Tolosaldeko Arraun Kluba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tolosako Arraun Kluba» orritik birbideratua)
Tolosaldeko Arraun Kluba
Sorrera 2005
Herria Euskal Herria Tolosa, Gipuzkoa
Lehendakaria Euskal Herria Sabino Alijostes
Entrenatzailea Euskal Herria Ramon Erostarbe
Patroia(k) Euskal Herria Maialen Amondarain
Euskal Herria Izaro Lestayo
Kolorea(k)                urdina, horia eta beltza
Trainerua      Tolosaldea
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
1 Euskotren Liga
2 Gipuzkoako Liga
2 ETE Liga
4 Euskadiko Txapelketa
2 Gipuzkoako Txapelketa
2023: Kontxa 4.a
2023 4.a (Euskotren Ligan)
Webgunea www.arraunatolosa.blogspot.com.es
Getaria-Tolosa, 2010ean.
Tolosaldea, emakumezkoen trainerua, 2019ko ETE Ligan.
Tolosaldea, emakumezkoen trainerua, 2020ko ETE Ligan.

Tolosaldeko Arraun Kluba, labur TAK Oria izenez ere ezaguna, 2005. urtean Tolosan (Tolosaldea, Gipuzkoa) sortutako arraun elkartea, bere jardueretarako Oria ibaiak Tolosan zehar egiten duen ibilbidea baliatzen duena. Instalakuntza nagusiak Tolosako Zerkausiaren azpian daude, ibaiaren ondoan eta 2009 urtean eraikitako presa puzgarritik gertu, arraunketarako ur maila metro bat igo zuena.

1977 eta 1980 artean gizonezkoen batelek maila bikaina izan zuten eta Espainiako txapelketak ere irabazi zituzten. Tolosaldeko Arraun Kluba sortu zenean arraunketa bultzatzea zuen helburu eta harrobia sortzea. Emakumezkoen traineru indartsua eratu zuten getariarrekin batera eta Getaria-Tolosa Ligako txapeldun izan zen eta Kontxan bigarren egin zuen birritan. 2018an traineru propia osatu zuen eta Liga nagusian egiten du arraun.

2024ko martxoan Espainiako Arraunketa Federazioak Kantauriko aulki finkoaren saria eman zion modalitate guztietan aritzeagatik eta bereziki emakumezkoen arraunketa bultzatzen egindako lanarengatik[1].

Batelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkartea 2005ean sortu bazen ere, Tolosako arraunlariek bateletan hainbat garaipen izan zituzten 1970eko hamarkadaren amaieran, beste elkarte batzuen izenpean. 1975ean, Emendek elkarteak Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen; eta 1976 eta 1980 artean, S.R. La Veletak Espainiako txapelketa bi, Euskadiko bat eta Gipuzkoako hiru irabazi zituen. Tolosarren palmaresa, beraz, honako hau da:

Emakumezkoen batelek ere irabazi dituzte txapelketak:

Emakumezkoen trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an emakumezkoen trainerua atera zuen Tolosaldea izenarekin eta Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketetan hirugarren egin ondoren Kontxako Banderara sailkatzeko zorian egon ziren, sailkapen estropadan bosgarren egin baitzuten.

Getaria-Tolosa puntako trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Getaria-Tolosa»

2009an Getariarekin batera Getaria-Tolosa eratu zuen eta euskal trainerurik onenetakoa izan da, emaitza aipagarriak lortu baitituzte. Tartean Euskadiko eta Gipuzkoako bina txapelketa, 2011eko Liga nagusia eta 2010 eta 2011ko Kontxako bigarren postuak. Getaria-Tolosaren ibilbidea 2012 denboraldiaren amaieran bukatu zen.

Tolosaldea bakarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an bakarkako ibilbideari ekin zioten Zarautzekin ituna lortu ondoren. Zarauztarrek trainerua eta hainbat arraunlari eman zizkioten. Lehenengo bandera ere eskuratu zuten, Errenteria Hirikoa. Irailean Kontxako Banderarako sailkatu zen eta zortzigarren egin zuen. 2019an ere ETE Ligako ohorezko txandan ibili zen eta Colindresko Bandera irabazi zuen.

2020an Sanpedrotarrarekin egin zuen hitzarmena. Pedreñarena zen "Seve Ballesteros" traineru beltza eskuratu zuen eta branka morez margotu zuen. Bi jardunaldiren faltan matematikoki ETE Liga irabaztea lortu zuen. Kontxako Banderan ere sartu zen sailkapen estropadan bigarren denbora eginaz. Azkenean laugarren postua eskuratu zuen. Play-offetan ez zuen mailaz igotzerik lortu, bigarren jardunaldian egindako akats bat tarteko. 2021ean ere nagusitasun osoz irabazi zuen ETE Liga bigarrenez jarraian eta play-offetan Euskotren Ligara igo zen.

Euskotren Ligan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022. denboraldian Euskotren Ligako debutaria da eta traineruan klubaren kolore urdina berreskuratu zuen. Liga txukuna bete zuen, azken estropadararte play-offa sahiesteko aukerarekin. Kontxako Banderara sailkatu zen, sailkapen proban hirugarren denbora eginez, eta Banderan laugarrena izan zen, hirugarren izan zen Donostiarratik 3 ehunenekotara. Play-offetan ez zuen arazorik izan mailari eusteko.

2023an ohorezko txandako trainerua izan zen eta laugarren amaitu bazuen ere estropada pare bat irabaztear egon zen. Arazorik gabe sailkatu zen Kontxako Banderarako eta lehenengo jardunaldia irabazi zuten. Bigarren jardunaldian ordea eskasago ibili ziren eta laugarren postua eskuratu zuten.

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (2): 2010 eta 2011.
  • Hirugarrena (2): 2009 eta 2012.
  • Laugarrena (4): 2020, 2021, 2022 eta 2023.
  • Sailkapen estropada (2): 2010 eta 2011.
  • Sailkatua (9): 2009, 2010, 2011, 2012, 2018, 2020, 2021, 2022 eta 2023.

Emakumezkoen Traineru Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 2011.
  • Hirugarrena (1): 2012.
  • Laugarrena (1): 2022.
  • Irabazitako estropadak (2021 barne): 4
  • Parte hartzeak (3): 2011, 2012, 2022
  • Gipuzkoako Liga (2): 2010 eta 2011.
  • ETE Liga (2): 2020, 2021.

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainontzeko banderak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Handiak Zarauzko Ikurrina (1): 2011.
Getxoko Bandera (1): 2011.
Etxekoa Tolosaldeako Ikurrina (2): 2020, 2021.
Gipuzkoan Txingudi Bandera (3): 2009, 2010, 2011.
Donostiarra Bandera (2): 2009, 2010.
Orioko Bixigu Eguna (2): 2009, 2010.
Getariako Bandera (1): 2010.
Debako estropada (2): 2010, 2011.
Pasaiako Bandera (1): 2011.
Zumaia, Gipuzkoako Ligakoa (2): 2009, 2011.
Oriako Traineru Jaitsiera (1): 2011
San Pedroko Bandera (1): 2011.
Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina (2): 2012, 2021.
Errenteria Hiriko Bandera (2): 2018, 2020.
Zumaiako Ikurrina (2): 2020, 2021.
Adegi Bandera (2): 2020, 2021.
Lapurdin Donibane Ziburuko Estropada (2): 2020, 2021.
Bizkaian Isuntzaren Bandera (1): 2011.
Bilboko Bandera (1): 2011.
Ondarroako Bandera (2): 2020, 2021.
Bilbo Hiriko Bandera (1): 2020.
Erandioko Ikurrina (2): 2020, 2021.
Sestaoko Bandera (1): 2021.
Uribarren Abaroa, Lekeitio (1): 2021.
Ane Aizpuru Basterretxea memoriala (1): 2021.
Kantabrian Marina de Cudeyoko Bandera (3): 2010 (Gipuzkoa), 2011, 2021.
Colindresko Bandera (1): 2019.
Comercio Castro Urdiales (1): 2020.

Trainerillak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getaria-Tolosa
Urtea Liga Kontxa
2009 Gipuzkoa, 2.a 3.a
2010 Gipuzkoa, 2.a 2.a
2011 Emakumezkoen Liga, 1.a 2.a
2012 Emakumezkoen Liga, 3.a 3.a
2013-
2017
- -
Tolosaldea
Urtea Liga Kontxa
2018 ETE Liga, 4.a 8.a
2019 ETE Liga, 4.a -
2020 ETE Liga, 1.a 4.a
2021 ETE Liga, 1.a 4.a
2022 Emakumezkoen Liga, 4.a 4.a
2023 Emakumezkoen Liga, 4.a 4.a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Tolosaldea Arraun Klubak jaso du Kantauriko aulki finkoaren saria - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]