Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Indoeuropar hizkuntzak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Indoeuropar familia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Indoeuropar hizkuntzak
IE countries.svg
     Indoeuropar hizkuntzen hiztun gehiengoa duten herrialdeak

     Estatus ofiziala duen indoeuropar hizkuntzen hiztun gutxiengoa duten herrialdeak

     Indoeuropar hizkuntz ofizialik ez duten herrialdeak, baina gutxiengo batek indoeuropar hizkuntzaren bat hitz egiten duena
Datu orokorrak
Hiztunak -
Rankinga -
Eskualdea -
Hizkuntza familia
giza hizkuntzak
hizkuntza euroasiarrak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia fusional language
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2 ine
Aurreindoeuropera "kurgan" garaian
Indoeuropera K.a. 3000 urtean
Indoeuropera K.a. 2000 urtean
Indoeuropera K.a. 500 urtean
Erromatar Inperioaren eta germaniar migrazioen garaian

Indoeuropar hizkuntzak hizkuntza familia bat dira, Europako zein Asia hegoaldeko ehunka hizkuntza eta dialektok osatua. Indoeuropera[1] antzinako hizkuntza hipotetiko bat da, hizkuntza familia horren ustezko sorburua. Indoeuropar hizkuntzen artean ditugu Europako hizkuntza hedatuenak, bai eta Irango lautadako nahiz Indiako hainbat hizkuntza ere, adibidez: hindia, gaztelania, ingelesa, italiera, portugesa, bengalera, errusiera, frantsesa, alemana eta punjabera. Indoeuropar familia da hiztun gehien duen hizkuntza familia, 3 mila miloi hiztun baititu. Hizkuntza familia honetan zenbait adar daude, eta horien artean hiztun gehien dituena indoirandarra da.

Familiaren identifikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sir William Jones filologoak proposatu zuen lehen aldiz indoeuropar hizkuntza familia honen inguruko hipotesia. XVIII. mendearen bigarren erdian, ikusi zuen antzekotasunak zeudela orduan zaharrenak zirela uste zen lau hizkuntzen artean, hots, latinaren, grekoaren, persieraren eta sanskritoaren artean.

Antzinako hizkuntza hipotetikoari indoeuropera deritzo. Hori bide da indoeuropar familia osoaren ama hizkuntza. Indoeuroperaren ustezko alderdi fonetiko eta gramatikalak berreraiki dira. Hortaz, indoeuropera berreraikitako hizkuntza hipotetiko bat da, K. a. 3000. urtean datatua; izan ere, K. a. 2000. urtean badira ezaugarri ezberdinak, indoeuroperatik jaiotako hizkuntzen artean.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indoeuropar hizkuntzen familia hainbat adarretan bereizten da. Hizkuntza horietako batzuk jada hil egin dira eta beste batzuk, berriz, gaur egun bizirik daude. Hona hemen sailkapena:


Indoeuropar hizkuntzen zuhaitza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Indoeuropar hizkuntzak Aldatu lotura Wikidatan