2011ko azaroko uholdeak Euskal Herrian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Uholdearen ondoren Donostiako Ondarreta hondartzara iritsitako hondakinak.

2011ko azaroko uholdeak Euskal Herrian 2011 urteko azaroaren 4tik 7ra bitartean izandako uholdeak izan ziren.

Egoeraren azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asteburuan goi-geruzetan zegoen aire hotzezko poltsa bat eta gainazalean, berari loturiko pertubazioa Mediterraneorantz mugitu ziren, Pirinio hegoaldetik, igandean Balear uharteetan kokatu arte. Egoera horrek ipar-osagaiko fluxua ibiliarazi zuen Euskal Herrian. Depresio hotzari batutako fronteek bete-betean harrapatu zuten Euskal Herria, lehendabizi, fronte okluditu ia-geldikor bat eta beranduago, fronte bero bat.

Mediterraneoan jatorria zuen aire-masa, gerora, Kantauri Itsasotik igaro zena eta fronteak oso astiro mugitu zirela prezipitazio-eraginkortasun handia izatea sorrarazi zuten, kantauri isurialdean pilatutako prezipitazioa ohiz kanpokoa izan zen. Mediterraneoan kokaturiko depresioa sakonduz joan zen igande goizaldean, hilaren 6an, eta euriteei haize indartsua eta zakarra gehitu behar izan zitzaizkion[1].

Gertakarien azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prezipitazioa oso ugaria, iraunkorra eta zenbait puntutan handia izan zen. Gipuzkoan pilatu zen euri kantitate handiena, non probintziaren zati handi batean 200 l/m2 baino gehiago jaso ziren: Tolosaldea, Urola-Kostaldea, Goierri eta Donostialdea izan ziren eragin handiena jaso zuten zonaldeak, bertako hainbat estaziotan 300 l/m2 baino gehiago metatu ziren (Belauntza 339,8 l/m2; Bidania 316,9 l/m2; Añarbe 310 l/m2; Berastegi 301 l/m2).

Bizkaian, oro har, 150-200 l/m2 pilatu baziren ere, zenbait estazio 200 l/m2tik gora geratu ziren (Mungia 225,7 l/m2; Iurreta 208,9 l/m2; Amorebieta 202,5 l/m2 eta Derio 201,3 l/m2). Araba ipar partean, 100 eta 150 l/m2 artean jaso ziren (Altube 144,5 l/m2 eta Beluntza 137,8 l/m2) baina hego-mendebalderantz joanez prezipitazioak gutxiago izan ziren, 30-60 l/m2ko prezipitazioarekin (Abetxuko 60,1 l/m2 eta Subijana 40,2 l/m2).

Haizeari zegokionez, larunbatean, hilak 5, zakartuz joan zen eta igande goizaldean, hilaren 6an indartsu ibili zen. Gerora, indarra galdu zuen. Haize-boladak oso indartsuak izan ziren eta Bidanian 108 km/h abiada hartu zuen. Zarautzen, berriz, 103 km/h abiada hartu zuen. Larunbatean, hilaren 5ean, ipar-mendebaldeko haizea zakartu egin zen eta ondorioz, olatuen altura adierazgarria handituz joan zen. Igandean, egunaren bigarren zatira arte ez zen baretu. Pasaiako portuan neurtu zen olatuaren altura adierazgarri maximoa: 5,24 metro.

Tximistei zegokienez, aktibitatea ez zen oso handia izan. Deskarga elektriko gehienak azaroaren 4ko azken orduetan gertatu ziren.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prezipitazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prezipitazioa azaroaren 4tik azaroaren 7ra (11:00)
Euria mmtan Estazioa

339,8mm Belauntza
316,9mm Bidania
310,3mm Añarbe
301,0mm Berastegi
278,0mm Ibai Eder
254,3mm Altzu
250,7mm Andoain
227,3mm Altzola
226,9mm Aizarnazabal
226,8mm Alegia
223,7mm Aixola

Bizkaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prezipitazioa azaroaren 4tik azaroaren 7ra (11:00)
Euria mmtan Estazioa

225,7mm Mungia
208,9mm Iurreta
202,5mm Amorebieta
201,3mm Derio
197,3mm Berriatua
196,6mm Abusu
192,4mm Zuhaztieta
187,5mm Sodupe-Herrerias
187,3mm Elorrio
178,1mm Punta Galdea (Getxo)
176,7mm Deusto (Bilbo)

Araba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prezipitazioa azaroaren 4tik azaroaren 7ra (11:00)
Euria mmtan Estazioa

144,5mm Altube
144,1mm Laudio
137,8mm Beluntza
134,2mm Gardea
116,1mm Ozaeta
100,1mm Agurain
80,3mm Saratxo
76,5mm Erroitegi
70,1mm Herrera
65,1mm Kapildui
63,7mm Navarrete

Haize-bolada esanguratsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haizea azaroaren 4tik azaroaren 7ra (11:00)
km/h Estazioa

108km/h Bidania
103,7km/h Zarautz
99,5km/h Páganos
96,3km/h Herrera
90,3km/h Kapildui

Olatuen altuera adierazgarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olatuen altura adierazgarria azaroaren 4tik azaroaren 7ra (11:00)
m Estazioa

5,03m Pasaia

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uholdeen ondorioz, bi pertsona hil ziren: 76 urteko gizonezko bat Irunen eta 66 urteko emakume Derion, biak urak eraman ondoren.

Bestalde, hainbat lekutan ibaia lekutik atera zen[2]. Martutenen eta Txomin Enean hainbat etxetan ura sartu zen. Donostian 2.400 kaltedun egon ziren. Oria ibaiak Lasarte-Oria eta Andoain arteko N-1 itxi zuen. Hernani Celulosa enpresan uholdeek 5 milioi euroko kalteak utzi zituzten.

Tolosaldean hainbat lur-jausi egon ziren eta zenbait herri txiki inkomunikatuta geratu ziren. Tolosan 50 enpresetan kalteak egon ziren. Elizondon, Baztan ibaia etxeen lehen pisuraino iritsi zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2011ko azaroko uholdeak Euskal Herrian