Jeinu (erromatar mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pater familias baten itxura duen brontzezko jeinua, k.o I. mendekoa

Erromatar mitologian, jeinuak (latinez: genius, ˈɡɛnɪ.ʊs ahoskatua; pluralez geniī) espiritu babesleak ziren, gero Elizak aipatuko dituen aingeru guardakoen antzekoak. Espiritu hauen sinesmena Erroman zein Grezian errotu zen, non daimon (antzinako grezieraz: δαίμονες) deituak izan ziren, eta, dirudienez, antzinagotik sinetsi zen haiengan. Hala ere, erromatarrek, dirudienez, etruskoen partetik eragin hau jaso zuten. Erromatar jeinuak sarri Manak, Larak eta Penateekin nahasten dituzte.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]