Chaim Weizmann

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Chaim Weizmann
Weizmann 1948.jpg
Israelgo presidente

1949ko otsailak 17 - 1952ko azaroak 9
David Ben-Gurion - Yitzhak Ben-Zvi
Bizitza
Jaiotza Motal1874ko azaroaren 27a
Herrialdea  Israel
 Erresuma Batua
Heriotza Rehovot1952ko azaroaren 9a (77 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Vera Weizmann
Hezkuntza
Heziketa Technische Universität Darmstadt
Friburgoko Unibertsitatea
Technical University of Berlin
Hizkuntzak hebreera
Lanbidea
Lanbidea kimikaria, politikaria, pedagogoa, autobiografialaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Weizmann Institute of Science
Enplegatzailea(k) Manchesterreko Unibertsitatea
Weizmann Institute of Science
Genevako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak
Erlijioa judaismoa
Alderdi politikoa General Zionists
Chaim Weizmann Signature.svg

Chaim Azriel Weizmann (hebreeraz: חיים עזריאל ויצמן‎ Hayyim Azri'el Vaytsman, errusieraz: Хаим Вейцман Khaim Veytsman; Motol, Bielorrusia, 1874ko azaroaren 27a - Rehovot, Israel, 1952ko azaroaren 9a) israeldar zientzialaria eta politikaria izan zen, Israelgo lehen lehendakaria 1949-1952 urteetan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kimikako ikasketak egin zituen Berlinen eta Friburgon; artoa eta gaztaina fruituetan oinarrituta azetona lortzeko metodo berria aurkitu zuen, potentzia handiko leherkariak osatzeko bide ematen zuena.

1910. urtean ingeles hiritar egin zen eta ospe handia lortu zuen itsas armadako laborategietan eta Manchesterko unibertsitatean. Lehen Mundu Gerran zehar mugimendu sionistan eragin handia izan zuen eta hari esker lortu zen neurri handi batean, Balfourren aldarrikapena; horren bidez onartu zen hebrear herriarentzat Palestinan bizitzeko eskubidea.

1920. urtean Munduko Erakunde Sionistako lehendakari izendatu zuten eta 1929an Agentzia Judua sortu zuen. Politika moderatua bultzatu zuen, sionista erradikalen haserrea piztu zuena; horregatik karguak uztera behartua izan zen. 1948. urtean Israelgo estatuaren aldarrikapena gertatu zenean behin-behineko estatuko kontseiluko lehendakari izendatu zuten eta 1949. urtean nazio berriko lehenbiziko lehendakari egin zuten eta kargu haren jabe izan zen hil zen arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chaim Weizmann Aldatu lotura Wikidatan