Herriko taberna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Zarautzeko (Gipuzkoa) herriko tabernaren kanpoaldea. Pertsianan euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko mezua.

Herriko taberna Gipuzkoaldean Arrano taberna ere deitua, Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren kideak biltzen diren tabernek edo egoitzek duten izena da.

35/02 auzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko tabernen auzia ere deituak herriko tabernen aurkako epaiketa izan zen. [1]:

2002[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002ko apirilaren 29an, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak aginduta 11 lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Sei enpresa eta Donostiako Amara Zaharra auzoko herriko taberna miatu zituzten. Herriko tabernetako kontuak blokeatu zituzten eta jabegoak bahitu. Maiatzaren 29an, Euskadiko Kutxako Barne Ikuskaritza Saileko zuzendari Iñaki Mallagarai atxilotu zuten, herriko tabernen kontrol judizialari «oztopoak jartzea» eta ETAri laguntzea egotzita[1].

Uztailaren 3an, kale borrokaren erantzule egin zuen Garzonek Batasuna. 24 milioi euro eskatu zizkion Batasunari. Batasunak ordaindu ez zituenez, 107 diru kontu eta 75 elkarte enbargatu zituen. Herriko tabernak ez zeuden Batasunaren izenean, baina hori «benetako titulartasuna ezkutatzeko» zela arrazoitu zuen. Abuztuaren 26an, Batasunaren jarduna hiru urtez eteteko agindu zuen Garzonek. Abuztuaren 27an, Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak alderdiaren hainbat egoitza eta bulego itxi zituzten, tartean Iruñeko bi herriko tabernetako bulegoak[1].

2003[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzaren 9an, bahituta zituen 75 herriko tabernei administratzaile judiziala jarri zien Garzonek[1].

2005[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtarrilaren 25ean, ETAko kide izatea egotzita Batasuneko 36 kide auzipetu zituen Garzonek. Legebiltzarreko kide izateagatik zuten forua galdu zutenean, Joseba Alvarez, Joseba Permach eta Josu Urrutikoetxea ere auzipetu zituen. Beranduago, Arnaldo Otegi eta Jon Salaberria ere auzipetu zituen Fernando Grande-Marlaska epaileak[1].

2006[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtarrilaren 17an, herriko taberenen jardueren etetea 2008 arte luzatu zuen Fernando Grande-Marlaskak[1].

2008[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirilaren 1ean, sumarioa amaitu ondoren, 41 lagun epaiketara bidali zituen Garzonek, epailea bere lanpostura itzuli zenean[1].

2013[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urriaren 17an, epaiketa hasi zen[1].

2014[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Herriko taberna konfiskatuen zerrenda»

Martxoaren 12an, fiskalak zigor eskaerak jaitsi zituen eta epaiaren zain geratu ziren auzipetuak[1].

Uztailaren 30ean atera zen epaia. Hogei lagun zigortu zituzten espetxera eta ehundik gora 'herriko' konfiskatu zituzten[2]. Epaileetako batek boto partikularra eman zuen auzipetu guztiak absolbitu behar zirela uste baitzuen.

Hiru urtekoko espetxe zigorra ETAko kide zirelakoan[2]:

Urte eta erdiko espetxe zigorra ETAko kide zirelakoan[2]:

Urtebete eta hiru hilabeteko espetxe zigorrak herriko tabernen hamabi arduraduni ETArekin kolaboratzea leporatuta[2]. Auzitegi Nazionalak 111 herriko taberna konfiskatzeko agindu zuen, eta horien jabetza estatuarena izatera pasako zen[2].

Banaka, Eneko, Erosgune eta Eustatza entitateak desegiteko eskatu zuten[2][3].

Erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko tabernen auziko epaiak "ezker abertzalearen porrot politiko bat antzeztu" irudikatu nahi zuela adierazi zuen Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak. EBBren hitzetan, epaia "iraganeko ebazpen bat zen eta salbuespenean zuen oinarria". Sententzia "guztia ETA da" tesian oinarritzen zela salatu zuen EAJk. Herriko tabernen ebazpen judizialarekiko "erabateko kontrakotasuna" adierazi zuen Aralarrek. Asier Vega Alternatibako bozeramaileak adierazi zuenez, sententzia "bakearen eta normalizazio politikoaren aurkako enegarren erasoa zen; gatazkaren mamuari heltzen ziotenek erasoa egin zuten gatazkari errentagarritasuna ateratzen jarraitzeko"[4].

  • ELA sindikatuaaren arabera, sententzia "lotsagarria eta zentzugabekeria" zen.
  • Lokarri epaiaren aurka agertu zen agiri batean auziaren luzapena salatu zuen[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]