 pt.ak


Taldekako sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. Kelme-Costa Blanca-Eurosport ESP Espainia274 o 07 min 56 s
2. ONCE ESP Espainia+ 12 min 33 s
3. Festina-Lotus FRA Frantzia+ 18 min 37 s
4. Banesto ESP Espainia+ 29 min 44 s
5. Estepona - Cafés Toscaf ESP Espainia+ 38 min 35 s
6. Asics-CGA ITA Italia+ 1 o 04 min 15 s
7. Casino, c'est votre équipe FRA Frantzia+ 1 o 07 min 15 s
8. Telecom-Flavia COL Kolonbia+ 1 o 15 min 13 s
9. Mapei-GB ITA Italia+ 1 o 18 min 02 s
10. Euskadi ESP Espainia+ 1 o 22 min 32 s


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]