1981eko Kontxako Bandera
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1981eko irailaren 6a |
Amaiera | 1981eko irailaren 13a |
Palmaresa | |
Txapelduna | ![]() |
Txapeldunordea | ![]() |
← 1980
|
1982 →
|
1981eko Kontxako Bandera (Banderaren 86. ekitaldia, garai hartan 79. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 6 eta 13an jokatu zen, Kaikuk bere hirugarren Kontxako Bandera eskuratu zuen, bigarrena jarraian.
Kontakizuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaikuk jardunaldi biak irabazi zituen arren Zumaiak ongi estutu zuen. Lehenengo igandean bizkaitarrek 3 segundoren aldea atera zioten gipuzkoarrei. Bigarren jardunaldian Zumaiak gogor ekin zion eta ziabogaren unean zazpi segundoko abantaila lortu zuen. Itzulerakoan ordea Kaikutarrek hortzak estutu eta uharte parean Zumaia harrapatu zuten. Azken txanpa itzela izan zen eta azkenean sestaoarrek 2 hamarreneko tarteaz irabazi zuten estropada.
Kontxan lehian aritu ziren traineruen artean bik merezi dute aipamen berezia; bata Portugalete da, hirugarren partehartzea baitzuen (aurrekoak 1926an eta 1968an) eta bestea Karmeleko Ama da, Santurtziren B ontzia, sailkapen estropadan A ontzia gaindituz sorpresa eman zuena.
Lehen aldiz, lekua gorde zitzaion estropadan traineru donostiarrari: Donostia zuzenean sartu zen donostiarren ordezkari bezala, horretarako Gipuzkoako Txapelketan lehenengo hiruren artean gelditzeko baldintza ezarri zitzaion.
Hondarribian jokaturiko sailkapen estropadan 13 traineruk hartu zuten parte, hiru bakarrik ziren gipuzkoarrak, zortzi bizkaitarrak eta bi kantabriarrak. Sorpresa itzelak egon ziren estropada erditik aurrera eguraldiak nabarmen hobera egin baitzuen eta abiatu ziren azkenengo zazpi traineruek lortu zuten Banderarako sailkapena. Kasurik bereziena Santurtzirena izan zen, B trainerua bosgarrena izan baitzen eta A trainerua berriz zortzigarrena. Hor bukatu zen santurtziarrek bandera eskuratzeko zuten itxaropena.
Parte-hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
La Marinera Luis Carril Ama Guadalupekoa Bizkaitaŕa Sotera B Jarrillera Zierbena Telmo Deun |
Santiago López "Vicuña" Juantxo Aginaga Tomas Iza Norberto Torres "Txirri" Joaquin Alvarez "Kino" Juan Luis Maruri Juan Antonio Cubero Joseba Aristi |
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Kaiku | 20:25:1 | 20:16:2 | 40:41:3 | |
2 | Zumaia | 20:28:1 | 20:16:4 | 40:44:5 | + 0:03:2 |
3 | Donostia | 20:44:4 | 20:40:2 | 41:24:6 | + 0:43:3 |
4 | Castro Urdiales | 20:39:1 | 20:47:8 | 41:26:9 | + 0:45:6 |
5 | Hondarribia | 20:35:9 | 20:54:8 | 41:30:7 | + 0:49:4 |
6 | Karmeleko Ama | 20:51:1 | 20:55:4 | 41:46:5 | + 1:05:3 |
7 | Portugalete | 21:00:3 | 21:06:5 | 42:06:8 | + 1:25:5 |
8 | Zierbena | 21:05:2 | 21:14:4 | 42:19:6 | + 1:38:3 |
Tripulazio irabazlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea
- Entrenatzailea: Jose Luis Korta
- Patroia: Norberto Torres "Txirri"
- Arraunlariak:
Sailkapen estropada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Taldea | Denbora |
---|---|---|
1 | Kaiku | 21:55,1 |
2 | Hondarribia | 21:57,9 |
3 | Zumaia | 22:09,0 |
4 | Zierbena | 22:12,8 |
5 | Santurtzi B | 22:14,1 |
6 | Castro | 22:17 |
7 | Portugalete | 22:18,2 |
8 | Santurtzi A | 22:22,5 |
9 | Mundaka | 22:22,8 |
10 | Algorta | 22:27,2 |
11 | Hernani | 22:51,0 |
12 | Astillero | 23:05,8 |
13 | Raspas | 23:08,7 |
![]() |
Kontxako Banderak | ![]() |
---|---|---|
1879 • 1880 • 1881 • 1883 • 1887 • 1889 • 1890 • 1891 • 1892 • 1894 • 1895 • 1896 • 1897 • 1898 • 1899 • 1900 • 1901 • 1903 • 1906 • 1909 • 1910 • 1911 • 1915 • 1916 • 1917 • 1918 • 1919 • 1920 • 1921 • 1922 • 1923 • 1924 • 1925 • 1926 • 1927 • 1928 • 1929 • 1930 • 1931 • 1932 • 1933 • 1934 • 1935 • 1939 • 1940 • 1941 • 1942 • 1943 • 1944 • 1945 • 1946 • 1947 • 1948 • 1949 • 1950 • 1951 • 1952 • 1953 • 1954 • 1955 • 1956 • 1957 • 1958 • 1959 • 1960 • 1961 • 1962 • 1963 • 1964 • 1965 • 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 • 1971 • 1972 • 1973 • 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 • 1980 • 1981 • 1982 • 1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 • 1988 • 1989 • 1990 • 1991 • 1992 • 1993 • 1994 • 1995 • 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024 |