Basauriko geltokia
Basauri | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Marcelino González kalea, 31; 48970 | |||||||
Udalerria | Basauri, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | BSR | |||||||
Gunea | 2. gunea | |||||||
Irekiera | 2011ko azaroaren 11 | |||||||
Bidaiariak | 1.354.310 (2017)[1] | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea Bizkaiko Garraio Partzuergoa | |||||||
Eragilea | Metro Bilbao | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Metroa | L2Basauri - Kabiezes | |||||||
Bizkaibus | A3613 Bilbo - Ugao Miraballes - Orozko A3622 Bilbo - Basauri - Artunduaga - San Miguel - Zaratamo A3632 Bilbo - Etxebarri - Basauri - San Miguel (Begoña) A3641 Nerbioi Garaia - Arrigorriaga - Galdakao Ospitalea A3642 Basauri - Galdakao Ospitalea (Bengoetxe) |
Basauri Bilboko metroaren 2. linearen geltoki-burua da, izen bereko udalerriko erdialdean kokatuta dagoena. 2011ko azaroaren 11n inauguratu zen, Bilboko metro sarearen hasierako proiektuari bukaera emanez ekialdeko tartean, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago.
Sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokiak hiru sarbide ditu: bat eskailera mekaniko bidez, beste bat korridore mekaniko bidez eta hirugarrena igogailu bikoitza da.
- Bidasoa Ibaia kalea, 2 (Bidasoa irteera)
- Basozelai kalea, Udaletxearen aurrean (Basozelai irteera)
- Gipuzkoa kalea, 23 (Gipuzkoa irteera)
Gaueko sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.
Geltoki honetako arkitekturan bi material nagusi erabili dira: hormigoia eta altzairu herdoilgaitza. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak.[2] Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean, Bidasoa eta Basozelai sarbideetako kanoiak harrizko elementu bilakatzen dira, fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko beirazko sarrerak erabili ordez, sarbideak maldan daudelako.
Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago.[3] Gainera, 2018ko abuztuaren 17tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez.[4]
Lotuneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokitik 200 metrora Renfeko Aldirien Bidebieta-Basauri geltokia dago. Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duten bost autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
Bizkaibus | A3641 | ARRIGORRIAGA | ||
Bizkaibus | A3642 | GALDAKAO Ospitalea |
Bizkaibus | A3632 | BILBO | ||
Bizkaibus | A3641 | GALDAKAO Ospitalea |
Bizkaibus | A3642 | GALDAKAO Ospitalea |
Bidaiariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopuruak zenbatzen ditu:[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena», 38 or. (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
- ↑ «Bisitatzeko geltokiak - Metro Bilbao» www.metrobilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Metro Bilbao cuenta con desfibriladores en las 41 estaciones de la red. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Europa Press. «COMUNICADO: Wifinova ofrece Wifi gratuito en 16 estaciones del metro para las Fiestas de Bilbao» (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Garraio publikoari buruzko txostenak» (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Basauri
- 2. linea (Bilboko metroa)
- Bilboko metroa
- Bidebieta-Basauri geltokia
- Bilboko aldirien sarea
- Bizkaibus
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |