Jinmeiyō kanji
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Jinmeiyō kanji (japonieraz: 人名用漢字 , literalki "Pertsonen izenetarako kanji") 863 kanji eta beraien irakurketen zerrenda da, japonian erabili daitekeenak izen-abizenak idazteko. Jōyō kanji erabilera arrunten kanji zerrendarekin osatzen da. Japoniarren izenak, berez, honakoekin soilik idatz daitezke:
- Jōyō kanji (nanori irakurketak barne) (2136 karaktere)
- Jimeiyō kanji (863 karaktere)
- Hiragana (hentaigana deituriko alternatibak salbu) (46 karaktere eta beraien aldaerak)
- Katakana (46 karaktere eta beraien aldaerak)
- Bokala luzatzeko marka (ー)
- Errepikapen marka (々, ゝ, ヽ, 〻, ) eta bere aldaerak
Beraz, hiragana, katakana eta marketaz gain, 2999 kanji erabili daitezke pertsonak izendatzeko. Jinmeiyō kanjiak bigarren hezkuntzatik aurrera ikasten dira japoniako eskoletan eta kanji kentei azterketaren bigarren mailatik aurrera galdetzen dira.
Lista hau 12 aldiz aldatu du Justizia Ministerioak, Gai Zibilen Departamentuaren bidez. Departamentu horrek izen-abizenen erregistroaren arduraduna da,[1] eta familiar erregistroaren legearen (japonieraz: 戸籍法施行規則 Kosekihō kisoō kisoku ) [2] bitartez gurasoen eskaerei erantzun izan die.
Historia jinmeiyō kanji
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Data | Gehituriko karaktereak | Kenduriko
karaktereak |
Totala |
---|---|---|---|
1951-05-25 | 92 | 0 | 92 |
1976-07-30 | 28 | 0 | 120 |
1981-10-01 | 54 | 8 | 166 |
1990-04-01 | 118 | 0 | 284 |
1997-12-03 | 1 | 0 | 285 |
2004-02-23 | 1 | 0 | 286 |
2004-06-07 | 1 | 0 | 287 |
2004-07-12 | 3 | 0 | 290 |
2004-09-27 | 693 | 0 | 983 |
2009-04-30 | 2 | 0 | 985 |
2010-11-30 | 5 | 129 | 861 |
2015-01-07 | 1 | 0 | 862 |
2017-09-25 | 1 | 0 | 863 |
1946ko azaroaren 16ra arte ez zen esistitzen inungo auraurik izen berezien karaktereen erabilerari buruz. Egun horretan Hezkuntza Ministerioak tōyō kanji izeneko zerrenda sortu zuen, 1850 karakterez osatuta. Zerrenda hori bera erabili zen izenak erregistratzeko, nahiz eta momentuan erabiltzen ziren kanji asko kanpoan utzi zituen.
Horrexegatik, 1951eko maiatzaren 25ean gobernuko kabineteak jinmeiyō kanji izeneko karaktere zerrenda bat sortu zuen, tōyō kanji zerrenda osa zezan. Zerrenda horrek izen bereziak soilik idazteko erabiliko zen eta hasiera batean 92 karakterez osatuta zegoen.
Harrezkero, zerrendak 12 zuzenketa jasan ditu, erabili daitezkeen karaktere kopurua haunditzen. 2004ko irailaren 27an onartutako zuzenketa 693 kanji gehitu zituen, orain arte egindako zuzenketa handiena bilakatuz.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jinmeiyō kanjien ezaugarri nagusia bere irakurketa eta erabileran aurki dezakegu.
Esanahiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanji guztiak bezala, jinmeiyō kanjien artean era guztietako esanahiak dituzten karaktereak aurki ditzazkegu. Ohikoak dira naturarekin zerikusia duten esanahiak; hala nola, zuhaitz eta landareak (杉 zedro, 椿 kamelia, 梨 madariondo, 楊 zume, etab.), lore eta fruituak (芭 banana, 苺 marrubi, 茜 otxar, 菖 lili, etab.), hegaztiak (鳩 uxo, 鴎 kaio, etab.), arraiak (鯉 koi, 鮎 ayu, 鰯 sardina, etc.) edota beste animaliak (亀 dortoka, 熊 hartza, 蜂 erle, 蝶 tximeleta, etab.). Hala ere, beste esanahi era ezberdinak adierazten dituzten kanjiak ere badaude; esate baterako tokiak (嶋 uharte, 奈 Nara, 岡 muino, 廟 mausoleo, etab.), tresnak (臼 motrailu, 斧 aizkora, 櫛 orratza, 箸 zotz, etab.), erlijiozko objektuak (袈 estola budista,佛 irudi budista, etab.), jaki eta idariak (脩 haragi lehorra, 餅 mochi, etc.), gorputz atalak (瞳 begi-nini, 肘 ukabila, 爪 azkazala, 吻 tronpa, etab.) eta beste batzuk (厨 sukaldea, 虹 ortzadarra, 紗 gaza, 琶 laute japoniarra, etab.). Halaber, pertsona ezberdinak adierazten dituzten karaktereak ere esistitzen dira (媛 printesa, 姥 atso, 夷 barbaro etab.).
Horretaz aparte, ideia abstraktuak adierazten dituzten kanjiak ere aurkitu ditzazkegu. Esate baterako propietateak (弘 zabal, 曽 zahar, 凉 fresko, etc.), ekintzak (冶 urtu, 叶 eman, 卜 igarri, etab.), sentimendu eta emozioak (禎poztasuna, 憐 pena izan, etab.), kantitateak (廿 hogei, 哩 ri, 圓 yen, etab.), era historikoak (秦 Qin dinastia 宋 Song dinastia, 倭 aitzinako japonia, etab.) besteak beste.
Aipatutako kanji batzuk forma tradizionalean agertu dira, eta ez sinplifikatuan (嶋→島, 佛→仏, 圓→円). Izan ere, 2004. urtean legez onartu zen karaktere tradizionalen erabilera izen berezietan (藥 medikuntza, 縣 prefektura, 龍 dragoi, etab.).
Irakurketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste kanjiak bezala bi irakurketa multzo dituzte; on'yomi (txinatar jatorriko irakurketak) eta kun'yomi (japoniar jatorriko irakurketak). Arau nagusia berdina da; izen-aizena karaktere bakar batez osatuta badago kun irakurketa erabiliko da, eta bi edo gehiago izatekotan on irakurketak erabiliko dira.
Halere, besteetan ez bezala, Jimeiyō kanjietan salbuespen asko aurkitzen ditugu. Karaktere askok ez dute kun irakurketarik eta, ondorioz, on irakurketa erabili behar dute nahiz eta bakarrik egon (芙 [fu], 赳 [kyū], 奎 [kei], etab.). Era berean, kokuji izeneko kanjiak japonian sortu ziren eta berez, ez dute on irakurketarik (榊 sakaki, 俣 hankarte [mata], 畠 zelai [hatake], etab.). Azkenik, toponimian eta abizen askotan aurkitzen ditugu kanji-konposatuak kun irakurketak erabiltzen dituztenak (大阪 Osaka [Ōsaka]. Bi karaktereak kun irakurketa erabiltzen dute eta bigarrena Jimeiyō kanji bat da).
Izenak nanori irakurketekin ere irakurri daitezke, japoniarren izen-abizenetan soilik aurkitu daitezkeen kanji irakurketak. Nanori irakurketarekin erabiltzen den karaktere bakarra izen osoa eratzen du askotan (瞳 [Akira], 巴 [Tomoe], etab.). Izen berezi batzuetan ateji erabiltzen da; non kanjiak fonetikoki soilik erabiltzen dira, esanahia baztertuz (亜米利加 AEB [Amerika]). Bestetik, irakurketa ezberdinak nahasten beste bi sistema aurkitzen ditugu jūbako (on-kun nahasketa) eta yutō (kun-on nahasketa); beraz, 祐巳 Yumi izena jūbakoren adibide bat da.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez dago arau zehatzik jinmeiyō kanjien erabileran eta azkenean gurasoen erabakia izango da nola deitu eta idatziko den bere seme-alaben izenak. Izan ere, askotan gertatzen da izen berdina, fonetikoki, era ezberdinetan idatzi ahal izatea eta ondorioz esanahi ezberdinak izatea. Adibidez, lehen aipatutako Yumi izena idazteko hamaika era daude (弓, ユミ, 佑美, 夢実, 幸実, 悠未, 憂美, 由望, 由観, 結美, 裕美, 佑実, 佑珠, 侑巳, 優実, 優弥, 友深, 友美, 友見, 宙美, etab.)
Hori dela medio, japonian hainbat hizteki, liburu eta datu-base daude, non konbinazio eta prontziazio ezberdinak jasotzen dira. Nihon seishi daijiten, Monshō daishōsei edo Kamon daizukan bezalako liburuak izenen irakurketa ez ezik, beraien historioa ere jasotzen dute. Era berean, gida bezala erabili daiteken liburu franko daude, politikari, zuzendari, akademiko, erlijioso, enpresario edo artisten izenak jasotzen dituztenak besteak beste.
Jinmeiyō kanji zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharra: Kanjien irakurtetak kanaz solik idatziko dira, orriaren tamaina eta estetika direla eta. Lerro bakoitzak irakurteka ezberdin bat adierazten du. Kun irakurketetan okurigana puntu (.) baten ondoren adierazten da; adibidez: 食べる (た.べる) [ta.beru], kanjiz adierazten den zatia puntuaren ezkerrean idazten da, eta kanaz (okurigana) idazten dena puntuaren eskubian.
1951ko maiatzak 25
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo 92 jinmeiyō kanji argitaratu ziren, izen-abizenetan erabiltzeko karaktere zerrenda gisa[3]:
|
|
1976ko uztailak 30
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo zuzenketa egiten da, 28 karaktere gehitzen duena, 120 karaktereko zerrenda osatuz.[5]
Gehituriko karaktereak
|
|
1981eko urriak 1
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren zuzenketa. Jōyō kanji zerrenda sortu zen tōyō kanji zerrenda ordezkatzeko. Zerrenda berrian jinmeiyō kanji zerrendaren 8 karaktere agertzen zirenez, lista honetatik ezabatu ziren. Bestalde 6 karaktere sinplifikatu egin ziren[6] eta 54 karaktere berri gehitu zerrendari. Zerrenda berriak 166 karaktere zituen.[7]
- Ezabatutako kanjiak
仙 尚 杉 甚 磨 斉 龍 (jatorrizko zerrendatik)
悠 (lehenenko zuzenketatik)
- Sinplifikazioak
Tradizionala | Unicode | Sinplifikatua | Unicode |
---|---|---|---|
亙 | 4E99 | 亘 | 4E98 |
- | 冴 | 51B4 | |
- | 梢 | 68A2 | |
- | 渚 | 6E1A | |
- | 琢 | 7422 | |
- | 翠 | 7FE0 |
- Gehituriko karaktereak
|
|
1990eko martxoak 1
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hirugarren zuzenketa. Zerrendara 118 karaktere gehitu ziren, 284 karaktereko zerrenda osatuz.[8]
- Gehituriko karaktereak
|
|
1997ko abenduak 3
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laugarren zuzenketa. Karaktere bakar bat gehitu zen, 285 karaktereko zerrenda osatuz.[9]
- Gehituriko karakterea
Kanji | Unicode | On'yomi | Kun'yomi | Esanahia | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
琉 | 7409 | リュウ ル |
Harribitxi, lapis lazuli |
2004ko otsailak 23
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bostgarren zuzenketa. Karaktere bakar bat gehitu zen, 286 karaktereko zerrenda osatuz.[10]
- Gehituriko karakterea
Kanji | Unicode | On'yomi | Kun'yomi | Esanahia | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
曽 | 66FD | ソウ ソ ゾウ |
かつ かつて すなわち |
Beinhola, behin, lehen, inoiz, inoiz ez, sekula, ohi |
2004ko ekainak 7
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Seigarren zuzenketa. Karaktere bakar bat gehitu zen, 287 karaktereko zerrenda osatuz.[11]
- Gehituriko karakterea
Kanji | Unicode | On'yomi | Kun'yomi | Esanahia | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
獅 | 7345 | シ | しし | Lehoi |
2004ko uztailak 12
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zazpigarren zuzenketa. Hiru karaktere gehitu ziren, 290 karaktereko zerrenda osatuz.[12]
- Gehituriko karaktereak
2004ko irailak 27
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zortzigarren zuzenketa. 2004ko ekainaren 11n Justizia Ministeritzaren kontsulta-batzordeak jinmeiyō kanjien zerrendara 578 karaktere gehituko zirelaren berri eman zuen.
Horien artean, batzuk sarritan eskutak izan zuten gurasoek bere seme-alaben izenetan erabili ahal izateko; hala nola:
Beste karaktere batzuk proposatuak izan ziren, ez izenetan erabiltzeko ahaleragatik, baizik eta erabilera arruntakoak eta idatzi zein irakurtzeko errazak zirelako. Horien artean, eztabaiza sortarazi zuten karaktere batzuk zeuden, besteak beste:
578 karaktere horietatik 489 onartzeko zain utzi ziren, horien artean goian aipaturiko lauak. Batzordeak erabaki zuen bat iradokizunak hartzeko kontsulta-epe bat irekitzea. Iradokizunak Justizia Ministeritzaren webgunean jaso zitezkeen uztailaren 9a arte, karaktere berriak sartu edo kentzeko.
Uztailaren 23, kontseilu-batzordea bildu zen berriz erabaki bat hartzeko, eta karaktere polemikoen inguruan sortutako protestei erantzuna emanez, 9 karaktere kentzea erabaki zen. Alde batetik lehen aipaturiko 4 karaktereak eta bestetik hurrengo bostak:
Beste 480 karaktereak kontsulta-epean mantendu ziren eta karaktere bat gehitzea erabaki zen:
掬 (Kiku, Ura edan eskuekin)
Abuztuaren 13an, kontsulta-batzordeak 79 karaktere kentzea erabaki zuen, horien artean:
Irailaren 27an, Justizia Ministeritzak, familiar erregistroaren legean oinarrituz, zortzigarren zuzenketa burutu zuen, 488 karaktere gehituz jinmeiyō kanji zerrendara. Hortaz aparte, jōyō kanji eta jinmeiyō kanji zerrendaren 205 karaktereen forma tradizionalak onartu ziren, 1947 (jōyō kanji) eta 1981 (jinmeiyō kanji) urteetatik zaharkitutzat hartzen zirenak.
Zuzenketa hau gehiketa handiena izan zen jinmeiyō kanji zerrendari, 983 karaktereko zerrenda osatuz.[13]
- Gehituriko karaktereak
- Onartutako karaktere tradizionalak
2009ko apirilak 30
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamargarren zuzenketa. Bi karaktere gehitu ziren, 985 karaktereko zerrenda osatuz.[14]
- Gehituriko karaktereak
Kanji | Unicode | On'yomi | Kun'yomi | Esanahia | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
祷 | 7977 | トウ | いの.る いの.り まつ.る |
Otoitz egin | ||||
穹 | 7A79 | ク キュウ |
あめ そら |
Zeru |
2010eko azaroak 30
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamaikagarren zuzenketa. Japoniako gobernuak Jōyō kanji zerrendara 196 karaktere gehitu zizkion. Horietatik 129 Jinmeiyō kanji izan ziren, herrialdeak eta prefekturak izendatzeko erabiltzen ziren 11 barne. Bestalde, Jōyō kanji zerrendatik kenduriko 5 karaktere Jinmeiyō kanji zerrendara gehitu ziren, 861 karaktereko zerrenda osatuz.[15]
- Kenduriko karaktereak[16]
串 伎 侶 俺 僅 冥 冶 凄 刹 勃 勾 匂 呂 唄 埼 堆 塞 塡 奈 妖 媛 宛 岡 崖 嵐 巾 弥 憧 戚 戴 拶 拭 挨 拳 捉 捻 斑 旦 旺 昧 曖 曽 枕 柵 柿 栃 桁 梗 梨 椅 椎 汎 沙 汰 湧 煎 熊 爪 爽 牙 玩 瑠 璃 瓦 畏 畿 眉 睦 瞳 瞭 稽 窟 箸 羨 肘 脇 腎 膳 臆 臼 舷 艶 芯 茨 葛 蓋 蔽 藤 藍 虎 虹 蜂 蜜 袖 裾 詣 詮 誰 諦 謎 貌 貼 蹴 遡 遜 那 酎 醒 采 釜 錦 鍋 鍵 鎌 闇 阜 阪 隙 韓 頃 須 頓 頰 餅 駒 鶴 鹿 麓 亀
- Gehituriko karaktereak
Kanji | Unicode | On'yomi | Kun'yomi | Esanahia | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
勺 | 52FA | シャク | Shaku (unitatea) | |||||
錘 | 9318 | スイ | つむ おもり |
Pisu | ||||
銑 | 9291 | セン | ずく | Arrabio (metalurgia) | ||||
脹 | 8139 | チョウ | ふく・れる | Zabaldu, puztu, handitu | ||||
匁 | 5301 | もんめ | Monme (dibisa) |
2015eko urtarrillak 7
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamabigarren zuzenketa. Karaktere bakar bat gehitu zen, 862 karaktereko zerrenda osatuz.[17]
- Gehituriko karakterea
Kanji | Unicode | On'yomi | Kun'yomi | Esanahia | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
巫 | 5DEB | フ | みこ かんなぎ |
Sorgin, medium, miko (dontzeila) |
2017ko irailak 25
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamahirugarren zuzenketa. Karaktere bakar bat gehitu zen, 863 karaktereko zerrenda osatuz.[18]
- Gehituriko karakterea
Kanji | Unicode | On'yomi | Kun'yomi | Esanahia | ||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
渾 | 6E3E | コン・ゴン | にごる・すべて | Dena, uhertasun |
Kodifikazio eta estandarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jinmeiyō kanji karaktereen bistaratzea JIS X 0213:2004 estandarrean ematen da. Unicode 3.1 baino bertsio zaharragoak ezin dituzte estandarraren kanji guztiak ikusiarazi, bereiziki karaktere tradizionalak; izan ere, karaktere horiek Unicoderen 2. planoan daude (20000-2FFFF). Unicoderen bertsio zaharrak ikusiarazi dezaketen kanjiak 0. planoan daude (0000-FFFF). Estandar horrek EUC-JIX-2004, ISO-2022-JP-2004 eta Shift-JIS-2004 kodifikazioak ere onartzen ditu.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kanji
- Tōyō kanji
- Jōyō kanji
- Kyōiku kanji
- Kyūjitai
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Japoniako juztizia ministerioaren gai zibilen departamentuaren funtzioak(Ingelesez)
- ↑ Kosekihō - Familiar Erregistro Legea(Japonieraz)
- ↑ 昭和 26 年 5 月 25 日内閣告示第 1 号 (『官報』第 7310 号 p.402). .(Japonieraz)
- ↑ http://kanji.jitenon.jp/(Japonieraz)
- ↑ 昭和 51 年 7 月 30 日内閣告示第 1 号 (『官報』第 14869 号 p.5)(Japonieraz)
- ↑ 『民事月報』第 31 巻第 10 号 (1976 年 10 月) p.158 参照(Japonieraz)
- ↑ 昭和 56 年 10 月 1 日法務省令第 51 号 (『官報』号外第 88 号 p.1)(Japonieraz)
- ↑ 平成 2 年 3 月 1 日法務省令第 5 号 (『官報』号外第 21 号 pp.1-11)(Japonieraz)
- ↑ 平成 9 年 12 月 3 日法務省令第 73 号 (『官報』第 2275 号 p.2)(Japonieraz)
- ↑ 平成 16 年 2 月 23 日法務省令第 7 号 (『官報』第 3794 号 p.2)(Japonieraz)
- ↑ 平成 16 年 6 月 7 日法務省令第 42 号 (『官報』第 3865 号 p.1)(Japonieraz)
- ↑ 平成 16 年 7 月 12 日法務省令第 49 号 (『官報』第 3890 号 p.2)(Japonieraz)
- ↑ 平成 16 年 9 月 27 日法務省令第 66 号 (『官報』号外第 213 号 pp.1-5)(Japonieraz)
- ↑ 平成 21 年 4 月 30 日法務省令第 24 号 (『官報』号外第 93 号 pp.1-2)(Japonieraz)
- ↑ 平成 22 年 11 月 30 日内閣告示第 2 号 (『官報』号外第 250 号 pp.7-88)(Japonieraz)
- ↑ 平成 22 年 11 月 30 日法務省令第 40 号 (『官報』号外第 250 号 pp.2-5)(Japonieraz)
- ↑ 平成 27 年 1 月 7 日法務省令第 2 号 (『官報』第 6446 号 p.1) (Japonieraz)
- ↑ 平成 29 年 9 月 25 日法務省令第 32 号 (『官報』第 7109 号 p.2) (Japonieraz)