Girona Fútbol Club

Wikipedia, Entziklopedia askea
Girona Fútbol Club
Ezizena(k)Blanquivermells
Sorrera1930
Futbol zelaiaMunicipal de Montilivi
edukiera: 9.286 lagun
inaugurazioa: 1970
JabeaFrantzia TVSE FÚTBOL
PresidenteaKatalunia Delfí Geli
EntrenatzaileaEspainia Michel Sánchez
LigaLehen maila
2021-222. mailan, 6.a (igo)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Girona taldea 2018an.

Girona Fútbol Club futbol talde katalana da, 1930ean Girona hirian sortutakoa. Gaur egun, 2021/2022 denboraldian igo ondoren, Espainiako Ligako Lehen Mailan jokatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbola XX mende hasieran iritsi zen Gironara eta lehenengo taldea Strong Esport historikoa izan zen. 20. hamarkadan CE Gironí eta Unió Esportiva Girona sortu ziren baina bigarren hau ekonomia arazoengatik desagertzean talde indartsu bakarra eratzea erabaki zen eta 1930an Girona Futbol Club sortu zen. 1936an Bigarren mailara igo zen.

Gerra Zibilaren ondoren bigarren eta hirugarren mailen artean aritu zen baina 1959 eta 1977 artean hirugarren mailatik igo ezinik ibili zen.

Lehen mailarako igoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-08 denboraldian Raül Agné entrenatzailearen eskutik bigarren mailara itzultzea lortu zuen eta 2013an lehen mailara igotzeko play-offak jokatu zituen, ez zuen ordea bere helburua lortu. Hurrengo denboraldia kaskarragoa izan zen eta azken partidararte itxaron behar izan zuen salbazioa lortzeko.

2014-15 denboraldia goiko postuetan ibili zen, sailkapen buru ere bai hainbat jardunalditan. Azken partida etxean zuen, baina Lugok luzapenean sarturiko golaren erruz bigarren postua galdu eta play-offa jokatzea egokitu zitzaion. Zaragozaren aurka izan zuen lehen kanporaketa, eta Romaredan 0-3 irabazita kataluniarrak pozik ziren arren etxean 1-4 galdu eta igoerarik gabe gelditu ziren. 2015-16 denboraldian laugarren egin ondoren berriz jokatu zituen play-offak baina finalean ezin izan zuen Osasuna garaitu. Azkenik 2016-17 denboraldian lortu zuen igotzea, Ligan bigarren egin ondoren. Debuta egin zuen urtean maila ona erakutsi zuen, urtean zehar Europako postuetatik gertu ibili zen, eta azkenean 10. amaitu zuen. 2018-19 denboraldia ere txukun hasi zuen eta Errege Kopako final laurdenetara iritsi zen, baina bigarren itzulia oso txarra egin eta azken jardunaldian maila galdu zuen.

2020an Ligan bosgarren egin eta igoera play-offak jokatu zituen. Finalean Elx CF izan zuen aurkari. Joanekoan 0-0 egin ondoren itzulerakoan alacantarrek 96. minutuan sarturiko gol bakarraren erruz saririk gabe gelditu zen. 2022an azken jardunaldin lortu zuen play-offetara sailkatzea eta lehenengo Eibar eta ondoren Tenerife kanporatuta Lehen mailara itzuli zen.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1930
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1951
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1970
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1977-2010
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2011-tik

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-2023

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022-23 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 3
  • Denboraldiak 2. mailan: 24
  • Denboraldiak 2. B mailan: 13
  • Denboraldiak 3. mailan: 44
  • Ligako posturik onena: 3.a Bigarren mailan (2014-15)

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea # Maila Postua Errege Kopa
2004-05 3 Bigarren B maila 17.a 1/32
2005-06 4 Hirugarren Maila 1.a -
2006-07 4 Hirugarren Maila 2.a 1. itzulia
2007-08 3 Bigarren B maila 1.a -
2008-09 2 Bigarren maila 16.a 3. itzulia
2009-10 2 Bigarren maila 14.a 3. itzulia
2010-11 2 Bigarren maila 11.a 2. itzulia
2011-12 2 Bigarren maila 15.a 2. itzulia
2012-13 2 Bigarren maila 4.a 2. itzulia
2013-14 2 Bigarren maila 16.a 1/32
2014-15 2 Bigarren maila 3.a 3. itzulia
2015-16 2 Bigarren maila 4.a 2. itzulia
2016-17 2 Bigarren maila 2.a (igo) 2. itzulia
2017-18 1 Lehen maila 10.a 1/16
2018-19 1 Lehen maila 18.a (jeitsi) 1/4
2019-20 2 Bigarren maila 5.a 1/16
2020-21 2 Bigarren maila 5.a 1/8
2021-22 2 Bigarren maila 6.a (igo) 1/8
2022-23 1 Lehen maila

2022/2023 Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko abuztuaren 5ean eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1 Espainia ATE Juan Carlos
2 Kolonbia ATZ Bernardo Espinosa
6 Mali ERD Ibrahima Kébé
7 Uruguai AUR Cristhian Stuani
10 Espainia ERD Samu Saiz
11 Katalunia ERD Valery Fernández
12 Euskal Herria ERD Iván Martín (Villarrealetik utzita)
14 Katalunia ERD Aleix García
15 Espainia ATZ Juanpe
21 Katalunia ERD Ramón Terrats
Zbk. Postua Jokalaria
22 Uruguai ATZ Santi Bueno
24 Espainia ERD Borja García
38 Katalunia ATZ Arnau Martínez
- Katalunia ERD Álex Sala
- Argentina AUR Valentín Castellanos (New York Citytik utzita)
- Brasil ATZ Yan Couto (Manchester Citytik utzita)
- Katalunia ERD David López
- Espainia ERD Rodrigo Riquelme (Atleticotik utzita)
- Venezuela ERD Yangel Herrera (Manchester Citytik utzita)
- Espainia ATZ Miguel Gutiérrez

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

bigarrena 2017-18 denboraldian.

2007-08

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022-23 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak Liga trophy (adjusted).png
Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Elx | Espanyol | Getafe
Girona | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Valladolid | Villarreal