Jon Mikel Euba
Jon Mikel Euba | |
---|---|
Jon Mikel Euba artista 2017an emandako hitzaldi batean, Bartzelonako MACBAn. | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1967ko apirilaren 18a (57 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista eta bideoartista |
Parte-hartzailea
|
Jon Mikel Euba Aurre (Zornotza, 1967ko apirilaren 18a) euskal artista kontzeptuala, eskulturagilea eta idazlea[1] da.
Berlinen, Luxemburgon, Istanbulen, Bilbon eta Amsterdamen 2000 eta 2008aren artean egindako hainbat lan egonaldiren ondoren, Bilbon finkatu zen behin betiko, eta hor egiten du lan gaur egunera arte.
Gainera, Action Unites, Worlds Divide (On Praxis, An Unstated Theory) masterraren zuzendaria izan zen Arnhemeko Dutch Art Institute-an, Herbereetan, 2014 eta 2017 bitartean.
Biografia
Jaiotza eta ikasketak
Zornotzan jaioa 1967ko apirilaren 18an, Jon Mikel Euba Arte Ederretako Fakultatean lizentziatu zen 1991n, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Ikus-entzunezkoetan eta Pinturan.
Txomin Badiolarekin zein Angel Badosekin batera hainbat tailerretan ere lan egin zuen.
Bere formakuntza jarraitu zuen Artelekun, Donostian, 1992 eta 1995 bitartean.
Sariak
Accesitak lortu ditu ondorengo sariketa hauetan: Gure Artea (1989), Bizkaiko Artea (1990) eta Sestaoko VI. Pintura Lehiaketan (1990). Bigarren sariak jaso ditu, berriz, Muskizko Pintura Lehiaketan (1990), Parisko Les Étoiles de la Peinture sariketan (1990) eta Mungiako Torrebillela Pintura Lehiaketan (1992).
Erakusketak, agerpenak eta proiektuak
Bere lanak bilduma garrantzitsuen parte dira. Esaterako, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía (MNCAR), Madrilen; Museo de Arte Contemporáneo (MACBA), Bartzelonan; Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y León (MUSAC), Leonen; The Contemporary Art Museum of Luxembourg (MUDAM), Luxemburgon; Fonds Régional d'Art Contemporain Poitou-Charentes (FRAC), Frantzian; Tenerife Espacio de las Artes (TEA), Tenerifen; Centro Ordóñez-Fundación de Fotografía (COFF), Donostian; eta Kultura Ministerioan, Madrilen.
Bakarkako erakusketak egin ditu Donostiako Galería DV-n (Music for Boys erakusketa, 1999) eta Tabakaleran (Cybernetics of the Poor: tutoriales, ejercicios y partituras, 06-03-2020/23-08-2020), Salamancako Imago Universitatisen (Amobil erakusketa, 2001), Madrilgo Amadís aretoan (Escenarios erakusketa, 2000) zein Soledad Lorezno aretoan (Condensed Velázquez erakusketa, 2007; Cómo explicar Re:horse a un caballo vivo erakusketa, 2011), Berlingo Kunstlerhaus Bethaienen (K.Y.D., 2002), Iruñeko Moisés Pérez de Albéniz galerian (Gatika doble final erakusketa, 2003; Jugando con piedras erakusketa, 2007), eta Bartzelonako Fundació Tapiesen (Kill'em all+Fiesta 4 puertas, 2003)[2].
Bilboko, bizi den hiriko, CarrerasMúgica-n Notación Adicional y Equivalencias [Discurso expositivo dirigido a un público especializado] erakusketa, 2011n, One per Minute, 24 minutes in Istanbul, 2019ko uztailaren 5etik 30era arte, eta Animales que aguantan el peso de cargas misteriosas, 2021eko maiatzaren 22tik uztailaren 30era arte, erakusketak egin ditu.
Manifiesta IV Frankfurt-en, Istanbuleko 2005eko Biurtekoan, Veneziako Biurtekoan eta Busaneko Biurtekoan (Hego Korea) parte hartu du ere[3].
2010ean, Primer Proforma 2010 proiektu pegagogiko esperimentalean parte hartu zuen, Musacen, Leonen. 2015ean, Itziar Okariz, Asier Mendizabal eta Sergio Prego artistekin batera, Kalostra eskola proiektua burutu zuen Donostian. 2006tik aurrera, idazketan zentratzen den proiektu bat garatzen du, helburu bezala praxia garatzea duena, teoria teknikoa bilakatzeko.
Alderdi artistikoa alde batera utziz, 2017an Writing Out Loud argitaratu zuen[4], eta 2021ean, Vulnerario, artistak aurreko bost edo sei urteetan idatzitako testuak elkartzen dituena, performatiboa eta didaktikoa elkartuz[1].
Lanak eta bilakaera artistikoa
Jon Mikel Euba 1980ko hamarkadaren bukaeratik aktibo dauden euskal artisten belaunaldiaren parte da. Bere lanak sentimendu tragikoaren ideiarekin lotura estua du, Oteizatik hartua eta Unamunotik datorrena[5].
Bideoa, instalazioa eta marrazkia erabiliz, zinemari eta underground komikiei erreferentzia argiak eginez, 1990eko hamarkadatik aurrera bere lana indarkeriari, bereziki Euskal Herrian bizi izandako indarkeriari, buruzko hausnarketa bat bezala garatu du Jon Mikel Eubak. Bere proposamenek ikuslearen parte-hartze aktiboa eskatzen dute, eta arte politikoa ez den arren, Euskadiko berehalako testuinguru sozialera lotzen dira. Horrela, bere lan ugari irudiaren irakurketa kodeetara lotuak daude, indarkeria sozialaren kutsu handiarekin.
Bere produkzioa akzio artearen barruan sailkatzen da, gorputza praktika artistikoaren erdigunean kokatuz. Bere lanak Alfred Hitchcock eta Jean-Luc Goddard bezalako autore-zinemaren eragina du, baita 1970eko hamarkadako akzio zinema eta zinema performatiboko autore aurrekariena ere, Vito Acconci, Bruce Nauman eta Paul McCarthy bezalakoak[6].
Hermetismo apur batekin, bere lanek ikusleari papera aktibo bat eskaintzen diote kontakizun bisualaren eraikuntzan, eszena kezkagarriak edo ustez zentzugabeak erakutsiz, egunerokotasunaren testuingurua suspense elementu batean bilakatuz[7].
Bere ohiko ikonografiak automobilak bezalako elementuak hartzen ditu, orekagabetasun eta istriputasun egoerak jasaten dituztenak. Eszenatoki eta espazio opresiboekin ere lan egiten du, eta ikonografia horren testuinguruan kolore beltzak funtsezko papera hartzen du, orokorrean eszena inguratzen duen ingurumen naturalari kontrajarriz[3].
Kasu gehienetan, zerbait gertatu edo zerbait gertatu behar deneko uneak islatzen ditu lan horietan. Bitarteko berri horiekin egiten duen lanarekin batera, pinturaren arloko beste sail batzuk ere lantzen ditu, paretetan eta eraikinetan eginiko mural handiak esaterako.
Bere lana marrazkian, prozedimendu bezala, eta eskulturan oinarrituta dago, bitarteko ezberdinen bidez eginak. 90eko hamarkadaren bukaeratik aurrera, praktika bat garatuz doa, "teknika ekonomiko" baten garapenaren bidez berezko produkzio sistemak sortzeko beharrak gidatua.
Bilaketa bat da, adi berean erresistentzia forma bat, beste prozesu batzuetan inmertsioa dakarrena, beste pertsona batzuk sartzea dakarrena, hauetan artista filtro edo bitartekari bezala lan egiten. 2006tik aurrera, izaera performatiboko lan multzo bat egin zuen, hauen emaitzak performance serie batean islatuz, non planteamendu didaktiko bat gehitzen duen berarekin lan egiten duten parte-hartzaile ezberdinentzat[4].
Lanen eta instalazioen zerrenda
Fiesta 4 puertas (2001)
Diapositiben proiekzio da, dimentsio aldakorrekoa. Lengoaia multimediaren berehalakotasuna eta indar soziala gehitzen ditu lanak. Jon Mikel Eubak, hainbat pantailetan zatitua, Ramón Gómez de la Sernaren gregueria ezagun bat proiektatzen du, abangoardia espainiarreko kazetari eta idazle nabarmen honek asmatutako genero literarioa, kritika sozial zorrotzeko esaldi motzek osatua.
Instalazio batean zabaldua, Eubak idatzizko material hori elementu zinematografiko batean bilakatzen du. Eskala eta testuinguru aldaketa xume batek testua eta testuaren irudia sistema narratibo baten barnean sartzea ahalbidetzen dio, denbora faktorea ere gehitzen duena, irudi aldaketa bakoitzak aurrekoaren esanahia ukatzera iritsiz[6].
Gatika doble final (2001)
Auto bakar bat basoaren ondoan, identitate ezkutu bat eta autoaren kristalak iluntzeko ekintza dira Eubak erabilitako elementu narratiboak. Gatikako udalean (Bizkaia) filmaturik, basoz betea, Eubak egia eta gezurraren ideiei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu, eta errealitate-fikzioa dilema faltsuari buruz ere. 1970eko hamarkadako lan kolektiboetan inspiratuz, artistak bi pertsona grabatzen ditu, beste artisten izenak auto baten kristaletan margotuz, autoaren bidez ikustea saihesten duena, honen gidaritzapena legez aurkakoa eginez.
Bestalde, basoko paisaia baten ideiarekin jokatzean, 1990ko hamarkadako euskal testuinguruan, beldurra eta mesfidantza eragiten ditu. Indarkeria espliziturik ez badago ere, eta ekintzaren soinu errealak performance bat ikusten ari garena gogoratzen badigu ere, zinema eta komunikabideek barneratzea eragiten diguten gramatika bisualak Eubaren ekintzak suspentseko filme bat bailitzan ikustera eramaten gaitu[6].
K.Y.D. KILL'EM ALL (2002)
Gasteizeko Artiumean antolatu zuen erakusketa da, 2002ko abenduaren 12a eta 2003ko irailaren 2a artean. Bi argazki taldek -Gora eta Buruz Bera- eta bi bideo-instalaziok -Amobil eta K.Y.D. Kill'em all- osatzen dute, biak 2002koak.
Amobilek autoaren barne espazioa akzioaren eta mugimenduaren esperientziarekin tartekatzen du. Amorebieta eta Bilbao hitzen laburdura da Amobil, eta bi argazkietan zatiturik agertzen da: autoaren barnealdea gidariaren ikuspuntutik berreraikitzen duen bat, eta kopilotoaren ikuspuntutik berreraikitzen duen beste bat. Akzioak bereziki arreta jartzen du autoak abiadura handian egiten duen ibilbidean (Zornotza-Bilbo). Autoaren kristaleko margoe kanpoarekin kontaktua saihesten dute, patua jakitea zailtzen duena. Eszena bi planotan zatitua egoteak, barnealdearen estutasun klaustrofobikoak, eta autoaren mugimendu azkarrak zein zakarrak atmosfera itogarri eta frenetiko bat sortzen laguntzen dute, pertsonai klandestinoen ihesean pentsatzea eragiten duena, agian delituren bat egin dutenak.
K.Y.D. Kill'em all bideo-instalazioak hiru bideo aurkezten ditu, independenteak direnak baina erlazio estua gordetzen dutenak haien artean. K.Y.D. William Faulknerren esaldi batetik datoz "Kill your darlings" (zure maitatuak hil), suediar zuzendari Ingmar Bergmanek erabiltzen zuena proiektu berri bat sortzerakoan, aurrekoen oroimena suntsitzea funtsezkoa zela azaltzeko. Artistak esaldi hori berrerabiltzen du, kasu honetan, aurretiko piezek erabilitako erantzunez eta baliabide teknikoez aldentzeko. Kasu honetan, Jean Renoirren The River, Alfred Hitchcocken The Trouble with Harry eta Andy Warholen Harlot erabiltzen ditu erreferentzia bezala.
Lehen bideoa, K.Y.D. NAPPING, bahiketa eta haur siestaren arteko hitz joko bat dena, egoera ia estatiko bat aurkezten du, pertsonaien parte-hartze fisikorik ia ez dagoela. Gazte talde bat erakusten digu, auto baten barnean lotan edo hilak egon daitezkeenak. Eszenan bakarrik haien inguruan zerbait mugitzen dela ikus dezakegu, eta haien presentziak katu baten mugimenduek nabarmentzen du. Ikuslea zerbait gertatuko delakoaren esperoan dago, eta zerbait gertatu dela uste du.
Bigarren bideoan, K.Y.D.n, egoera aldatzen da, ekintza bi pertsonai anonimoek gehitzen baitute; haien aurpegiak ez ditugu inoiz ikusten, eta ustezko hildakoen gorputzak ateratzen eta manipulatzen dituzte, autotik atera autoaren inguruko hainbat puntutan kokatzeko. Nahasmena handitu egiten da pertsonai horiek ustezko hildakoen poltsikoak erregistratzen dituztenean.
Azkenik, hirugarren bideoak, KONTUZ KYD, lehen bideoaren eszenaren antza duen eszena bat erakusten digu, baina gauez. Testuingurua eta lanaren pertzepzioa aldatu egiten dira, gauaren iluntasunak atmosfera guztiz ezberdina sortzen baitute. Pertsonai batek argi foko oso indartsu batekin eszenatokia argitzen du, antzerkitasun handiko kontraste nabariak sortuz, Caravaggio edo Zurbaránen konposizio tenebristetara atzera eramaten gaituztenak. A posteriori egindako emaitza bat da, independenteki egina.
Gora eta Buruz Bera bi argazki taldeak hiru eta lau argazkik, batez beste, konposatzen dituzte. Artistak irudi eta hitzei buruzko analisia eta hausnarketa egiteko duen asmoa, hauen ohiko testuingurutik kanpo, ikustarazten dute[8].
Sin título (40 eta 43), Un minuto de Silencio seriekoak (2004)
Formatu handiko bi papera hauek hasiera batean talde handiago baten parte izan ziren (Un minuto de silencio), eta elkarri lotuak, bata bestearen ondoan, bata bestearen atzean, espaziorik gabe, giltzarri sinpleekin zintzilikaturik, horma-irudi bat osatu zuten "Some Things are Moving" erakusketan (Sociedad Lorenzo Galeria, Madril, 2005). Halere, urte bat lehenago argitaratu zituen Eusko Jaurlaritzak, bizkaitar artistak Gure Artea Saria irabaztean.
Lan honen bidez, Eubak sailkapenak eta kalifikazioak saihestea nahi zuen: «Bere testuinguruaz hitz egiten duen euskal artista ordezkatzeaz aspertuta, gaur egun estereotipo horretatik ihes egiten saiatzen ari naiz; estereotipo horrek hain erraz uzten die komisario batzuei nire lana guztiz ulertu gabe, batzuek arte politiko deitzen dioten modaren ondorioz[9]».
Bere imaginarioaren iturri nagusia masa komunikabideak dira. Koaderno batean rock izarren edo momentu klimatikoan dauden kirolarien argazkiak hartzen ditu, gero manipulatzeko; serigrafikoki erraldoituz eta horma batean bilakatuz, energia bilketa dinamikoa eta argazki zein ikuslearen artean tentsioa bilatzen ditu. Jon Mikel Eubarentzat, txuri-beltzean dauden serigrafia horiek, non giza forma lausoak, ia abstraktuak, ikus ditzazkegun, bere kolaboratzaileentzat pausuak dira, ekintza kolektiboen saio bana edo gehiago egiteko, grabatuak izan daitezen[10].
Izan ere, serie hau lortu ezin izan zuen bideo bat sortzeko saiakeratik dator; argazkiak hartzea eta proiektu berri bat bilakatzea erabaki zuen, partitura bat bailitzan jarraitu zitekeen sekuentzia bat. Zentzu honetan, 2002ko argitalpenean honakoa idatzi zuen: «Liburuaren sorkuntza-prozesuan, Pier Paolo Pasoliniren testu bat nuen buruan, eta haren arabera, zinema-gidoia beste egitura bati dagokion egitura da. Era berean, bideo berri bat egiteko ezintasunaren hipotesitik abiatuta, liburu hau argitaratuta ikusi nahi nuen beste modu batera nola heldu ahal nion[11]».
One and Three Boxes (2008)
Pareta beltz batean jarritako hiru irudi dira, proiekzioen bidez ikusgarriak. Hiru laukizuzen txuri dira, eta bakoitzak beste bi laukizuzen ditu bere barruan; bata beltza, bestea grisa, bata besteari ia guztiz kontrajarriak daude. Madrileko Sofía Erregina Museoan ikusgarri dago[12].
Aproximación Utrecht (2008)
Bi zatiz osatua dago: Aproximación Utrecht Down, ezkerrera eta eskuinera laukizuzen beltzak dituen zaldi batena, eta Aproximación Utrecht Up, laukizuzen karratu bat buruan duen zaldi bat. VLZQZ volumen 1 en dos/volumen 2 en cuatro lanak duen zentzu bera du, zaldi erretratuek boterearen ideia nola islatzen duten hausnartzera gonbidatzen gaituena[13].
VLZQZ volumen 1 en dos/volumen 2 en cuatro (2008)
Velázquezek margotutako hiru zaldi erretratuen bidez, gaur egun Pradoko Museoan ikusgarri, Jon Mikel Eubak zaldi erretratu tradizionalaren figurazioa itzultzen du, boterearen ikono eta erakusle, forma geometriko oinarrikoetara. Errekurtso honen bidez, gorputz eta zaldien gorputz formak sintetizatzearen bidez, artistak boterea historikoki aurkezteko moduari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Izenburuek zaldiek lurrean dituzten hankei erreferentzia egiten die, eta zaldiak estaliak daude, bakarrik pertsonak ikusgai geldituz[14].
VELÁZQUEZ (2008)
VLZQZ Volumen 3 en dos, VLZQZ Volumen 4 en dos eta VLZQZ Volumen 5 en dos lanek konposatzen dute. Aurreko bi lanen helburu bera du, zaldi erretratuek boterea erakutsi diguten moduari buruz hausnartzera gonbidatzea[15].
VLZQZ VOLUMEN 6 EN CUARTO (2008)
Aurreko bost bolumenen helburu bera du, zaldi erretratuek boterearen ideia nola islatu duten ideiari buruz hausnartzera gonbidatzea[16].
BREDA IV EN DOS (Dos líneas de desarrollo divergentes) (2008)
Paperez egindako zaldi erretratu bat da, baina zaldunaren hankak bakarrik daude ikusgai. Izenak dioen bezala, zaldia bi hanken gainean bermatzen da[17].
Sobre producción sobredosis sobreponiendo (2014)
Editar, producir, programar ekitaldien barnean Jon Mikel Eubak Artelekun, Donostian, 2013ko uztailaren 25ean eta 26an emandako hitzaldiaren traskripzioa da, eremuak programak antolatua. Argitalpen honen bidez, eremuak martxan jarritako argitalpen lerroari jarraitasuna eman nahi zion. Horrez gain, programaren barnean hautatutako proiektuak dokumentatu nahi ditu, artistak, kritikoak eta ikusleak bilduko lituzkeen argitalpen-plataforma bat sortzeko testu eta idatzizko ezberdinak bildu[18].
Writing out loud (2017)
Jon Mikel Eubak Action unites, words divide (On praxis, an unstated theory) masterrean, Herbereetako Dutch Art Institutean ematen dena, egindako zortzi hitzaldien bilketa da, gazteleratik ingelerara itzuliak. 2014-2015 urteetan eman ziren hitzaldiak, If I Can´t Dance, I Don't to be Part of Your Revolution ("Ezin badut dantzatu, ez dut zure iraultzaren parte izan nahi"; Emma Goldman anarkista eta feminista lituaniarraren esaldi ospetsu bat) arte erakundeak gonbidaturik. Idazkeran zentratutako proiektu zabalago baten parte da, artista ia hamarkada batez bilatzen saiatu dena. Honen bidez praktika forma bat definitu nahi du, teoria tekniko batean garatu daitekeena[19].
Eubaren idazkeran zentratutako proiektua honek idazkerarekin duen erlaziotik dator, konbentzio-multzo bat bezala ikusten duena. Forma idatzira duen edozein fideltasunez askatzeko duen beharratik dator, ikuspegi performatibo bat hartuz, honen bidez erresistentzia bat eratzeko. Idazkeraren bidez ez du erantzun literario fin bat lortu nahi, baizik eta artista bezala duen ikuspegitik metodologia baten produkzioa eta komunikazioa egitea, praktika artistikoan sendo finkatutako metodologia.
Eubaren idatziak interpretatzeko partiturak balira bezala idatziak daude, notak bezala hasiz. Sakonago garatzen dira besteen aurrean ozenki hitz egitearekin lotura estua duen prozesu baten bidez[20].
Cybernetics of the Poor: tutoriales, ejercicios y partituras (2020)
Donostiako Tabakaleran egindako erakusketa, Diedrich Diederichsen alemaniar kritiko kulturalak eta komisarioak zein Tabakalerako arte garaikidearen zatiaren arduradunak, Oier Etxeberriak, gidatua. Zibernetika eta artearen artean historikoki eman izan diren konexio forma ezberdinei buruzko analisia proposatzen du. Tabakalerak eta Kunsthalle Wienen artean koproduzitua, Viena eta Donostiako hirien artean 2019an ospatutako nazioarteko seminarioaren izena du.
Tokiko eta nazioarteko 24 artisten lanak eskaintzen ditu: Jon Mikel Euba, Lili Reynaud-Dewar, Camila Sposati, Constanze Ruhm, Ana de Almeida, Alicja Rogalska, Gema Intxausti, Luke Fowler, Alex Mendizabal, Sharon Lockhart, Cory Arcangel, eta Pedro G. Romerok parte hartzen dute. Don Van Vliet, Cornelius Cardew, Anthony Braxton, Elena Asins, Hanne Darboven, Edgar Degas, Jörg Schlick, Peter Roehr, Douglas Huebler, Heinrich Riebesehl, Mike Kelley eta Guy de Cointeten lanak daude[21].
Animales que aguantan el peso de cargas misteriosas (2021)
Jon Mikel Eubak honakoa esan zuen lan honi buruz: "umetan kontatu zidaten garai batean hegal batean ibiltzeko bideak egiteko erabiltzen zen sistema asto bat pisu handiz kargatzea eta gailurrerantz botatzea zela. Astoak, alderantzizko energia izugarri ekonomizatzen duen animaliak, ahalik eta malda horizontalenak deskribatuko ditu beti, eta, sigi-saga, gailurrera eramango dute, jasandako kargari dagokionez ahalik eta esfortzu txikiena eginez. Bidea animaliaren bidez definitu ondoren, giza erabilerarako itzultzen zen, pista deiturikoetan zabalduz. Forma hori —zig-zagean lortutako bidea— honako ekuazio honen emaitza gisa ikus dezakegu: 1. Lehendik dagoen oztopo bat: hegala; 2. Desio edo helburu bat: malda igotzea, 3. Neurketa- eta kalkulu-tresna bat: astoa, berez “energia aurreztea” premisa duena; eta, amaitzeko, 4. Ekuazioari zerbait gehigarria erantsi behar zaio: karga. Prozesu artistikoan, antzera, azkenean forma bat ager dadin —hala sigi-saga nola hasieran ez dakigun mendi-hegala—, intuizioz baino ez dakigu egitura bat ahalik eta gehien kargatu behar dugula, material erreal, ideal eta bizidun ugarirekin, haien guztien pisuaren eta energia aurrezteko animalien premisaren arteko erlazioak bidea sor dezan.
Bide horrek, ibiltzean, hegalaren zabaleraren neurriak emango dizkigu, eta amaierara iristean (egiten badugu) forma erakutsiko digu —sigi-saga eta mendiaren altuera—. Astoak egiten duen bezala, ihesbideak sortu beharko dira, edozein azenario mota aurrean jarriz, norabide jakin batean bizi garen animaliaren bila. Gu geu astoa, hegala, karga, pista eta azenarioa garela da prozesu artistikoaren berariazko ezaugarria. Aurrekoa bete ondoren, egitura edo estrategia batek forma bat eman diezaguke, baina ez du zentzurik bermatzen; izan ere, zentzua beste leku batean egongo da beti, eta ezezagunaren eta motibazioaren konplexutasunaren mende egongo da, baita gure ekintzaren benetako beharrari dagokionez esku hartzen duten faktoreek bat egiteko duten moduaren mende ere.
Karga misteriotsuen pisua jasaten duten animaliak (Animales que aguantan el peso de cargas misteriosas) dira une honetan lantzen dudan proiektuaren izenburua. TEAk tailer bat proposatzeko egin duen gonbitari erantzunez, horretarako prestatzen duena nahikoa ez ote den beldur naizenez, bultzada nabarmen kontrafobiko batean, halako proposamen kopuru bat eramango dut, non ezinezkoa izango baita esleitutako denboran egitea, horrela parte hartzen dutenak beti gutxiegi geratzeko gogoa izan dezaten. Hori da nire politika.[22]" Bilboko CarrerasMúgican ikusgarri dago gaur egun[23].
Vulnerario (2021)
Errealitateari aurre egiteko tresna bat da. Liburu hau hasiera batean Eubarentzako erremedio bat bezala hasi zen, baina edozein publikorentzako eskuliburu atsegin batean bilakatu da. Hemen, Eubak notak, nota autobiografikoak, elkarrizketak, kasuak, irakurketak eta idazketari erreferentziak sartu egiten ditu (Ferlosio, Rousseau, Tsvietáieva, Barthes, Natalia Ginzburg, Foucault, Oteiza, Hitchcock, Godard, Murnau eta Pasolini, askoren artean). Lan artistikoetan bezala, Eubak irakurleari papera aktibo bat ematen dio, egunerokoa suspentseko eta, bereziki, analisiko elementu bat eszena ustez garrantzigabeak aurkeztuz bilakatzen duena[24].
352 orrikoa, lau zatitan bereiztua dago. Lehenengoa erabaki bat hartzeko pertsona batek dituen zailtasunen narrazioa da, zehazki lan bat uztearena. Bigarrenean, Los motivos menores (arrazoi gutxienekoak), egunkari moduan dokumentatzen dira autoreak Vulnerario sortzeko izandako zailtasunak, beste kasuren artean. Hirugarrenean, saiakera modukoa, Dirigir (zuzendu) deitua, pertsona bat bakoitzarekin hitz egiteko gaitasunik ez duela, baina besteekin bai, esaten digu. Laugarrenean, Más pequeño que lo menor (txikiena baino txikiagoa), lan egiteko metodo kolektiboaren krisiari buruz hitz egiten du[25].
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «"Vulnerario" es el título que presenta Jon Mikel Euba» EITB Radio Televisión Pública Vasca 2021-12-22 (Noiz kontsultatua: 2022-02-15).
- ↑ (Ingelesez) «Jon Mikel Euba» CarrerasMugica (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
- ↑ a b «Jon Mikel EUBA» TEA Tenerife Espacio de las Artes (Noiz kontsultatua: 2022-02-15).
- ↑ a b «Jon Mikel Euba | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-15).
- ↑ Vegas Moreno, Natalia. (2016-02-05). Aproximaciones a una experiencia de malestar contemporáneo. Entre la ausencia del símbolo-arte y el encuentro con las malas formas en la obra de Jon Mikel Euba.. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-9082-476-4. (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Fiesta 4 puertas - Euba, Jon Mikel | MACBA Museo de Arte Contemporáneo de Barcelona» www.macba.cat (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Euba, Jon Mikel | MACBA Museo de Arte Contemporáneo de Barcelona» www.macba.cat (Noiz kontsultatua: 2022-02-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jon Mikel Euba. K.Y.D. Kill´em all» www.artium.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
- ↑ «Aburrido de estar representando al artista vasco que habla de su contexto, actualmente estoy intentando escapar de este estereotipo que hace tan fácil a algunos comisarios utilizar mi trabajo sin entenderlo del todo debido a la moda de lo que algunos llaman arte político».
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sin título (40) (de la serie Un minuto de silencio)» Colección Banco de España (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
- ↑ «Durante el proceso de gestación del libro tenía en mente un texto de Pier Paolo Pasolini en el que se refiere al guion cinematográfico como una estructura que se refiere a otra estructura. Del mismo modo, partiendo de la hipótesis de la imposibilidad de realizar un nuevo vídeo, mediante la publicación de este libro pretendía ver cómo podía abordarlo de otra manera»
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jon Mikel Euba - One and Three Boxes (Una y tres cajas)» www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
- ↑ «Buscar | Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía» www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jon Mikel Euba - VLZQZ volumen 1 en dos / volumen 2 en cuatro» www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
- ↑ «Buscar | Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía» www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jon Mikel Euba - VLZQZ volumen 6 en cuatro» www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
- ↑ «Jon Mikel Euba | Breda IV en dos (Dos líneas de desarrollo divergentes) (2008) | Artsy» www.artsy.net (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jon Mikel Euba» eremuak (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Silvia. (2020-07-29). «JON MIKEL EUBA. ESCRIBIR EN VOZ ALTA, LEER CALLADOS (HOMENAJE A JEAN LAPLACE)» Bulegoa z/b (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
- ↑ (Ingelesez) Institute, Dutch Art. «2016 / WRITING OUT LOUD is a publication that brings together the transcriptions of eight lectures by the artist Jon Mikel Euba that were live translated from Spanish to English during his course Action unites, words divide (On praxis, an unstated theory) at the DAI.» dai (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
- ↑ «Cybernetics of the Poor: tutoriales, ejercicios y partituras | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
- ↑ "De niño me contaron que el sistema que se utilizaba antiguamente para crear caminos transitables en una ladera, consistía en cargar un burro con mucho peso y soltarlo en dirección a la cumbre. El burro, un animal que economiza de manera extrema la energía invertida, siempre describirá pendientes lo más horizontales posibles, que, en zig-zag, le llevarán a la cumbre invirtiendo el mínimo esfuerzo en relación a la carga soportada. Una vez definido el camino por medio del animal, se traducía posteriormente para uso humano ensanchándolo en lo que llamaban pistas. Podríamos ver esa “forma” —el camino resultante en zig-zag— como el resultado de una ecuación que incluye: 1. Un obstáculo preexistente: la ladera; 2. Un deseo o un objetivo: subir la pendiente, 3. Un instrumento de medición y cálculo: el burro, que lleva incorporado en sí mismo la premisa “ahorro energía”; y, para terminar, 4. Se necesita añadir a la ecuación algo extra: la carga. En el proceso artístico, de manera similar, para que aparezca finalmente una forma, —sea el zig-zag o la ladera de la que no sabemos al inicio ni qué pendiente ni altura tiene hasta que llegamos arriba— solo sabemos intuitivamente que debemos cargar una estructura al máximo, con una gran cantidad de materiales Reales, Ideales y Vitales que hagan que la relación entre el peso de todos ellos y la premisa animal de ahorrar energía, generen la vía. Un camino que, al ser transitado, nos dé las medidas del ancho de la ladera, y que al llegar al final (si lo hacemos) nos muestre la forma —el zigzag y la altitud de la montaña—. Como hace el burro, habrá que crear subterfugios poniéndonos delante cualquier tipo de zanahorias, reclamos que dirijan al animal que somos en determinada dirección. Lo específico del proceso artístico es que somos nosotros mismos burro, ladera, carga, pista y zanahoria. Cumplido lo anterior, una estructura o estrategia puede darnos una forma, pero ninguna forma por sí misma nos asegura el sentido, pues éste siempre estará en otro lugar y dependerá de la complejidad de la incógnita y la motivación, y de la manera en que se conjuguen los factores que intervienen en relación a la necesidad genuina de nuestra acción. Animales que aguantan el peso de cargas misteriosas es el título del proyecto en el que trabajo en este momento. Respondiendo a la invitación de TEA de proponer un taller, ante mi temor a que lo que prepare para el mismo resulte insuficiente, en un impulso claramente contrafóbico, llevaré tal número de propuestas que resulten imposibles de realizar en el tiempo asignado, para asegurarme así de que quienes participen se queden siempre con ganas de menos. Esa es mi política."
- ↑ «'Animales que aguantan el peso de cargas misteriosas', por Jon Mikel Euba» TEA Tenerife Espacio de las Artes (Noiz kontsultatua: 2022-02-23).
- ↑ «El escritor Jon Mikel Euba presenta su última obra `Vulnerario´: una herramienta para lidiar con la realidad — Amorebieta-Etxanoko Udala» www.amorebieta-etxano.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Deia. «Manual de Jon Mikel Euba para lidiar con cada realidad» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Jon Mikel Euba MACBA-n
- Jon Mikel Euba Tabakaleran
- Jon Mikel Euba CarrerasMúgican
- Jon Mikel Euba Tenerifeko TEAn
- Jon Mikel Euba Sofia Erregina Museoan
- Jon Mikel Eubaren kontzeptuak (El País)
- Jon Mikel Eubari egindako elkarrizketa Vulnerario lanari buruz (EITB)
- Vulnerario lanari buruzko berria (Zornotzako Udala)
- Writing Out Loud lanaren aurkezpena Dutch Art Institutean
- Jon Mikel Eubaren lanari buruzko tesi bat