Jorge Bolet: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
t +biografia infotaula automatikoa, +bizialdia
t Marklar2007 wikilariak «Jorge Bolét» orria «Jorge Bolet» izenera aldatu du
(Ez dago alderik)

18:25, 24 martxoa 2018ko berrikusketa

Jorge Bolet

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJorge Leopoldo Bolet Tremoleda
JaiotzaHabana1914ko azaroaren 15a
Herrialdea Kuba
HeriotzaMountain View1990eko urriaren 16a (75 urte)
Hobiratze lekuaOzeano Barea
Heriotza moduaberezko heriotza: HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa
Hezkuntza
HeziketaCurtis Institute of Music (en) Itzuli
The Stony Brook School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea, orkestra zuzendaria, musika-irakaslea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Curtis Institute of Music (en) Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa

IMDB: nm0092919 Musicbrainz: ac4e472f-d701-4f4b-a1b7-21f2c36fe8ea Discogs: 892835 Allmusic: mn0002188183 Find a Grave: 65201962 Edit the value on Wikidata
Jorge Bolét 1975ean.

Jorge Bolét (La Habana, Kuba, 1914ko azaroaren 15a - Mountain View, Kalifornia, AEB, 1990eko urriaren 16a) Kuban jaiotako estatubatuar musikagilea izan zen.

Biografia

1926-1935 urteen bitartean Filadelfiako Curtis Institutuan egin zituen ikasketak eta XX. mendeko musikagile nagusiak izan zituen irakasle: Josef Hofmann, Leopold Godowsky, David Saperton, Moriz Rosenthal. Ondoren Parisen eta Vienan jarraitu zituen ikasketak. Estatu Batuetara itzuli zenean orkestra-zuzendaritzaren alorrean hasi zen lanean Fritz Reinerrekin. Ondoren irakasle eta diplomatiko karrera hasi zuen. Curtis Instituten Rudolf Serkinen laguntzaile izan zen (1939-1942), Indian School of Musicen irakasle aritu zen (1939-1942), ondoren Bloomingtoneko Unibertsitateko irakasle izan zen eta 1977an Curtis Instituteko zuzendari. Aldi berean, Kubako enbaxadako kultura agregatua izan zen Washingtonen (1942-1945), eta amerikar kuartel orokorreko musika zuzendari Tokion. Hiri horretan egon zen bitartean Mikado opereta zuzendu zuen. Boléten errepertorioa Liszten eta Chopinen oinarritzen da. 1972. urtea arte etenaldi bat izan zen Boléten kronologian; urte horretan Carnegie Hallen arrakasta handiko errezital bat eskaini zuen.

Erreferentziak