Plaza Eliptikoa
|
Plaza Eliptikoa | |||||
|---|---|---|---|---|---|
Plaza Eliptikoaren irudia. | |||||
| Herrialdea Probintzia Udalerria |
|||||
| Bilbo erdigunea
| |||||
| Koordenatuak: | 43°15′46.83″N 2°56′05.96″W / 43.2630083°N 2.9349889°W | ||||
Plaza Eliptikoa[1], sarritan Federico Moyúa plaza ere deitua, Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen plaza bat da. Hiri honetako plaza garrantzitsuenetako bat denez, eraikin nabarmenak ditu.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abando eta Indautxu auzoen artean dago.
Plaza honetan kale hauek bat egiten dute: On Diego Lopez Haroko kale nagusiak, Errekalde zumarkaleak, Elkano kaleak eta Ertzilla kaleak.
- Plaza Eliptikoaren ikuspegi panoramikoa.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran, On Diego Lopez Haroko plaza bezala ezagutzen zen. Gero, Federico Moyúa izena 1937ko abuztuaren 5ean ezarri zitzaion plaza horri, On Diego Lopez Haroko plazaren izena ordezkatuz.
1909-1913 eta 1924-1930 bitartean Bilboko alkate izan zen Federico Moyua Salazar omenez izan zen hain zuzen ere, eta Moyua plaza bezala ezagutzen zen.
2026ko uztailaren 1an izena aldatu zuten, eta Plaza Eliptikoa aukeratu zuten. Bilboko udalak dioenez, erregimen frankistak eratutako lehenengo udalbatzaren aginduz inposatu zen Moyua aldaketa, Jose Maria Areilza udalbatzaren buru zela. Hain zuzen ere, bera izan zen matxinatutako armadak 1937ko ekainean Bilbo hartu ondoren jarritako lehenengo alkate diktatoriala, Ernesto Ercoreca ordura arteko alkate demokratikoa ordezkatuz. José Maria Areilzaren agintaldi laburrean –1938ko otsailera arte–, arlo politiko-militarrari lotutako neurri batzuk ezarri ziren, besteak beste izen hori aldatzea.
Federico Moyua alkate izendatu zuten Miguel Primo de Riveraren diktaduragatik. Adierazitako aurrekarietan argi ikusten da Federico Moyúak lotura estua izan zuela Espainiako Estatuan izandako azken diktadura biekin: lehenengo diktaduran hiriko alkatea izan zen, eta bigarren diktaduran, berriz, udalbatza frankistak aintzatespena egin zion. Horregatik, bidezkotzat jotzen du Bilboko Udalak hiriko plaza esanguratsu eta ikonikoenetako bat den honi izena aldatzea[2].
Nahiz eta Moyua izen hori ofiziala aspaldikoa izan zelakoan, bilbotar askok Plaza Eliptikoa deitzen diote, elipse baten itxura duelako eta aldi berean, zirkulu baten itxura duen Plaza Biribiletik bereizteko, eta horregatik Bilboko Udala aldatu zuen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1940ko hamarkadan José Luís Salinas arkitektoaren proiektuari jarraituz eraiki zen. Hirurogei urte geroago, haren seme Manuel Salinasek hiriko erdigunearen eraberritze prozesu bati ekin zion. 1997an plaza berrinauguratua izan zen, bere jatorrizko elipsi itxura eta ingeles eta frantziar parterreak mantendu zituelarik. Elementu gehiago gehitu zitzaizkion, tartean altzairuzko farola berriak eta eserleku funtzionalak. Gainera, antzinako jatorrizko iturria ere berreskuratu zen.
Eraikin nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moyua plazaren inguruan hainbat eraikin nabarmen daude:
- Carlton hotela
- Txabarri jauregia
- Espainiako Zerga Agentzia Administrazioaren eraikina
- Eliptikoko geltokia: Bilboko Metroaren geltokia
- Montero etxea, Errekalde zumarkalean
- Ramon de la Sotaren etxeak, On Diego Lopez Haroko kale nagusian Jesusen Bihotzaren plazarako norantzan
- La Aurora eraikina
- Fostertxoa, Guggenheim Bilbao Museoaren norantzan
- Fostertxoa, Carlton Hotelaren norantzan
- Txabarri jauregiko erdialdeko iturria eta atzealdean Iberdrola Dorrea
Metro geltokia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plaza honetan Bilboko metroaren geltoki bat dago, hain zuzen ere Eliptikoa geltokia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bilboko (Kale izendegia)
- ↑ Aristondo, Amaia Igartua. (2026-06-30). «Bilboko Udalak izena aldatu dio Moiua plazari: Plaza Eliptikoa izango da bihartik aurrera» Berria (kontsulta data: 2026-07-04).
