Jon Mikel Euba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Mikel Euba
Bizitza
JaiotzaBilbo1967ko apirilaren 18a (54 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista

Jon Mikel Euba Aurre (Bilbo, 1967ko apirilaren 18a) bizkaitar artista da.

Arte Ederretan lizentziatu zen 1991n, Ikus-entzunezkoetan eta Pinturan. Hainbat teknologia berri bateratzen ditu bere obran: argazkilaritza, bideoak, prozesu digitalak. Kasu gehienetan, zerbait gertatu edo zerbait gertatu behar deneko uneak islatzen ditu lan horietan. Bitarteko berri horiekin egiten duen lanarekin batera, pinturaren arloko beste sail batzuk ere lantzen ditu, paretetan eta eraikinetan eginiko mural handiak esaterako. Accesitak lortu ditu ondorengo sariketa hauetan: Gure Artea (1989), Bizkaiko Artea (1990) eta Sestaoko VI. Pintura Lehiaketan (1990). Bigarren sariak jaso ditu, berriz, Muskizko Pintura Lehiaketan (1990), Parisko Les Étoiles de la Peinture sariketan (1990) eta Mungiako Torrebillela Pintura Lehiaketan (1992). Bakarkako erakusketak egin ditu Bilbo, Basauri, Donostia, Salamanca eta Madrilgo Amadís aretoan (Escenarios erakusketa, 2000).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]