Zerrenda:Herriko taberna konfiskatuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herriko taberna konfiskatuen zerrenda» orritik birbideratua)

Herriko taberna konfiskatuen zerrenda behean agertzen da. Herriko tabernen konfiskazioa herriko tabernen auzian agindu zen. Nahiz eta 2021eko iraileko datarekin konfiskazioa ez gertatu, arazo sakonak sortu zituen behean agertzen diren 111 herriko tabernetan. Horietako arazo bat izan zen Espainiako legeak ezinezko bihurtu zituela herriko tabernek bankuekin zituzten hartu-emanak. Are arazotsuagoa izan zen etorkizunera begira zalantza batean murgilduta geratzea, legez kanpoko tabernak edo batzar lekuak baitziren.

Guzti horrek de facto ekarri zuen behean zerrendatutako herriko taberna batzuen desagerpena.

2017an Ertzaintzak egindako txosten baten arabera, 68 Herriko taberna bere jarduerarekin jarraitzen zuten, hogei baino gehiago itxita zeuden eta lau beste zeregin bat zuten[1] .

Araban 2020rako, nahiz eta etenda egon epaiaren exekuzioa, elkarte batzuk eutsi zioten taberna izateari baina beste batzuk ez. Herrialde honetan konfiskatzeko agindua jaso zuten herriko tabernen artean Agurain (Sagarmin), Amurrio (Txokogorri) eta Bastidakoak (Toloñogorri) irekita jarraitzen zuten. Aldiz Gasteizeko bi (Aitzgorri eta Arrano edo Hiru Bide), Laudio (Gure Aukera) eta Artziniegakoak (Otsati), itxita zeuden.[2]

Altsasuko Herria Elkartearen auziaren aurkako orria.

Tuterako Herriko tabernaren itxiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, arazo larriak izan zituzten herriko taberna asko jarduera mantentzeko. Behean Tuterako adibidea agertzen da. 2021ko martxoan eta 30 urte zabalik egon eta gero, elkarteko arduradunek Tuterako Herriko taberna ixtera behartuak izan ziren behean azalduta dauden arrazoiengatikː

« Ohar honen bidez, Tuterako Herriko Taberna behin betiko itxiko dela eta Abardena elkartea desegingo dela iragarri nahi dugu. Abardena elkartea taberna hartzen duen eraikinaren jabea da.

Bost urte dira Auzitegi Gorenak Euskal Herri osoko 107 Herriko Taberna konfiskatzeko Auzitegi Nazionalaren epaia berretsi zuela, tartean Tuterakoa. Beste behin ere, “Dena da ETA” premisaren pean, Espainiako Estatuak elkarte politiko eta kulturalen ehunka eraikin espoliatu zituen. Epai eskandalagarri honek 1936tik izandako espoliazio ekonomiko handiena ekarri du. Bost urtez, epaiaren betearazpena latente egon da, eta bitartean lanean jarraitu dugu, Tuterari egiten diogun ekarpen politiko eta kulturalari eutsiz.

Alarma egoera betean, epaia betearazten hasi zen[3], banku-kontuak enbargatuz[4], honek, are gehiago zaildu zuen gure jardueran jarraitu ahal izatea. Aurrekoari lotuta, Auzitegi Nazionalaren epaiak, gure Herriko Tabernaren desjabetzea irmo bihurtuz, eraikinean edozein mantentze-lan egiteko gaitasunik gabe utzi gintuen, eta horrek egoera jasanezina ekarri du. Gaur egun ezin dugu gure jarduerarekin jarraitu: eraikinaren egoera dela eta, eraikina konpontzeko bertan inbertitzeko ezintasuna dela eta, eta ez dakigulako Auzitegi Nazionalaren epaiaren betearazpena zenbat luzatuko den.

Horregatik, Tuterako Herriko Tabernaren behin betiko itxiera iragartzen dugu. Honek, 30 urte baino gehiagoz gure etxea izan denak, hainbat eta hainbat gauza bizi izan ditugunak, ateak ixten ditu, baina honekin ez da ezer amaitzen, gure bidearen etapa bat baino ez dugu ixten gure kulturaren eta gure ideien alde. Ikasteko, ametsetarako eta lan asko egiteko bide luzea izan da, eta etapa amaiera honetan eskerrak eman nahi dizkiegu modu batera edo bestera proiektu hau aurrera ateratzen eta hainbat eta hainbat urtez irauten lagundu duten pertsona guztiei.

Eskerrik asko Herriko Taberna gure etxe eta hainbeste belaunaldi ameslariren bilgune bihurtzen lagundu duzuen guztioi. Fase bati amaiera emango diogu, eta horrekin beste bat irekitzen dugu.

HERRIKO TABERNAREN BEHIN BETIKO ITXIERA DATORREN MARTXOAREN 14AN

Mila esker hainbeste eman duzuen guztiei. Bidean aurkituko gara.

(ABARDENA ELKARTEA)[5]

»


Zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean itxi eta konfiskatzeko agindu zituzten elkarteak.

- ABARDENA Elkartea (Tutera)

- AITZAGA Elkartea (Usurbil)

- AITZGORRI Elkartea (Gasteiz)

- AITZKORA Elkartea (Donostia)

- AITZINA Kultur Elkartea (Iruñea) [Ez zen aurkeztu epaiketara]

- ALDEZAHARRA, Kultur Elkartea, HERRIA (Donostia)

- ALDIRI Kultur Elkartea (Urretxu)

- AMA-LUR Kultur Elkartea (Zumarraga)

- AMAIUR Elkartea (Markina)

- ANSOATEGUI Elkartea (Lazkao)

- ANTIGUOTARRAK Elkartea (Donostia)

- ANTXETA (Pasai San Pedro) [ez zen aurkeztu epaiketara]

- ANTXISTA Kultur Elkartea (Hernani)

- ARTZINIEGAKO edo OTSATI Elkartea (Artziniega)

- ARETXABALAGA Kultur Elkartea (Larrabetzu)

- ARITZMENDI (Alonsotegi)

- ARRANO edo HIRU BIDE (Gasteiz)

- ARRANO Elkartea (HANDIKONA) (Deba)

- ARRANO Kultur Elkartea (Beasain)

- ARRANO KABIA Elkarte Kultural (Zarautz)

- ARTAGAN Kultur Elkartea (Bilbo-Santutxu)

- ARTATSE Kultur Elkartea (Bergara)

- ASKABIDE LIBERACIÓN (Bilbo-Zorrotza). Azkenean Askabide ENAMeko taberna konfiskaziotik kanpora geratu zen. Izan ere Zorrotzako auzo berean antzeko izena zuen ASKABIDE LIBERACIÓN prostitutei laguntasuna ematen dien erakunde bat da[6]. Eta Audientzia Nazionalak izan zuen akatzari esker, Askabide sumariotik kanpo geratu zen[7].

- AXULAR Kultur elkartea (Igorre)

- AZOKA Kultur Elkartea (Tafalla)

- BASARI Pasai Antxo (HAMARRETXETA Elkartea)

- BELDARRAIN Elkartea edo ARRANO Elkartea edo BASERRRIKO (Elorrio)

- BELATXIKIETA (Zornotza)

- BOLA TOKI S.L. (Bermeo)

- BRANKA Elkartea (Erromo-Getxo)

- CASTET Elkartea (Zaldibar)

- DEUSTUKO GOIKO ALDE Elkartea (Bilbo-Deusto)

- ELORRI Kultur Elkartea (Segura)

- ERANDIOTARRAK kultur Elkartea (Astrabudua Erandio)

- EZKIAGA Kultur Elkartea edo GARIN (Hernani)

- GALARRENA Kultur Elkartea (Lekeitio)

- GERNIKAKO ARRANO Kultur Elkartea (Gernika)

- GIRITZIA Elkartea (Oiartzun)

- GOIZALDE Kultur Elkartea (Bilbo-Bilbo Zaharra)

- GORGO MENDI S.L. (Oñati)

- GORRONDATXE edo JANTOKIA (Algorta-Getxo)

- GURE AUKERA Elkartea (Laudio)

- GURE IZERDI Kultur Elkartea (Balmaseda)

- GUZUR ARETXA Kultur Elkartea (Galdakao)

- HARBIDE Kultur Elkartea (Basauri) [Ez zen aurkeztu epaiketara]

- HARITZA Elkartea (Donostia - Amara) [Ez zen aurkeztu epaiketara]

- HARITZKANDA Kultur Elkartea (Muskiz)

- HARRALDE Kultur Elkartea (Getaria)

- HARRIAMA Kultur Elkartea (Urtuella) [Ez zen aurkeztu epaiketara]

- HARRIGORRIA Kultur Elkartea (Gallarta)

- HAROTZ TOKI S.L. - Irati herrikoa (Arrasate)

- HAZIA Kultur Elkartea (Irun)

- HEGOALDE Kultur Elkartea (Erandio)

- HERRIA EGINEZ Kultur Elkartea (Altsasu)

- HERRIKO KULTURA (Barakaldo) [Ez zen aurkeztu epaiketara]

- HERRIKO KULTUR ELKARTEA (Zalla) [Ez zen aurkeztu epaiketara]

- HERRIKO TALDEA kultur elkartea edo GELTOKIA (Sodupe/Gueñes)

- ILUNBE Elkartea (Donostia)

- INPERNUPE kultur eta kirol elkartea (Zumaia)

- INTXAURRE Kultur Elkartea (Durango)

- INTXURRE elkartea (Tolosa)

- IRABIEN Kultur Elkartea (Okondo)

- IRATZAR kultur elkartea (Billabona)

- IRETARGI Kultur Elkartea (Urduliz)

- IRRIKI kultur elkartea (Ordizia)

- IRRINTZI Kultur Elkartea / ERRONDABIDE (Bilboko Alde Zaharra)

- IRUNBERRI Kultur Elkartea (Andoain)

- IZAR GORRI kultur Elkartea (Mallabia)

- JENTILZUBI Kultur Elkartea (Dima)

- JULEMENDI kultur elkartea (Zamudio)

- KEMENTSU kultur elkartea (Otxandio)

- KIMA Kultur elkartea (Gordexola) [Ez zen aurkeztu epaiketara]

- KIRRULI Kultur Elkartea (Bilboko Indautxu auzoa)

- KURKUDI kultur elkartea (Leioa)

- LANDARE kultur elkartea (Orereta)

- LEGAZPI EGINEZ Kultur Elkartea (Legazpi)

- LOIOLAKO HONTZA Kultur Elkartea (Donostiako Loiola auzoa)

- MARRUMA Kultur Elkartea (Donostiako Gros auzoa)

- MEATZA / ABUSUKO elkartea (Bilboko Abusu auzoa)

- MENDIETA (Sestao) [Ez zen aurkeztu epaiketara]

- MIKELATS Kultur Elkartea, (Sopela)

- MOLLABERRI / ZUBIXA elkartea (Mutriku)

- MUGALDE kultur elkartea (Urduña)

- MUNGIBERRI Kultur Elkartea (Mungia)

- NARRIA kultur elkartea (Portugalete)

- ONEGIN elkartea (Arrigorriaga)

- ORKATZ Kultur Elkartea (Azpeitia)

- OSINBERDE (Zaldibia)

- OXANGOITI Kultur Taldea (Lezama)

- SAGARMIN kultur elkartea (Agurain)

- SAKELA / ZAKELA Kultur Elkartea (Azkoitia)

- SEI HERRI elkartea (Berango)

- SORALUZEKO elkartea (Soraluze)

- SUBEGI Kultur Elkartea (Ibarra)

- SUSTRAIAK kultur elkartea (Santurtzi)

- TOLOÑOGORRI Kultur Elkartea (Labastida)

- TORREA elkartea (Leitza)

- TRINTXER (Trintxerpe-Pasaia)

- TXALAKA Kultur elkartea (Donostia) [Ez zen aurkeztu epaiketara]

- TXALAPARTA elkartea (Bilboko Altamira auzoa)

- SIRIMIRI / TXIRIMIRI (Lasarte)

- TXOKO GORRI elkartea (Amurrio)

- TXORIA kultur elkartea (Derio)

- UGAOKO DORREA elkartea (Ugao)

- URIBARRI elkartea (Bilboko Uribarri auzoa)

- UXOLA Kultur Elkartea (Ondarroa)

- ZIPOTZA Kultur Elkartea (Astigarraga)

- ZOHARDIA Kultur Elkartea (Bilboko Errekalde auzoa)

- ZUMADI Kultur Elkartea (Burlata) [Ez zen aurkeztu epaiketara]

- ZURGAI Kultur Elkartea (Iruñeko Txantrea auzoa)[8]

Mikelats, Sopelako Herriko taberna.

Gorenak konfiskatzea berretsitako 101 elkarteak herrialdeka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitzgorri (Gasteiz)

Arrano edo Hiru Bide (Gasteiz)

Artziniegako edo Otsati (Artziniega)

Gure Aukera (Laudio)

Irabien (Okondo)

Sagarmin (Agurain)

Toloñogorri (Bastida)

Txoko Gorri (Amurrio)

Bizkaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaiur (Markina-Xemein)

Aretxabalaga (Larrabetzu)

Aritzmendi (Alonsotegi)

Artagan (Bilbo, Santutxu)

Axular (Igorre)

Beldarrain edo Baserriko (Elorrio)

Belatxikieta (Zornotza)

Bola Toki (Bermeo)

Branka (Getxo, Erromo-Areeta)

Castet (Zaldibar)

Deustuko Goiko Alde (Bilbo-Deustua)

Erandiotarrak (Erandio, Astrabudua)

Galarrena (Lekeitio)

Arrano (Gernika-Lumo)

Goizalde (Bilbo, Bilbo Zaharra)

Herriko (Oñati)

Gorrondatxe (Getxo, Algorta)

Gure Izerdi (Balmaseda)

Guzur Aretxa (Galdakao)

Harbide (Basauri)

Haritzkanda (Muskiz)

Harriama (Ortuella)

Harrigorria (Gallarta)

Hegoalde (Erandio)

Herriko Kultura (Barakaldo)

Geltokia (Sodupe-Gueñes)

Herriko (Zalla)

Intxaurre (Durango)

Iretargi (Urduliz)

Irrintzi (Bilbo, Alde Zaharra)

Izar Gorri (Mallabia)

Jentilzubi (Dima)

Julemendi (Zamudio)

Kementsu (Otxandio)

Kima (Gordexola)

Kirruli (Bilbo, Indautxu)

Kurkudi (Leioa)

Meatza edo Abusuko (Bilbo, Abusu)

Mendieta (Sestao)

Mikelats (Sopela)

Mugalde (Orduña)

Mungiberri (Mungia)

Narria (Portugalete)

Onegin (Arrigorriaga)

Oxangoiti (Lezama)

Sei Herri (Berango)

Sustraiak (Santurtzi)

Txapalarta (Bilbo, Altamira)

Txoria (Derio)

Ugaoko Dorrea (Ugao)

Uribarri (Bilbo, Uribarri)

Uxola (Ondarroa)

Zohardia (Bilbo, Errekalde)

Gipuzkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitzaga (Usurbil)

Aldiri (Urretxu)

Ama-Lur (Zumarraga)

Ansoategi (Lazkao)

Handikona (Deba)

Arrano (Beasain)

Arrano Kabia (Zarautz)

Artatse (Bergara)

Elorri (Segura)

Garin (Hernani)

Girizia (Oiartzun)

Haritza (Donostia, Amara)

Harralde (Getaria)

Herria (Donostia, Alde Zaharra)

Hazia (Irun)

Inpernupe (Zumaia)

Iratzar (Villabona)

Intxurre (Tolosa)

Irriki (Ordizia)

Irunberri (Andoain)

Landare (Errenteria)

Legazpi Eginez (Legazpi)

Loiolako Hontza (Donostia, Loiola)

Marruma (Donostia, Gros)

Mollaberri (Mutriku)

Orkatz (Azpeitia)

Osinberde (Zaldibia)

Soraluze (Soraluze)

Subegi (Ibarra)

Trintxer (Pasaia, Trintxerpe)

Txalaka (Donostia)

Xirimiri (Lasarte-Oria)

Zipotza (Astigarraga[9])

Nafarroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abardena (Tutera)

Aitzina (Iruñea, Alde Zaharra)

Azoka (Tafalla)

Herria Eginez (Altsasu)

Torrea (Leitza)

Zumadi (Burlata)

Zurgai (Iruñea, Txantrea)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]