Arak (edaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arak (edaria)
Glassofarak en.jpg
Osagaiak
Oinarria anise seed Itzuli

Arak edo araq (arabieraz: عرق‎, euskaraz: «zuku») Sortaldean ekoitzitako edari alkoholdun anisatu, destilatu eta koloregabea da, Libanon, Sirian, Jordanian, Palestinan eta Iraken hartzen dutena.[1]

Arak ez da botilatik ateratzen den moduan kontsumitzen, baizik eta arakaren 1/3 eta uraren 2/3 gutxi gorabehera nahasten dira, eta izotza gero gehitzen da. Disoluzio honek likoreak tonalitate opaku bat hartzea eragiten du, itxura esnetsu batekin. Arak, ohi bezala, tearekin eta zukuekin nahasten da, eta mezearekin zerbitzatzen da, dozenaka plater txiki izan ditzakeena.

Araken ekoizpen handiena Libanoko iparraldean, Sirian eta Bekaa haranean egiten dute, bere klima egokiagatik eta mahats ekoizpen handiagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Forbes, Robert, J. (1997) Short History of the Art of Distillation from the Beginnings Up to the Death of Cellier Blumenthal Brill Academic Publishers ISBN 90-04-00617-6.
Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.