Edukira joan

Abando (auzoa)

Koordenatuak: 43°15′41″N 2°55′38″W / 43.26139°N 2.92722°W / 43.26139; -2.92722
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bilboko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Abando».
Abando
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaAbando
Geografia
Koordenatuak43°15′41″N 2°55′38″W / 43.26139°N 2.92722°W / 43.26139; -2.92722
Azalera1,17 km²
Garaiera23
Demografia
Biztanleria24.135 (2023)
Dentsitatea20.628 bizt/km²

Abando Bilboko auzoa da. 116,87 hektarea eta 23.407 biztanle ditu. Izen bereko distrituan dago, seigarrenean alegia. Bilboko erdiguneko auzoa da, denda eta bulego gehienak biltzen dituena. XIX. mende bukaeran Bilbok Abandoko Elizatea anexionatu zuenean zabalgune gisa lehenik garatu zen auzoa izan zen. Bizkaiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Abandon daude.

Abando hitza jadanik 1.192. urtean agertzen da Abandoko Done Bikendi eliza dela eta. Beraz ia 700 urtetako herri udalduna kalkulatzen diogu Abandori, 1.200. ingurutik Bilbo 1.875an anexionatu omen zuen arte, tartean urte askotan Gernikako Juntetxean aulkia zuelarik. Garai batez udala La Casillan egon zen eta historikoki Zorrotza ere Abandokoa izan da, Enkartaziotzat jotzen dugun arren. Errekalden eta Basurtun auzo alkate bana omen zegoen. Erdigune tradizionala Albia lorategia izan da betidanik, ondoan kokatzen bait ziren bai udala, gaurko Mazarredo Zumardiaren parean, zein Abandoko Eskolak, geroko Auzitegi Jauregia eraiki zuten orubean. Huraxe izan zen Abandoko Elizateko plaza nagusia, Bilbok anexionatu aurretik. Herriaren muga Ibaizabalek markatzen zuen eta markatzen du: ezkerralde guztia Abando da eta. Gaurko auzoak izaera erresidentziala dauka aspalditik, hiriko etxebizitzarik handienak eta garestienak bilduz. Itsasadarraren ondoko lurrek bitartean izaera industrialagoa zeukaten.

Abandok honako auzoak eta aldeak jasotzen ditu: Indautxu, Albia bera, Errekalde, Irala, Iralabarri, Basurtu, San Frantzisko aldea, Abusu, Ibaizabal auzo zaharra, Ollargan, Seberetxe... hau da, Ibaizabalen ezkerralde osoa.

Itsasadarrean ontziolak nagusitu ziren, batez ere Abandoibarreko Euskalduna ontziola. Horrez gain, ontzigintzarekin loturiko beste hainbat enpresa txikiago, eta gaien garraioan aritzen ziren beste hainbat enpresa. Egun, industria itsasadarreko guneetatik erabat desagertu denean, gune horiek berrizten ari dira, antzina Bilboko portuak hartzen zituen Abandoibarra eta Uribitarteko guneak esaterako.

Abandoko auzoan hiriko dendarik onenak eta garestienak daude, On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia eta Moyua plaza bitarte "Urrezko milia" izenez ezagutzen den gunean. Gune hori Colon Larreategi eta Urkixo Zumarkaleko lehen zatira hedatu da azken urteetan. 1969. urtean El Corte Inglések bere merkataritza zentroa zabaldu zuen Kale Nagusia eta Urkixo Zumarkaleen artean.

Ekonomikoki gehien garaturiko auzoa da, guztira 41.874 enpresek dute egoitza Abandoko auzuan, Bilboko enpresen %27,57ak alegia. Saltokiei dagokienez, 1.829 daude guztira, 6.797 pertsona enplegatuz. Azalera komertziala guztira 220.993 metro karratukoa da.

Kale garrantzitsuenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
San Bizente Martiriaren eliza. Atzean, Albia eraikina.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]