Espainiako futbol ligako lehen maila
Espainiako futbol ligako lehen maila Primera División | |
---|---|
Antolatzailea | Liga Nacional de Fútbol Profesional |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 1928-29 |
Eremua | ![]() |
Taldeak | 20 |
Maila | 1 |
Jeitsiera | 2. mailara |
Garaipen gehien | ![]() |
Txapelduna | ![]() |
Webgunea | www.lfp.es |

Espainiako futbol ligako lehen maila edo Santander Liga Espainiako futbol-talde hoberenek parte hartzen duten txapelketa da, Espainiako futbol liga txapelketaren barnean. 1929an egin zen lehen aldiz. Gaur egun 20 talde daude.
Talde onenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
59 taldek hartu dute parte Lehen Mailan. Hiruk baino ez dituzte eman denboraldi guztiak maila horretan: Real Madril, FC Barcelona eta Athletic Club. Horretaz gain, beste sei talde bigarren maila baino beherago ez dira aritu: Real Sociedad, Valencia, Atlético Madril, Espanyol, Sevilla eta Sporting de Gijón.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1927-28an egin zen lehen saiakera, Liga Española de Foot-Ball izenekoa. Bi multzo eratu ziren baina liga amaitu gabe geratu zen, taldeen arteko desadostasunengatik.
Hurrengo urtean, bi maila antolatu ziren. Lehenengo mailan hamar talde finkatu ziren, aurreko urteetan jokatu izan zen Espainiako Kopako txapelketa erreferentzia gisa hartuta. Sei txapeldun (Athletic, Getxoko Arenas, Real Unión, Real Sociedad, Real Madril eta FC Barcelona) eta hiru finalista (Atlético Madril, Espanyol eta Europa). Hamarkotea osatzeko sailkapen txapelketa bat eratu zen eta Racing de Santander izan zen garailea. Liga bukatzerakoan, lehen mailako azkenak (Racing) eta bigarren mailako irabazleak (Sevilla) promozio partida jokatu zuten eta Racing-ek mantentzea lortu zuen.
Gero eta talde gehiago sortuz zihoazenez, 1934-35 denboraldirako 12 taldeko lehen maila osatu zen. Hurrengo hamarkadetan, taldeen kopuruak gorantz segitu zuen: 14 talde izan ziren 1942-43 denboraldian; 16, 1950-51ekoan; 18, 1971-72koan; eta, azkenik 1987-88 denboralditik aurrera, 20 talde daude. Salbuespen gisa, 1995-96 denboraldian eta hurrengoan 22 taldeko liga izan zen, Celta eta Sevillarekin izandako arazoak medio.
1984-85 denboraldian, Futbol Liga Profesionala (LFP) sortu zen eta horrek kudeatu zuen Liga txapelketa, aurretik Espainiako Futbol Federazioaren zeregina zena. Azken aldaketa esanguratsua 1995-96 urtean izan zen: harez geroztik, partida irabazteak hiru puntu eskuratzea dakar.
Lehiaren sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hogei taldek haien artean lehia egiten dute. Denboraldian zehar, bitan elkartzen dira: behin, etxeko zelaian eta beste behin, kanpokoan. Partiden ordena zozketaz antolatzen da.
Garaipenak hiru puntu ematen ditu; berdinketak, bat; eta porrotak, zero. Denboraldiaren amaieran puntu gehien duena txapelduna da. Bi taldek puntu berberak izanez gero, bien arteko puntuak kontuan hartzen dira, garailea zein den erabakitzeko. Berdinketa mantenduz gero, talde bakoitzak sartutako golen kopurua hartzen da kontuan.
Lehen bi taldeek Txapeldunen Ligan parte hartzeko eskubidea eskuratzen dute. Hirugarrenak eta laugarrenak eskubide hori lortzen dute baldin eta kanporaketa batean irabazle suertatzen badira. Bestela, UEFA Kopan jokatuko dute. Bosgarrenak eta seigarrenak ere UEFAn jardungo dute. Azken hirurak Bigarren mailara jaisten dira.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
![]() |
35 | 1931-32, 1932-33, 1953-54, 1954-55, 1956-57, 1957-58, 1960-61, 1961-62, 1962-63, 1963-64, 1964-65, 1966-67, 1967-68, 1968-69, 1971-72, 1974-75, 1975-76, 1977-78, 1978-79, 1979-80, 1985-86, 1986-87, 1987-88, 1988-89, 1989-90, 1994-95, 1996-97, 2000-01, 2002-03, 2006-07, 2007-08, 2011-12, 2016-17, 2019-20, 2021-22 |
![]() |
26 | 1928-29, 1944-45, 1947-48, 1948-49, 1951-52, 1952-53, 1958-59, 1959-60, 1973-74, 1984-85, 1990-91, 1991-92, 1992-93, 1993-94, 1997-98, 1998-99, 2004-05, 2005-06, 2008-09, 2009-10, 2010-11, 2012-13, 2014-15, 2015-16, 2017-18, 2018-19 |
![]() |
11 | 1939-40, 1940-41, 1949-50, 1950-51, 1965-66, 1969-70, 1972-73, 1976-77, 1995-96, 2013-14, 2020-21 |
![]() |
8 | 1929-30, 1930-31, 1933-34, 1935-36, 1942-43, 1955-56, 1982-83, 1983-84 |
![]() |
6 | 1941-42, 1943-44, 1946-47, 1970-71, 2001-02, 2003-04 |
![]() |
2 | 1980-81, 1981-82 |
![]() |
1 | 1934-35 |
![]() |
1 | 1945-46 |
![]() |
1 | 1999-00 |
Sailkapen historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Puntuen arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2021-22 denboraldiko datuak barne.
# | Taldea | Puntuak |
---|---|---|
1 | ![]() |
4.786 |
2 | ![]() |
4.676 |
3 | ![]() |
3.824 |
4 | ![]() |
3.664 |
5 | ![]() |
3.616 |
6 | ![]() |
3.150 |
7 | ![]() |
2.961 |
8 | ![]() |
2.852 |
9 | ![]() |
2.162 |
10 | ![]() |
2.109 |
11 | ![]() |
2.015 |
12 | ![]() |
1.843 |
13 | ![]() |
1.585 |
14 | ![]() |
1.491 |
15 | ![]() |
1.415 |
16 | ![]() |
1.389 |
17 | ![]() |
1.252 |
18 | ![]() |
1.181 |
19 | ![]() |
1.174 |
20 | ![]() |
1.042 |
- Gainerako euskal taldeak:
# | Taldea | Puntuak |
---|---|---|
27 | ![]() |
626 |
35 | ![]() |
302 |
47 | ![]() |
107 |
56 | ![]() |
56 |
Denboraldien arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2021-22 denboraldiko datuak barne.
# | Taldea | Denboraldiak |
---|---|---|
1 | ![]() |
91 |
![]() |
91 | |
![]() |
91 | |
4 | ![]() |
87 |
5 | ![]() |
86 |
6 | ![]() |
85 |
7 | ![]() |
78 |
8 | ![]() |
75 |
9 | ![]() |
58 |
10 | ![]() |
56 |
![]() |
56 | |
12 | ![]() |
46 |
13 | ![]() |
45 |
14 | ![]() |
44 |
15 | ![]() |
42 |
16 | ![]() |
40 |
17 | ![]() |
38 |
18 | ![]() |
34 |
19 | ![]() |
28 |
20 | ![]() |
26 |
- Gainerako euskal taldeak:
# | Taldea | Denboraldiak |
---|---|---|
29 | ![]() |
17 |
38 | ![]() |
7 |
40 | ![]() |
7 |
58 | ![]() |
4 |
2021-2022ko taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Espainiako futbol liga txapelketa
- Euskal taldeak Espainiako futbol liga txapelketan
- Euskal derbia
- Futboleko Espainiako Errege Kopa
- Espainiako Futbol Ligan partida gehien zuzendu dituzten entrenatzaileen zerrenda
- Espainiako Ligako 2019-2020 denboraldiko emaitzak
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala
|
|