Dorado (konstelazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Doradus (konstelazioa)» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Dorado
Dorado IAU.svg
Datuak
Laburdura Dor
Genitiboa Doradus
Sinbologia Ezpata-arrain
Igoera zuzena 5 h
Deklinazioa −65°
Eremua 179 gradu karratu

72. maila

Izar kantitatea

(magnitudea < 3)

14
Izarrik distiratsuena α Dor

(itxurazko magnitudea 3.27)

Meteoro euria
Konstelazio

mugakideak

Caelum
Horologium
Reticulum
Hydrus
Mensa
Volans
Pictor

+20° eta −90° latitude bitartean ikusgai.

Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) urtarrilan

Doradus hego hemisferioko konstelazio bat da. Pieter Dirkszoon Keyserrek eta Frederick de Houtmanek sortu zuten 1595 eta 1597 artean, eta, lehen aldiz, Johann Bayerrek zerrendatu zuen 1603an bere Uranometria lanean. Ezpata-arraina bezala ere ezaguna, bere izena, benetan izurde urrekara edo mahi mahi arrainagatik jasotzen du, Coryphaena hippurus izen zientifikoa duena eta Amerikako arrain jangarri bat dena. Konstelazio honetan ikus daiteke Magallanesen Laino Handiaren zati gehiena.

Ezaugarri nabarmengarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bereziki distiratsuak diren izarrik ez izan arren, Alfa Doradusek 3,30eko magnitudea du, konstelazio honetan beste zenbait arrazoigatik nabarmengarriak diren izarrak ugari dira. Esate baterako, Gamma Doradus aipa daiteke, izar aldakor oszilatzaile mota bati izena ematen diona, baita R Doradus ere, ezagutzen den izarrik handienetako bat dena.

Magallanesen Laino Handia, Doradus eta Mensa konstelazioen artean dagoena, Tarantularen Nebulosa edo S Doradus izar hipererraldoia bezalako objektu astronomiko interesgarriak dituen Talde Lokaleko galaxia bat da.

Izarrik garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: Zeruko mapa 05h 00m 00s, −65° 00′ 00″