Basauriko geltokia (Bilboko metroa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 14′ 08″ N, 2° 53′ 29″ W / 43.235446°N,2.891393°W / 43.235446; -2.891393

Infobox train2.png
Basauri
Irudi gabe eraikina.svg
Kokapen mapa
Lineak

« Ariz Símbolo del Metro de Bilbao.svg Bilboko metroaren 2. linea  Geltoki-burua
Kokapena
Helbidea Marcelino González kalea, 31; 48970
Udalerria Basauri,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea BSR
Gunea 2. gunea
Irekiera 2011ko azaroaren 11
Bidaiariak 1.354.310 (2017)[1]
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Automated External Defibrillator (symbol).svg Aiga elevator inv.svg Txarteldegia Wifi inv.svg 
Aldageltokia Metroa Autobusa 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
Eragilea(k) Metro Bilbao
Garraio zerbitzuak
Metroa L2Basauri - Kabiezes
Bizkaibus A3613  Bilbo - Ugao Miraballes - Orozko
A3622  Bilbo - Basauri - Artunduaga - San Miguel - Zaratamo
A3632  Bilbo - Etxebarri - Basauri - San Miguel (Begoña)
A3641  Nerbioi Garaia - Arrigorriaga - Galdakao Ospitalea
A3642  Basauri - Galdakao Ospitalea (Bengoetxe)

Basauri Bilboko metroaren 2. linearen geltoki-burua da, izen bereko udalerriko erdialdean kokatuta dagoena. 2011ko azaroaren 11n inauguratu zen, Bilboko metro sarearen hasierako proiektuari bukaera emanez ekialdeko tartean, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak hiru sarbide ditu: bat eskailera mekaniko bidez, beste bat korridore mekaniko bidez eta hirugarrena igogailu bikoitza da.

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Autobusa Bidasoa Ibaia kalea, 2 (Bidasoa irteera)
  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Autobusa Basozelai kalea, Udaletxearen aurrean (Basozelai irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Sarbide irisgarria Gipuzkoa kalea, 23 (Gipuzkoa irteera)

Gaueko sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Autobusa Bidasoa Ibaia kalea, 2 (Bidasoa irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Sarbide irisgarria Gipuzkoa kalea, 23 (Gipuzkoa irteera)

Geltokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.

Geltoki honetako arkitekturan bi material nagusi erabili dira: hormigoia eta altzairu herdoilgaitza. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak.[2] Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean, Bidasoa eta Basozelai sarbideetako kanoiak harrizko elementu bilakatzen dira, fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko beirazko sarrerak erabili ordez, sarbideak maldan daudelako.

Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago.[3] Gainera, 2018ko abuztuaren 17tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez.[4]

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokitik 200 metrora Renfeko Aldirien Bidebieta-Basauri geltokia dago. Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duten bost autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:





Bidaiariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopuruak zenbatzen ditu:[5]

Basauriko geltokiko bidaiari kopuruaren bilakaera 2011-2017 (milioi bidaiari)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa