Edukira joan

Arrigorriagako geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrigorriaga
Hurrengo trenak
Geltokiko ikuspegia
Map
Lineak
« Basauri    Ugao-Miraballes »
Kokapena
HelbideaUrgoiti ibilbidea, 4; 48480
UdalerriaArrigorriaga,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea13111
Gunea2. gunea
Irekiera1863ko martxoaren 2a
IrisgarriaGeltoki ez irisgarria 
Zerbitzuak  Itxaron gela Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena 
Nasak2
Trenbideak4
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak  Bilbo Urduña
BizkaibusA2611 Ugao-Miraballes EHU
A3613 Bilbo Ugao / Orozko
A3622 Bilbo Basauri / Zaratamo
A3641 Nerbioi Garaia Galdakao
 Eskema

Arrigorriaga Euskal Herriko Bizkaiko tren eta autobus geltoki bat da, Arrigorriaga udalerrian kokatuta dagoena.

Geltokia 1863ko martxoaren 2an ireki zen.

Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide ez irisgarria  Urgoiti ibilbidea, 5
  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa Sarbide ez irisgarria  Urgoiti ibilbidea, 5-9
  • Eskailera bidezko sarbidea Autobusa Sarbide ez irisgarria  Urgoiti ibilbidea, 9-11

Irisgarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta sarbide irisgarririk egon, eta 2015ean geltokian igogailuak ezarri ziren arren, geltokiaren erabilera ez da irisgarria, nasa eta trenaren arteko maila ezberdinatsuna dela eta. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez du Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatu ibilgailutik igo edota jaistea[2]

Etorkizunean Bilboko Renfeko Aldirien sarean mugikortasun urriko pertsonei egokitutako trenak ezartzea espero da. Bitartean, 2018ko udan zehar plataforma irisgarri mota ezberdinekin hainbat froga egin ziren.[3]

Irisgarritasuna
Lekua Sarbidea Egoera
Geltokia Urgoiti ibilbidea, 5 Sarbide irisgarria 
Urgoiti ibilbidea, 5-9 Sarbide erabilgarria 
Urgoiti ibilbidea, 9-11 Sarbide ez irisgarria 
Nasak 1. trenbidea Sarbide irisgarria 
2. trenbidea Sarbide irisgarria 
Trenak 1. trenbidea Sarbide ez irisgarria 
2. trenbidea Sarbide ez irisgarria 

Geltokia 1863ko martxoaren 2an ireki zen, Nafarroa eta Bizkaia Errioxa eta Araba bidez lotu nahi zituen trenbidearen Miranda Ebro-Bilbo zatia ireki zuenean, Castejondik Bilborako Burdinbide Konpainia delakoak, Castejon-Bilbo burdinbidea.[4]

Berehala, konpainia hondatu egin zen eta Norteko Konpainiak bere gain hartu zuen. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideen konpainiaren esku geratu zen, bere titulartasuna mantendu zuen 1941ean nazionalizatu eta sortu berria zen RENFEn integratu zuten arte.[5]

2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[6]

Arrigorriaga udalerriko hirigunearen erdialdean kokatzen da. José Enrique Marrero Regalado arkitekto kanariarrak diseinatutakoa, bidaiarien eraikinak oin laukizuzena eta hiru solairu ditu. Harlandu eta luzituz estalitako harginlanezko hormak ditu, eta estalkia bi isurialdeetako teilatua da. Bidaiarien eraikinaren alboetara gorputz txiki bana dago, instalazioak jasotzen dituztenak. Sarbidea gorputz nagusiaren erdialdetik egiten da. Bidaiarientzako eraikinak leihatiladun txarteldegia, txartel salmenta eta balioztatze makina automatikoak, itxaron gela eta 2017tik desfibrilagailua ere jasotzen ditu.[7]

Geltokiak bi nasa ditu, bata izkinekoa eta bestea zentrala, eta nasa aldaketa egiteko trenbideak azpitik zeharkatzen dituen pasabidea erabili behar da, eskailera eta 2015eko amaieratik igogailuak ere dituena.[8][9] Kanpoaldean aparkalekua dago.

Aldiriko trenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
 Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
 C-3 Bilbo
Abando
Miribillala PeñaOllarganBidebieta–BasauriAbaroa–San MigelBasauriArrigorriagaUgao-MiraballesBakiolaArrankudiagaArbideArakaldoAretaLaudioSanta Kurutz–LaudioLuiaondoSalbioAmurrio–IparraldeAmurrioIñarratxu Urduña

Hiriarteko autobusak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. EuroFerroviarios. «Arrigorriaga (geltokia)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) Arrigorriaga. (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  3. (Gaztelaniaz) Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Maria Luisaren borrokak Urduñako geltokia egokitzera behartu du Renfe» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  4. «Zaragozatik Iruñera eta Altsasura» web.archive.org 2011-01-15 (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
  5. Herri Lanen Memoria 1884
  6. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideak
  7. (Gaztelaniaz) «Renfe instalará desfibriladores en 11 estaciones de Cercanías de Bizkaia» Bilbao Actual (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
  8. (Gaztelaniaz) Libre, Vía. «Zumarragako eta Arrigorriagako aldiriko geltokiek irisgarritasuna hobetuko dute» www.vialibre-ffe.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  9. (Gaztelaniaz) «Renfe encarga un proyecto de mejora de la accesibilidad para la estación de Orduña - Bilbaoactual» Bilbaoactual 2016-04-29 (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Basauri Arrigorriaga Ugao-Miraballes
Bilbo–Abando Castejon