European Challenge Cup

Challenge Cup (rugby)» orritik birbideratua)
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
European Challenge Cup
Antolatzailea European Professional Club Rugby
Sorrera 1996
Eremua  Eskozia
 Frantzia
 Gales
 Ingalaterra
 Irlanda
 Italia
+
 Errumania (talde bat)
 Errusia (talde bat)
Taldeak 20
Garaipen gehien Ingalaterra London Harlequins (3 Kopa)
Txapelduna Gales Cardiff Blues (2017-18)
Webgunea www.epcrugby.com
London Harlequins da txapelketa gehien irabazi dituen taldea.

European Challenge Cup Europan jokatzen den taldeen arteko bigarren txapelketa nagusia da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990 hamarkadan zehar errugbia kirol profesionala bilakatu zelarik, kirol honen arduradunek taldeen arteko nazioarteko lehiaketaren beharra ikusi zuten. Lehenik eta behin Europako errugbi kopa sortu zen, 6 nazioen talde hoberenak biltzen zuena.

Lehiaketa honen arrakastak bultzatuta bigarren txapelketa bat antolatzea erabaki zen, beste herrialde batzutako errugbi taldeak gehitu zirelarik, zehazki; Portugal, Errumania eta Espainia. Horrela, 1996-1997 denboraldian sortu zen konpetizio hau, Europako errugbi txapelketa.

2012an Biarritz Olympique talde euskaldunak irabazi zuen txapelketa. Bestalde 2018ko finala Bilbon jokatu zen, San Mames zelaian[1].

Finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Emaitza Txapeldunordea
1997 Frantzia C.S. Bourgoin-Jallieu 18-9 Frantzia Castres Olympique
1998 Frantzia U.S. Colomiers 43-5 Frantzia S.U. Agen
1999 Frantzia A.S. Montferrand 35-16 Frantzia C.S. Bourgoin-Jallieu
2000 Frantzia Section Paloise 34-21 Frantzia Castres Olympique
2001 Ingalaterra London Harlequins 42-33 Frantzia R.C. Narbonne
2002 Ingalaterra Sale Sharks 25-22 Gales Pontypridd R.F.C.
2003 Ingalaterra London Wasps 15-9 Ingalaterra Bath Rugby
2004 Ingalaterra London Harlequins 27-26 Frantzia AS Montferrand
2005 Ingalaterra Sale Sharks 27-3 Frantzia Section Paloise
2006 Ingalaterra Gloucester Rugby 18-12 Ingalaterra London Irish
2007 Frantzia AS Montferrand 23-19 Ingalaterra Bath Rugby
2008 Ingalaterra Bath Rugby 24-16 Ingalaterra Worcester
2009 Ingalaterra Northampton Saints 15-3 Frantzia C.S. Bourgoin-Jallieu
2010 Gales Cardiff Blues 28-21 Frantzia Toulon
2011 Ingalaterra London Harlequins 19-18 Frantzia Stade Français Paris
2012 Euskal Herria Biarritz Olympique[2] 21-18 Frantzia Toulon
2013 Irlandako Errepublika Leinster Rugby 34-13 Frantzia Stade Français Paris
2014 Ingalaterra Northampton Saints 30-16 Ingalaterra Bath Rugby
2015 Ingalaterra Gloucester Rugby 19-13 Eskozia Edinburgh Rugby
2016 Frantzia Montpellier Hérault 26-19 Ingalaterra London Harlequins
2017 Frantzia Stade Français 25-17 Ingalaterra Gloucester Rugby
2018 Gales Cardiff Blues[3] 31-30 Ingalaterra Gloucester Rugby

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Garaipenak Urteak
Ingalaterra London Harlequins 3 2001, 2004, 2011
Ingalaterra Sale Sharks 2 2002, 2005
Frantzia AS Montferrand 2 1999, 2007
Ingalaterra Northampton Saints 2 2009, 2014
Ingalaterra Gloucester Rugby 2 2006, 2015
Gales Cardiff Blues 2 2010, 2018
...
Herrialdea Garaipenak Finalistak
 Ingalaterra
11
8
 Frantzia
7
12
 Gales
2
1
 EH
1
0
 Irlandako Errepublika
1
0
 Eskozia
0
1

Europako ezkutua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002-2003 denboraldian Europako "hirugarren" txapelketa antolatu zen, batez ere "Sei Nazioetatik" kanpo ziren beste herrien ordezkariei aukera emateko Europa mailan aritzeko (Errumania, Espainia eta Portugal).

Halere lehiaketa honen "ahulezia" nabarmena izanagatik, 3. denboraldia eta gero, bertan behera egon zen. Orduan erabaki zen Errumania eta Espainiako ordezkariek parte hartu behar zutela "Europako txapelketan".

Finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Emaitza Txapeldunordea
2003 Frantzia Castres Olympique Gales Caerphilly 40-12
2004 Frantzia Montpellier R.C. Italia Viadana 25-19
2005 Frantzia F.C. Auch Ingalaterra Worcester 23-10

Euskal taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko talde ezberdinek aukera izan dute Europako txapelketa hauetan parte hartzeko.

  • Biarritz Olympique
    • Europako txapelketa: 4 denboraldi (1997-98, 1998-99, 1999-2000, 2011-12)
      • Txapelduna: 2012
  • Aviron Bayonnais
    • Europako txapelketa: 11 denboraldi (2005-15 eta 2016-17)
      • Final laurdena: 2006
    • Europako ezkutua: denboraldi bat (2004-05)
      • Finalerdia: 2005
  • Bera Bera R.T.
    • Europako ezkutua: denboraldi bakar bat (2004-05)
      • Lehen itzulia: 2004-05

Bilboko finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018eko maiatzaren 11n
Cardiff Blues Gales 31 – 30 Ingalaterra Gloucester Rugby San Mames, Bilbo
Ikusleak: 32.543
Epailea: Frantzia Jérôme Garcès
entseguak:
T. Williams (41')
G. Smith (54')
B. Scully (75')
gauzatzeak:
J. Evans (41')
G. Anscombe (55')
zigor kolpeak:
J. Evans (4', 15', 50')
G. Anscombe (78')
entseguak:
H. Trinder (8')
M. Atkinson (37')
J. Hanson (58')
gauzatzeak:
B. Twelvetrees (9', 38', 59')
zigor kolpeak:
B. Twelvetrees (26', 40', 62')

Erreferentzia zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]