2003ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nafarroako Parlamenturako
hauteskundeak
Escudo del gobierno de Navarra.svg

1979 | 1983 | 1987 | 1991 | 1995
1999 | 2003 | 2007 | 2011 | 2015

2003ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak urte horretako maiatzaren 25ean ospatu ziren. VI. Legealdiko 50 parlamentariak hautatu ziren.

Emaitza ofizialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Escudo de Navarra (oficial).svg 2003ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak

Alderdia Botoak % Eserlekuak +/-
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) 126.725 41,43 23 1
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN) 64.663 21,14 11 Arrow Blue Right 001.svg
Nafarroako Ezker Batua (NEB) 26.837 8,77 4 1
Aralar 23.697 7,75 4 4
Nafarroako Demokraten Konbergentzia (CDN) 23.427 7,66 4 1
Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea (EA-EAJ) 22.824 7,43 4 1
Batzarre 7.873 2,56 0 Arrow Blue Right 001.svg
Partido Humanista (PH) 1.290 0,42 0 Arrow Blue Right 001.svg
Euskal Herriko Karlista Alderdia (EKA) 1.017 0,33 0 Arrow Blue Right 001.svg

Hauteskunde hauetan, 464.826 nafarretatik 328.609ek bozkatu zuten (%70,70a), hau da, 136.217 abstentzioak izan ziren (%29,30a). Miguel Sanz Sesma UPNko zerrendaburua presidente bihurtu zen.

Hautes zerrenden legez kanporatzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezker Abertzaleak babestutako Autodeterminaziorako Bilgunearen (AuB) hautes zerrenda legez kanporatu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Hala ere, Ezker Abertzaleak zerrenda horien aldeko boto eskatu zuen, ofizialki nulutzat hartu zirenak, eta 21.292 lortu zituen (1999an 2.539 baliogabeko boto izan ziren).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]