2020ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2020ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Azaroaren 29, 2020
Egoitza Studio 5 w siedzibie TVP, Varsovia
Aurkezlea(k) Ida Nowakowska
Małgorzata Tomaszewska
Rafał Brzozowski
Antolatzailea Telewizja Polska (TVP)
Partaide kopurua 12
Irabazlea "J'imagine"
Valentina
 Frantzia

2020ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa edo Junior Eurovision 2020 (ofizialki ingelesez Junior Eurovision Song Contest 2020, frantsesez Concours Eurovision de la Chanson Junior 2020 eta polonieraz Konkurs Piosenki Eurowizji dla Dzieci 2020) urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren hemezortzigarren edizioa izan zen. Azaroaren 29an ospatu zen, eta Varsovia izan zuen egoitza ofiziala. Poloniak antolatu zuen 2019ko edizioa irabazi ondoren da, herrialde batek bigarren urtez segidan antolatzen zuen lehen aldia izan zen.

Nahiz eta egoitza ofiziala Varsovia izan, ezohikoz, COVID-19 pandemiak sortutako eragozpenak zirela eta, artista partaideak bakoitzaren herrialdeko telebista-estudio batetik aritu ziren.[1]

Garailea Frantziako Valentina izan zen, "J'imagine" abestiarekin. Frantziaren lehen garaipena izan zen.

Hamabi herrialdek hartu zuten parte guztira.[1] 2012ko eta 2013ko edizioetan izandako partaide kopuru murritzena berdindu zen. Albania, Armenia, Australia, Gales, Ipar Mazedonia, Irlanda, Italia, eta Portugalek partaidetza eten zuten. Bestalde, Alemaniak lehen agerraldia egin zuen.[2]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko martxoaren 5ean, Polonia antolatzaile bezala baieztatu zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak (EBU).[3] Maiatzaren 16an, Varsovia hiriburuan egingo zela iragarri zuten.[4]

Irailaren 8an, artista partaideak herrialde bakoitzeko telebista-estudio batean arituko zirela adierazi zuen EBUk, COVID-19 pandemiak sortzen dituen bidaiatzeko eragozpenak direla eta. Lehiaketari eta ikuskizunari berdintasuna emateko, telebista-erakunde partaideek eszenatoki diseinu berdina eta antzeko baliabideak erabiltzea adostu zen.[1] Aurkezleak eta artista gonbidatuak Varsovian aritu ziren, hain zuzen TVP poloniar telebista-erakunde publikoaren egoitzaren 5. estudioan.[1][5]

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Irrati-Telebista Batasunak irailaren 8an eman zen ezagutzera behin-betiko partaide zerrenda, hamairu herrialdek osatua.[1] Nahiz eta zerrendan egon, azaroan Armeniak bertan behera utzi zuen partaidetza, Karabakh Garaiko gerraren ondorioz.[6] Herrialde honen ordezkaria Maléna zen izatekoa, "Why" (Zergatik) abestiarekin.

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Alemania Alemana, Ingelesa Susan "Stronger with You" Indartsuagoa zurekin 12 66
02  Kazakhstan Kazakhera, Ingelesa Karakat Bashanova "Forever" Betirako 2 152
03  Herbehereak Nederlandera, Ingelesa Unity "Best Friends" Lagun onenak 4 132
04  Serbia Serbiera, Ingelesa Petar Aničić "Heartbeat" Bihotz taupada 11 85
05  Bielorrusia Errusiera, Ingelesa Arina Pehtereva "Aliens" Estralurtarrak 5 130
06  Polonia Poloniera, Ingelesa Alicja Tracz "I'll Be Standing" Zutik egongo naiz 9 90
07  Georgia Georgiera, Ingelesa Sandra Gadelia "You Are Not Alone" Ez zaude bakarrik 6 111
08  Malta Ingelesa Chanel Monseigneur "Chasing Sunsets" Ilunabarren atzetik 8 100
09  Errusia Errusiera, Ingelesa Sofia Feskova "My New Day" Nire egun berria 10 88
10  Espainia Gaztelania Soleá "Palante" Aurrera 3 133
11  Ukraina Ukrainera, Ingelesa Oleksandr Balabanov "Vidkryvay (Open Up)" (Відкривай) Ireki 7 106
12  Frantzia Frantsesa Valentina "J'imagine" Imajinatzen dut 1 200

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e (Ingelesez) «13 countries will ‘Move the World’ at Junior Eurovision 2020» JuniorEurovision.tv 2020-09-08 (Noiz kontsultatua: 2020-09-08).
  2. (Ingelesez) «Germany will participate at Junior Eurovision 2020» JuniorEurovision.tv 2020-07-08 (Noiz kontsultatua: 2020-07-08).
  3. (Ingelesez) «We're going back to Poland!» Eurovision.tv 2020-03-05 (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  4. (Ingelesez) «It's time to #MoveTheWorld!» Eurovision.tv 2020-05-16 (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  5. (Polonieraz) Eurowizja Junior 2020 – Prowadzący: dobre ciepło!. 2020-10-07.
  6. (Ingelesez) «Armenia withdraws from Junior Eurovision 2020» JuniorEurovision.tv 2020-11-05 (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]