2021eko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2021eko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Abenduaren 19, 2021
Egoitza La Seine Musicale, Paris
Aurkezlea(k) Carla
Élodie Gossuin
Olivier Minne
Antolatzailea France Télévisions (france·tv)
Partaide kopurua 19
Irabazlea "Qami Qami"
Maléna
 Armenia

2021eko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa edo Junior Eurovision 2021 (ofizialki ingelesez Junior Eurovision Song Contest 2021 eta frantsesez Concours Eurovision de la Chanson Junior 2021) urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren hemeretzigarren edizioa izan zen. Abenduaren 19an ospatu zen, Parisko La Seine Musicale aretoan. Frantziak lehiaketa antolatzen duen lehen aldia izan zen, aurreko urteko edizioa irabazi ondoren.

Garailea Armeniako Maléna izan zen, "Qami Qami" abestiarekin. Armeniaren bigarren garaipena izan zen.

Hemeretzi herrialde izan ziren partaide guztira.[1] Albania, Armenia, Ipar Mazedonia, Irlanda, Italia eta Portugal lehiaketara itzuli ziren urte batez huts egin baten ostean, Azerbaijan bi urteko eten baten ostean bueltatu zen, eta Bulgaria lau urteko eten baten ostean. Bestalde, Bielorrusia lehiaketatik at geratu zen lehen aldiz, Europako Irrati-Telebista Batasunak bielorrusiar telebista kidetza gabe utzi zuen eta.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko abenduaren 9an, Frantzia antolatzaile bezala baieztatu zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak (EBU).[2] 2021eko maiatzaren 20an, Paris hiriburuko La Seine Musicale aretoan egingo zela iragarri zuten. Kontzertu aretoa Sena ibaiko Seguin uhartean kokatzen da eta 6.000 pertsona har ditzake.[3]

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Artista Abestia Euskarara itzulpena Hizkuntza Postua Puntuak
01  Alemania Pauline "Imagine Us" Imajina gaitzazu Alemana, Ingelesa 17 61
02  Georgia Nikoloz Kajaia "Let's Count The Smiles" Konta ditzagun irribarreak Georgiera, Ingelesa, Frantsesa 4 163
03  Polonia Sara James "Somebody" Norbait Poloniera, Ingelesa 2 218
04  Malta Ike & Kaya "My Home" Nire etxea Ingelesa 12 97
05  Italia Elisabetta Lizza "Specchio (Mirror on the Wall)" Ispilua (Ispilua paretan) Italiera, Ingelesa 10 107
06  Bulgaria Denislava & Martin "Voice of Love" Maitasunaren ahotsa Bulgariera, Ingelesa 16 77
07  Errusia Tanya Mezhentseva "Mon Ami" Nire laguna Errusiera, Ingelesa 7 124
08  Irlanda Maiú Levi Lawlor "Saor (Disappear)" Aske (Desagertu) Irlandera, Ingelesa, Frantsesa 18 44
09  Armenia Maléna "Qami Qami" (Քամի Քամի) Haize, haize Armeniera, Ingelesa 1 224
10  Kazakhstan Alinur Khamzin & Beknur Zhanibek "Ertegı älemı (Fairy World)" (Ертегі әлемі) Maitagarri mundua Kazakhera, Frantsesa 8 121
11  Albania Anna Gjebrea "Stand By You" Zure ondoan egon Albaniera, Ingelesa 14 84
12  Ukraina Olena Usenko "Vazhil (Leverage)" (Важіль) Palanka Ukrainera 6 125
13  Frantzia Enzo "Tic Tac" Frantsesa 3 187
14  Azerbaijan Sona Azizova "One of Those Days" Egun horietako bat Azerbaijanera, Ingelesa 5 151
15  Herbehereak Ayana "Mata Sugu Aō Ne" (またすぐ会おうね) Laister ikusiko gara Nederlandera, Ingelesa, Japoniera 19 43
16  Espainia Levi Díaz "Reír" Barre egitea Gaztelania 15 77
17  Serbia Jovana & Dunja "Oči Deteta (Children's Eyes)" (Очи Детета) Haurren begiak Serbiera 13 86
18  Ipar Mazedonia Dajte Muzika "Green Forces" Indar berdeak Mazedoniera, Ingelesa 9 114
19  Portugal Simão Oliveira "O Rapaz" Mutikoa Portugesa 11 101

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «19 participants for 19th Junior Eurovision Song Contest» JuniorEurovision.tv 2021-09-02 (Noiz kontsultatua: 2021-09-02).
  2. (Ingelesez) «France to Host Junior Eurovision 2021» Eurovoix News 2020-12-09 (Noiz kontsultatua: 2021-08-24).
  3. (Ingelesez) «Junior Eurovision 2021: Slogan and host city unveiled» eurovisionworld.com 2020-05-16 (Noiz kontsultatua: 2021-08-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]