Shimon Peres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Shimon Peres
Shimon Peres in Brazil-cropped.jpg
Israelgo presidente

2007-06-13 - 2014-07-28
Moshe Katsav - Reuven Rivlin Itzuli
Knesseteko kide

2006-04-17 - 2007-06-13
Kanpo Arazoetako ministro

2001-03-07 - 2002-11-02
Shlomo Ben-Ami Itzuli - Benjamin Netanyahu
Israelgo lehen ministrorde

2001-03-07 - 2002-11-02
Israelgo lehen ministro

1995-11-22 - 1996-06-18
Isaak Rabin - Benjamin Netanyahu
Defentsa ministro

1995-11-04 - 1996-06-18
Isaak Rabin - Yitzhak Mordechai Itzuli
Kanpo Arazoetako ministro

1992-07-14 - 1995-11-22
David Levy Itzuli - Ehud Barak
Finantza ministro

1988-12-22 - 1990-03-15
Moshe Nissim Itzuli - Yitzhak Shamir
Kanpo Arazoetako ministro

1986-10-20 - 1988-12-23
Yitzhak Shamir - Moshe Arens Itzuli
Israelgo lehen ministro

1984-09-13 - 1986-10-20
Yitzhak Shamir - Yitzhak Shamir
Defentsa ministro

1974-06-03 - 1977-06-20
Moshe Dayan - Ezer Weizman Itzuli
Garraio eta Bide Segurtasuneko ministro

1970-09-01 - 1974-03-10
Ezer Weizman Itzuli - Aharon Yariv Itzuli
Komunikazio ministro

1970-09-01 - 1974-03-10
Elimelekh Rimalt Itzuli - Aharon Uzan Itzuli
paper zorrorik gabeko ministro

1969-12-15 - 1969-12-22
Defentsa ministrorde

1964-12-23 - 1965-05-25
Defentsa ministrorde

1963-07-01 - 1964-12-22
Defentsa ministrorde

1961-11-06 - 1963-06-26
Defentsa ministrorde

1959-12-21 - 1961-11-02
Knesseteko kide

1959-11-30 - 2006-01-17
Bizitza
Izen osoa Szymon Perski, שמעון פרסקי
Jaiotza Vishnyeva Itzuli1923ko abuztuaren  2a
Herrialdea  Israel
Heriotza Sheba Medical Center Itzuli2016ko irailaren  28a (93 urte)
Hobiratze lekua Nation's Great Leaders Graves Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: garuneko odoljarioa
Familia
Aita Yitzhak Perski
Ezkontidea(k) Sonia Peres  (1945 -  2011)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Heziketa New Yorkeko Unibertsitatea
Harvard Unibertsitatea
The New School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
frantsesa
hebreera
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Jerusalem
Enplegatzailea(k) Mossad
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa judaismoa
Alderdi politikoa Kadima Itzuli
Israelgo Alderdi Laborista
Rafi Itzuli
Alignment Itzuli
Mapai Itzuli
IMDb nm0673364
Shimon Peres Signature.svg

Shimon Peres (hebreeraz שִׁמְעוֹן פֶּרֶס), jaiotzez Shimon Perske (Wieniawa, Polonia, egungo Vishniova, Bielorrusia, 1923ko abuztuaren 2a - Ramat Gan, 2016ko irailaren 28a[1]), Israelgo politikaria izan zen. 2007-2014 bitartean Israelgo presidentea izan zen, eta hiru alditan lehen ministroa. Hala ere, inoiz ez zuen hauteskunderik irabazi. 1994an, Bakearen Nobel Saria jaso zuen, Yitzhak Rabin eta Jassir Arafatekin batera, Osloko Ituna ekarri zuten negoziazioetan parte hartzeagatik[2].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polonian jaio arren, 1934an sendia Tel Avivera joan zen, Erresuma Batuaren menpeko Palestinara[1]. Ben Shemen nekazaritza eskolan ikasi zuen, eta Alumot Kibbutzaren sortzaileetako bat izan zen, Galilean[2]. 1947an, David Ben-Gurionek Haganah talde paramilitarreko arduradun izendatu zuen[1]. 1948ko Arabiar-israeldar Gerran, errekrutamenduaren eta arma horniduraren ardura izan zuen[2].

1959an parlamentari aukeratu zuten, Mapai alderdiko kide zela[3]. 1959tik 1965era Defentsa ministrordea izan zen. 1965ean, Mapaitik atera zen eta Rafi alderdia sortu zuen. 1968an, Mapai eta Rafi batu ziren, Israelgo Alderdi Laborista sortzeko. 1970-1974 bitartean, Garraio ministroa izan zen, eta 1974-1977 urteetan Defentsa ministroa, Isaak Rabinen gobernuan[2].

1984tik 1986ra lehen ministro izan zen, Yitzhak Shamir, Likud alderdiko buruzagia, lehen ministrordea zuelarik. Laboristen eta Likuden artean sinatutako akordioa kontuan izanik, 1986an Shamirren esku utzi zuen gobernua. 1986-1988 urteetan, Kanpo Arazoetako ministroa izan zen, eta 1988-1990 urteetan Finantza ministroa, Shamirren agindupean. 1990. urtean, bertan behera geratu zen laboristen eta Likuden arteko akordioa eta Peresek uko egin zion Shamirrekin gobernua osatzeari.

Shimon Peres 2001ean. Atzean Jassir Arafat

1992an galdu zuen alderdiaren buruzagitza, Isaak Rabinek eskuratu baitzuen. Peres izan zen Ekialde Hurbileko bakearen bultzatzaile nagusietako bat. 1993an, Peres, Rabin eta Arafatek Printzipioen Deklarazio bat izenpetu zuten Washingtonen, Palestinaren etorkizuneko autonomia eta Gaza eta Jerikotik israeldar gudarosteak ateratzea aurreikusten zituena. Isaak Rabin atentatuz hil zutenean, Peresek hartu zuen israeldar gobernuaren buruzagitza, eta orobat hartu zuen Defentsa ministerioa.

1996ko hauteskundeetan kargua galdu zuen, Benjamin Netanyahu eskuindarrak irabazi baitzituen. Bere alderdikide Ehud Barak heldu zelarik agintera 1999an, Eskualde Lankidetzako ministro izendatu zuten. 2000ean, Intifadaren berpiztea eta gobernu laboristaren krisia zirela-eta, hauteskundeak aurreratu ziren eta Likud-en buruzagiak irabazi zituen, Ariel Sharonek. Sharonek batasun nazionaleko gobernu bat sortu zuen, eta lider laboristak proiektuan parte hartzera gonbidatu zituen. Era horretan, Peresek Kanpo Arazoetako ministerioa eskuratu zuen.

2005eko abenduan, Kadima alderdi berrian sartu zen. 2007an, Israelgo presidente izendatu zuten, eta 2014 arte egon zen agintean. 2016ko irailaren 13an, istripu zerebrobaskular larria izan zuen, eta irailaren 28an hil zen[4].

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an BartzelonaHizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala babestu zuten pertsona ospetsuetako bat izan zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shimon Peres Aldatu lotura Wikidatan