2023ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2023ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Azaroaren 26, 2023
Egoitza Palais Nikaïa, Niza
Aurkezlea(k) Olivier Minne
Laury Thilleman
Ophenya
Antolatzailea France Télévisions (france·tv)
Partaide kopurua 16
Irabazlea "Cœur"
Zoé Clauzure
 Frantzia

2023ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa edo Junior Eurovision 2023 (ofizialki ingelesez Junior Eurovision Song Contest 2023) urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren hogeita batgarren edizioa izan zen. Azaroaren 26an ospatu zen, Nizako Palais Nikaïa aretoan. Frantziak bigarrenez antolatu zuen ekitaldia, aurreko urteko edizioa irabazi ondoren.

Garailea Frantziako Zoé Clauzure izan zen, "Cœur" abestiarekin. Frantziaren hirugarren garaipena izan zen, bigarren garaipena ondoz ondo. Frantziak Georgiaren garaipen kopuru errekorra berdindu zuen horrela.

Hamasei herrialde izan ziren partaide guztira.[1] Estoniak lehen agerpena egin zuen, eta Alemania lehiaketara itzuli zen urte bateko eten baten ostean. Bestalde, Kazakhstan eta Serbiak uko egin zioten lehiaketari.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palais Nikaïa, lehiaketaren egoitza.

2023ko apirilaren 3an, lehiaketa Niza hirian egingo zela iragarri zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak (EBU), Palais Nikaïa kontzertu aretoan. Aretoak 9.000 ikusle har ditzake.[2]

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Artista Abestia Hizkuntza Puntuak Postua
01  Espainia Sandra Valero "Loviu" Gaztelania[h 1] 201 2
02  Malta Yulan "Stronger" Ingelesa 94 10
03  Ukraina Anastasia Dymyd "Kvitka" (Квітка) Ukrainera, Ingelesa 128 5
04  Irlanda Jessica McKean "Aisling" Irlandera 42 16
05  Erresuma Batua Stand Uniqu3 "Back to Life" Ingelesa 160 4
06  Ipar Mazedonia Tamara Grujeska "Kaži mi, kaži mi koj" (Кажи ми, кажи ми кој) Mazedoniera, Ingelesa 76 12
07  Estonia Arhanna "Hoiame kokku" Estoniera, Ingelesa 49 15
08  Armenia Yan Girls "Do It My Way" Armeniera, Ingelesa 180 3
09  Polonia Maja Krzyżewska "I Just Need a Friend" Poloniera, Ingelesa 124 6
10  Georgia Anastasia & Ranina "Over the Sky" Georgiera, Ingelesa 74 14
11  Portugal Júlia Machado "Where I Belong" Portugesa, Ingelesa 75 13
12  Frantzia Zoé Clauzure "Cœur" Frantsesa 228 1
13  Albania Viola Gjyzeli "Bota ime" Albaniera 115 8
14  Italia Melissa & Ranya "Un mondo giusto" Italiera, Ingelesa 81 11
15  Alemania Fia "Ohne Worte" Alemana[h 2] 107 9
16  Herbehereak Sep & Jasmijn "Holding On to You" Nederlandera, Ingelesa 122 7
  1. Esaldi batzuk errepikan ingelesez, frantsesez, italieraz eta portugesez.
  2. Esaldi batzuk frantsesez, ingelesez eta gaztelaniaz. Amerikar keinu hizkuntza ere erabili zen emanaldian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Revealed: The 16 countries participating in Junior Eurovision 2023» junioreurovision.tv 2023-08-29 (Noiz kontsultatua: 2023-08-29).
  2. (Ingelesez) «Nice to Host Junior Eurovision 2023» Eurovoix News 2023-04-03 (Noiz kontsultatua: 2023-08-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]