Oro har, gaurko hizkuntza eskandinaviarretatik urrun samar dago faroera[3] baina norvegiera zaharraren eta islandieraren antza du. Venceslaus Ulricus Hammershaimb faroetar hizkuntzalari eta folklorezaleak finkatu zuen feroera idatzia 1846an. 1912an lortu zuten Faroeko biztanleek elizetan eta eskoletan faroera erabiltzeko baimena, eta 1938an hizkuntza nagusi egin zen hezkuntzan. Ahozko literatura aberatsa dute faroetarrek (baladak). 1965ean Faroeraren Akademian sortu zen.