Aturri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atturri» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Aturri
Aire sur l'Adour - bridge.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 5 m
Luzera 308 km
Geografia
Koordenatuak 43° 31′ 46″ N, 1° 31′ 25″ W / 43.529444444444°N,1.5236111111111°W / 43.529444444444; -1.5236111111111Koordenatuak: 43° 31′ 46″ N, 1° 31′ 25″ W / 43.529444444444°N,1.5236111111111°W / 43.529444444444; -1.5236111111111
Herrialdea Frantzia
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 16.912 km²
Lakuak Lac de Payolle Itzuli
Iturburua La Mongie
Bokalea Ozeano Atlantikoa

Aturri[1] (frantsesez: Adour, okzitanieraz: Ador) Piriniotan jaio (Pirinio Garaiak departamenduan), Landetatik igaro eta Lapurdiko Baiona hirian Ozeano Atlantikoa itsasoratzen den ibaia da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aturri Baiona zeharkatzen
Aturriren Behe Erdi Aroko ibilgua eta 1578z geroztik emandako bokale berria

Euskarazko Aturri izena latinez Aturrus zen. Izenak iturri euskarazko hitza eta théron langedozierazko hitzarekin lotura du. Erro bera Frantziako Eure (Atura), Aar (Arura) edo Arroux (Aturauos) ibaietan omen dago.

Gaskoizko adour izenak «iturria» edo «ubidea» esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina Aturri ibaia ez zen gaur egun itsasoratzen den lekua itsasoratzen, Baionatik 40 kilometro inguru iparralderago baizik. Jatorriz Aturri ibaiak behin Baiona hiria atzean utzi eta 3 kilometrora iparralderantz biratzen zuen eta 15 kilometro inguruz kostaldearekiko paraleloki zihoan eta, behin Capbreton udalerria igarota, mendebalderantz biratu eta urak Atlantikoan isurtzen zituen. Bernard Saint-Joursek (1877-1938) frogatu zuen egungo Capbretongo fosa antzina Aturri ibaia itsasoratzen zen jatorrizko bokalea zela[2].

Ur gehienak jatorrizko Capbreton inguruko bokalean itsasoratzen jarraitzen zuen. Hala ere, iparralderago ere bazihoan, eta bigarren itsasadar bat ere sortu zuen, Vieux-Boucau-les-Bains inguruan itsasoratzen zena. Ondorioz, Baiona eta Capbreton arteko ibaiaren uren maila jaitsi zen. 1517an, Vieux-Boucau-les-Bains eta Capbreton artean, hirugarren itsasadar bat ere sortu zen aldi baterako, baina bere gisa itxi zen.

XII. mendean, Aturri Baionatik itsasoratzen zen, bokaleak aldakorra izaten jarraitu baitzuen. Mende bukaeran, haatik, ekaitz baten ondoren, ibaiak iparraldeko bidea hartu zuen berriz Capbretonerantz. Hori bide da Baionan finkatutako hainbat merkatari eta artisau Donostiara lekualdatzeko arrazoietako bat, hiria izen horrekin Antso Jakitunak sortu zuenean (1181).

XV. mendearen bukaera aldera, ibaia Capbreton eremuan itsasoratzea zaildu egin zen, hortaz ibaiak pixkanaka bere ibilbidea iparralderago luzatu eta gaur egungo Soustonseko aintzira inguruan itsasoratzen zen. Fenomeno bitxi honen eragileak itsasaldiak edota enbata itzelen bat, edota biak batera lirateke.

Baiona Frantziako Erresumara igarotzean portuaren arazoak larriak ziren, hiritik itsasorako nabigazioa zailtzen hasi baitzen, hortaz behin-betiko konponbide bat guztiz beharrezkoa zen. Hiriak lehenbizi Karlos VIII.a Frantziakoari eta ondoren Luis XII.a Frantziakoari indusketa lanak ahalik eta azkarren burutu zitezen eskatu zien, Aturri ibaiaren bokalea jatorrizko Capbreton eremuan itsasoratu zedin. Halere 1560ko hamarkada arte egoera bere hartan mantendu zen.

1572an Louis de Foix ingeniariaren zuzendaritzapean Bokale inguruan zegoen duna gerrikoaren indusketa lanei ekin zitzaion eta azkenik 1578an gaur egungo bokale artifiziala amaitu zen, Bokale udalerrian, garai hartan "Boucau Neuf" ("Bokale Berria") deitua. Ondorioz, Nafarroa Garaia bere itsas salerosketa Baionatik bideratzen hasi zen harrezkero, ia aldi berean Donostiako Errejimenduak portuetako (Pasaiako eta Donostiako bertako) salgaien gaineko zergak nabarmen igo zituenean.

Bizkaiko golkoko ur eta olatuek urtero bokale honen aurka milioi erdi tona hondar baina gehiago jaurti ohi dituzte, ondorioz eta 1960. urtera arte eta bokaleko kanpo dikeak eraiki ziren arte Baionako barne portua aldika ixtera derrigortua zen. Bost mende inguruko itsasoaren aurkako borroka etengabearen ondoren gaur egungo Baionako portua egotea ahalbideratu da.

Alboko Xibertako basoa ere XIX. mendean gizonaren eskuak landatutakoa da, jatorriz eremu honetan zeuden padurak idortzeko asmoz.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aturri Bigorra Garaiko Campan haranean sortzen da, hiru errekaren lotunean:

Hantxe hasten da bere 335 kilometroko ibilbidea. Ibaiak iparralderantz jotzen du ehun kilometrotan Pirinio Garaiak zeharkatuz eta Gerseraino. Hantxe, mendebalderantz egiten du Madirango mahastiak inguratuz. Behin Landetan hegoaldeko Chalosse eta iparraldeko Gaskoiniako Landak eskualdeak banatzen ditu.

Port-de-Lannen, Peirahoradatik gertu, Lavedan, Bearno eta Zuberoako urak lotzen zaizkio. Ahoa Bizkaiko golkoan du, Angelu eta Tarnos artean. Bokalea Capbretongo estuarioa sortzeko laguntzen du.

Ibaian oraindino angula, txitxardin eta izokinak daude (Salmo salar), Europako ibai bakarretako bat izanik.

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nuvola apps kappfinder.png  Aturriren ibaiadarren zerrenda
Uhaldea Izena Eskualdea
Eskuinaldea Aturri Payollekoa Bigorra Garaia
Ezkerraldea Aturri Grippekoa Bigorra Garaia
Ezkerraldea Aturri Lesponnekoa Bigorra Garaia
Ezkerraldea Oussouet Bigorra Garaia
Ezkerraldea Échez Rivière-Basse
Eskuinaldea Estéous Rivière-Basse
Ezkerraldea Louet Rivière-Basse
Eskuinaldea Arros Rivière-Basse
Ezkerraldea Bergons Armañac eta Vic-Bilh
Ezkerraldea Saget Armañac eta Vic-Bilh
Ezkerraldea Léez Armañac eta Vic-Bilh
Ezkerraldea Bahus Chalosse
Ezkerraldea Gabas Chalosse
Eskuinaldea Midouze Marzanako eskualdea
Ezkerraldea Louts Chalosse
Ezkerraldea Luy Chalosse
Ezkerraldea Gave Batua[3] Bearno
Ezkerraldea Biduze Ipar Euskal Herria
Ezkerraldea Arhan Ipar Euskal Herria
Ezkerraldea Ardanabia Ipar Euskal Herria
Ezkerraldea Errobi Ipar Euskal Herria

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aturri Euskal Herria eta Frantziako ibai nagusienetariko bat da. Itsasoan ahoratzen dutenen artean, eskualdeko ibaien artean, emari handiena duena da, nahiz eta Dordoina eta Charente luzeagoak izan.

Menditsu motako ibaia, euri-elurreko erregimenekoa. Hona hemen urteko emaria, azpiarroez ikusita.

Azpiarroa Azalera
(km²)
Bataz-besteko
urteko emaria (m³/s)
Erdialdeko Iturri 5.780 64,2
Midouze 3.590 20,5
Bearnoko ibaiak 5.400 182
Euskal ibaiak 2.110

Ibai nabigagarria da bere ibilbidearen azken 75 kilometrotan.

Zeharkatzen dituen udalerri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aturri Aldatu lotura Wikidatan